Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Anjel Lertxundi idazleari elkarrizketa bere azken liburuaz
Ajaea Du Urturik... Ajea Du Euskal Herrik A. Lertxundirekin
Duela urte bete eman zizkigun Lertxundik bere literaturagintzaren primeziak "HONIK ARRATS ARTEAN" liburuan. Baina Lertxundi ez datza lo, egun hautan erten da imprimeriatik bere bigarren obra. .AJEA DU URTURIK horra A. Lertxundiren bigarren liburuak daraman izenburua. Nerekiko subtitulo bat erantsiko nioke Lertxundiren liburuari: Ajea du Urturik... edo ajea du Euskal Herrik, zeren besteak beste, uraren gainezkak galbide darama.
AJEA DU URTURIK obrarekin, munduan zehar egungo diren literatur korrontetan sartzen gara. Kaftka, Brecht, Bekett, Huxley, Arrabalek... suposatzen duten aurrerapena Euskal literturan inurritua dakusagu, Lertxundiri esker. Baina eite honi hutsune bat aurkitzen diot. Beharrezko ditugu aintzindariak eta bide berrien bilatzalleak, baina literaturaren historia orok bere haroak eta pausajeak ditu. Adibidez euskaldunok eskasia nabarmena dugu errealismo korronteari dagokionez. zeren Euskal Herriko gizarte industrialean zenbait aztarna errealista nabari badira ere, hauk, funtsik barikoak eta arruntegiak dira gehien batean. Lertxundik sinbolismoari ekin dio, irudimenezko sorketari. Eta ona hemen saiera honen aurrez burura datozkidan galderak: Agortu ahal ditugu errealismo jator batek Euskal Herriarekiko izan zitezkean baldintzak? Noski, Lertxundiren obrari iraultza bat deritzat Euskal Literaturarekiko; baina iraultza errotua ote?
Kezka hauek bultzaturik eta Lertxundiren saiaeraren funtsa argitu nahirik, berarengana jo dut galdezka.
–«AJEA DU URTURIK» sinbolo bat duk. Sorketa bat. Baina Euskal Herriaren egoera konkreto duk. Gure egoera ez duk amets bat, aitzitik oso erreala.
–LERTXUNDIK. Nere liburuko sinbolismoaren klaboa armiarma sarea duk. Herriak nahiz eta egoera oso erreal bat bizi, bere pentsamoldeak aldatu egin dizkik azken bots urte hauetan, sarrienik nolatan ez dakiala. Armiarma sare batetan harrapatuta zegok. Lehen gauza batzuk sinesten zizkian, orain beste batzuk. Baina Herriak ez dik aldaketa hau ulertzen. Euskal Herria armiarma batean atrapo zegok. Nahiz eta Herriak, armiarma-sare hori zer den ez jakin.
-Zer huke, bada, hiretzat armiarma sare hori?
–LERTXUNDIK. Kontzientzia falta. Euskaldun bihurtu zaigulako, euskal gauzaz arduratzen, delako uste diagu herriak baduala kontzientziarik. Nahiz eta noiz behinka erantzun jatorrak eman, zenbait ekintzetan, ez dik kontzientziarik. Bere jokabideen esanahirik ez dik jasotzen.
–Euskaldunok euskaltzale bihurtu gaituk, baina oraindik zerbait falta zaiguk. Zer duk zerbait hori?
–LERTXUNDIK. Euskaltzale zergaitik garen jakitea. Euskalduntasunaren kontzientzia. Gure egoera guztiak ondo aztertzea.
–Galdera honen erantzuna politiko eta ekonomiko duk. Euskaldunok langile gaituk; familian, kalean tabernetan... bizi diagu Euskal zaletasun hori. Baina Herri langile garenez, ez duk kontzientzia hori fabriketan errotu.
–LERTXUNDI. Nahiz eta lantokietan borrokan jardun, eta gogor jardun ere, askotan ez zekiagu zergatik jarduten garen borrokan. Langile asko ezagutzen diat, bere ekintza norat doan eta zergatik borrokatzen diren ez dakiena. Lantokietako borroka askoren motibazioak ez dituk ezagunak (ekonomikoak, bai noski). Askotan ekonomiaz beste diren indar izkutu batzuek eraginda borrokatzen dituk. Nere nobelako sinboloaren zehar, hori aztertu nahi izan diat. Herriak, indar ezkutu batzuek eraginda erantzuten dik.
–Herriak bizi duan praktikotasun eta empirismo arrunt eta larri bati, hik oposatzen diok imajinaziozko sorketa bat, indar ezkutu eta irrazional batzuen garrantzia.
–LERTXUNDIK. Bai, gure Herrian asko eta maiz hitzegin duk psikanalisaz, baina hori, oraindik onartu ez dugun gauza bat duk. Gauza irrazionalak ez dizkiagu preziatu, artea adibidez. Harrigarria duk, nolaz alderdi politikoek ez duten kontuan hartu arteak dituan alderdi important eta guztiz eragileak. Honek, hau aditzerat ematen ziguk: ekonomi ikuspegian finkatuak garela, eta gizonaren beste alderdi importante bat ahazturik daukagula, eta alderdi hori, hain zuzen ere, alderdi irrazionala duk.
–Baina alderdi politiko guztiak beren humanismoa ere osatua diate. Adibidez Hizkuntzak garrantzi handia beren ideologietan.
–LERTXUNDIK. Bairra hizkuntzaz ez dik inork lolikoki jardun. Arrazoi sakonak falta dituk hizkuntzaz arduratzeko. Herria mugitzen dituan arrazoiak, hizkuntza dela eta, arrazoi irrazionalak dituk. Ni edonorrekin hizkuntzaz jarduten naizenean, ez diat arrazoi lojiko bat erabiltzen. Eta gainera ez diat aurkitzen arrazoi hori.
–Hik Zarauzko ikastolan jarduten duk, egunero zortzi orduz, eta gainera literaturagintzaz arduratzen haiz. Zer duk hiretzako literaturagintza, ikastolako lanaren osagarria ala zarbait beharrezkoa?
–LERTXUNDIK. Neretzako, literaturagintza duk beharrezkoena, eta ikastola lantegi bezala osagarri diak. Lanbiderik inportateena literatura diat eta gainantzekoak haien osagarri.
–Lana. Lantegia... diok. Gure Herriko gizonek zortzi eta hamabi orduz jarduten diate beren lantegietan Langile dituk. Maila berdineko langile sentitzen ahal haiz? Bai ahal duk langile kontzientziarik idazle bezala?
–LERTXUNDIK. Bai! Paperfabriketan edo torno batean lanean ari den euskaldonak ez dik gogoz jarduten. Ez dik lantegi hura aukeratu. Hartara behartua izan duk. Nik gogoz jarduten diat literaturagintzan, beharrezkoa zaidak idaztea. Baina ni ere lanean ari nauk, eta langile sentitzen nauk. Langile aurkitzen nauk.
–Ordea, langile klasean parte hartzeko, determinante ekonomiko bat behar duk
–LERTXUNDIK. Orixe esatea nioan, eta poz handiz esaten diat, determinante edo hesi ekonomiko hori ere ba diat. Fabrikako langile bat bezala ni ere ekonomiaz hesitua negok. Langileriaren, zapalketa berbera jasaten diat, nik ere, nere haragian. Zeren, nere lana behar den bezala ordaindua ez duk. Eta gainera zenbait gizon nire lanaz aprobetxatzen ari delako, zenbait langile baino zapalduagoa negok, neure literatugintzan. Ni ere langile zapaldua, explotatua nauk.
–Dioanez langileri baten kide haiz, baina ez ahal haiz hire literaturagintzan bakarrik aurkitzen?
–LERTXUNDIK. Bai! Eta gainera euskal literaturagintzak duan premiarik larriena duk hau. Alegia, eta Txillardegiri gertatu zaiona (nahi ba duk kritika pertsonala bezala jarri eta nahi ez ba duk ez). "Elsa Schelen" eta «Huntaz eta Hartaz"kin politika egin nahiz, literatura egin nahi izandu dik. Neretzako politika, literatura egiteko medio bat duk. Literatura geroaren interpretazio bat duk, eta interpretazio honen zerbitzuan jartzen dizkiat politika eta beste gauza guztiak. Eta ez nere literatura politika "baten" zerbitzuan jarri. Eta bakarrik aurkitzen nauk zentzune honetan. Neri geroaren interpretazioa zaidak ardura, eta ez eguna. Egunaren interpretazioa politikaren ekitea duk, eta politika hori neure zarkitzuan hartzen diat, neure literaturaren zerbitzuan.
–Baina nola bait ere, gero hori aztertzeko gaurrean, egunean errotua behar duk izan.
–LERTXUNDIK. Politikagintzan ideololia zabal bat baduk, eta bai eta ere eguneroko ekintza arrunta eta eguneroko lana. Politika alorrean literatura egiteko neurri eta arau batzuen menpean jarri beharra duk. Eta ez duk beraz, literatura askatu bat burutzen. Goitikan hesitua arkitzen haiz, eta ez zitekek hire sorketa hori askatua eta benetako sorketa izan. Goitik behartzen haute zenbait gauza esatea, eta benetako sorketa izan. Goitik behartzen haute zenbait gauza esatea, eta esateko era, ere, berek asmatzen diate. Eta hau duk, nik, Euskal literaturari arkitzen diodan akatsik nagusienetakoa: sorketa askatuen eskasia.
–Beraz, politikakeriatik at izatea postura etiko bat duk. Baina, gainera ez ote duk hori literaturagintza ororen jokabide beharrezkoa eta jatorra? Sorketak, gauzen aurrez distantzi bat hartzea eskatzen dik
–LERTXUNDIK. Egoera bat ez zitekek ongi aztertu jokabide hori onartu gabe. Zurrumbillo batek busti egiten dik, eta gainera eraman. Zurrunbilloa busti gabe eta ongi aztertzeko, handik urrutiratu egin behar duk.
–Sarasolak esaten dik, Lertxundi Bibliaz arduratuta dabilela edo Bibliaz kutsatua dela. Biblia ala ez, nik ez zekiat..., baina izadiaz edo gizadiaren aintzin denboraz ardutua bide ote haizen, susmoak hartuak dizkiat. Orain Uraz jardun duk; baina horrek jarraipen bat eskatzen dik.
–LERTXUNDIK. Haseran nian asmoz, lau partetan emateko liburua hauen hau. Urturinek lau egoera biri izanen zizkian armiarma sare honeta eta lau egoera hauek izanen hituke URA, sua, aizea eta lurra. Suaren partea erdi bideraino eramana diat.
–Arestik eta Oteizak garrantzi handia ematen ziotek Harriari, zergatik ez Harria ere hor sar?
–LERTXUNDIK. Harria lurrean sartzen diat, harrizko lurra beraz, horregaitik zioat nobelan Urak estalitako ametsetatik irten.
–AJEA DU URTURIK izendatu duk hire liburua, izendatu ote zitekek, gero, "Ajea du Euskal Herrik" Urturik, Euskal Herrik zer aje dik?
–LERTXUNDIK. Egoera ezezagunaren ajea. Argirik ez izateak gizona eta Herria nekatu egiten dik. Hori duk Euskal Herriaren ajea, argi era eta bere jokaeretan nekea. Bere zenbait jokaera ez ditualako ulertzen nekatuta aurkitzen duk Euskal Herria.
–Ajea, zahartzaroko gaitza duk. Zahartu egin ote gaituk, ba euskaldunok? Gainera hire nobelan ausnartzen diat, halako trajiko giro bat; nolabait ere paretaren kontra gaituk. Iraultza baten atarian galditzen haiz hire obran.
–LERTXUNDIK. Bai! hortzetatikan kendu didak hitz hori. Lurra iraultzen deanean, lur ezea, bustia agertzen duk. Lur zabarra berritu egiten duk. Horrexen beharrean gaituk gu ere. Berritze baten beharrean gaituk. Euskal Herriari ere buelta eman behar zioagu.
–Lur goldetuan, itzulian, hazia ereiten duk, zer hazi erein behar diagu guk?
–LERTXUNDIK... Itxaropena...
Luis Haranburu-Altuna
Ajea du urturik liburua
Egilea: Anjel Lertxundi
Azala: Julian Ugarte
Argitaratzailea: "Etor"
12
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLERTXUNDI2
PertsonaiazLERTXUNDI2
EgileezHARANBURU1Kultura