Urtain- Ala Kintana?


1970ko apirilaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Xabier Kintanari elkarrizketa

Urtain- Ala Kintana?
Apirilaren hirugarren eguna, gaueko hamabiak...
Hiru miloi euskotar telebisionaren aurrean. Weiland laugarrenez jausi da. Sei miloi euskotar begi, telebisinoan josita. Bat, bi, hiru... hamar. Gora Urtain! Europako boxeo txapela zurea da!
Ederra da Herri batek Urtain lako deportistak eukitea. Baina hori besterik, hau da, deportea besterik ez daukan Herria, Herri pobrea da.
Guk zorionez, bestelakoak be ba daukaguz. Behar bada, ez hain zaratatsuak, ez hain txalotuak. Behar bada, kritikatuak, irainduak. Hauetariko bat, Xabier Kintana.
–Nun eta noiz jaio zinan, Xabier?
–Bilbon, 1946-ko urrilaren 13-an.
–Beraz, 23 urte daukazuz.
–Bai.
Begiratzen deutsat. Nire sema izan zeitekean. Izango balitz, ze ohore niretzat!
Euskaldun berria zara, ezta?
–Bai. Hamaleu urterekin euskera ikasten hasi nintzen, irakasle barik. Lehenengo erabili nuen liburua, «Euskalzale Bazkuna» izan zan, baina liburu honekin, anti-euskera bat erabiltzen duen ezkero, denbora alferrik galdu nuen. Gero, Zamarriparena ta Xabier Peñarena. Azken hau oso mesedegarria izan zitzaidan...
–Barkatu, Kintana. Orain egun gutxi dirala, euskal Idazle batzuekin bazkaldu neban eta euretariko batek, Mitxelena ta gero, euskeran gehien dakiana zu zarala esan eban. Zelan lortu duzu jakituria hori?
–Aita Mokoroari asko zar diot aditzari buruz batez ere. Literatura zaharrak tiratzen nau: maisu hilak izan arren, beti kontuan hartzeko dira.
Kintana pentsati geratzen da.
–Jarraitu.
–Hirugarren urterako, bizkaiera menderatu nuen eta gero beste euskalkiekin hasi nintzen.
–Orain, labur, zure bizitza. mesedez.
Kintanak irripar zabal bat eskaintzen deust.
–Bilboko Aita Eskolapioen kolejioan batxilleratoa egin nuen eta gero Iruñera joan nintzen, periodismo ikasteko asmotan. Lehenengo urtean, eta nire amaren heriotzak behartuta, etxeratu nintzen eta orain Deustoko Unibersidadean Filosofia ikasten dut.
–Filisofia ikasi, baina euskera irakasten dozu...
–Bai. Soldadutzan hasi nintzen euskera irakasten, alfabetatze kanpaina bat antolaturik. Hamar lagunek segitu zituzten kursoak eta Rikardo Arregik eman zien agiri bana. Nik soldadutza igaz amaitu nuen baina alfabetatze kanpaina jarraitzen dute.
Xabier Kintana
–Eta orain zuk?...
–Bilboko kolejio baten euskera irakasten dut. 160 ikasle ditut, taldeka. Gero, arratsaldeetan, maistra ikasten dagozan 40 neskeri euskera irakasten diet eta Erandion 20 langileri.
–Noiz hasi zinan euskeraz idazten?
ZERUKO ARGIA-n, orain dala 5/6 urte ta poz handia hartu nuen nere lehenengo lana argitaratuta ikusi nuenean. Gero, «Anaitasuna» «Jakin» eta "Herria"-n idatzi dut.
–Liburuak?
–Lehenengo liburua orain 4 urte idatzi nuen. Nobela bat zen, «Noizbait nunbait» tituloarekin, baina argitaratzea zensurak galerazo zuen. Bigarren liburua beste nobela bat izan zen: «Beste izakia», igaz argitaratua. Beste hiru nobela idatzita dauzket.
–Noiz argitaratzeko?
–Datorren urtean bat LUR editorialean, «Bostogei urtetako» tituloarekin. Nobela honen gaia, azken ehun urte hauetako bizitza, baserria utzita kalera bizitera joan zen euskaldun familia batena.
–Eta itzuipenak?
–Kalka-ren «Itxura aldaketa», aurten LUR-ek argitaratuko duena.
Ikusten dozuen ezkero, Xabier Kintanak euskal literaturari eskaini deutsana asko izan da. Baina gehiago dago.
–Xabier, zuk ipuinetarako dohai berezi bat daukazu. Ni mahaikoa nintzala zure ipuin batek Bilboko Unibersidadeak antolatutako sariketa baten Lehenngeo Saria irabazi eban.
–Bai, eta Lehenengo Saria lortu zuen ipuina «Eta jentilen izpiritua datorke» izan zen, igaz LUR-ek argitaratua. Beste hamar bat ipuin ere idatzita deuzkat.
–Beste saririk?
–Nobelan, "Beste izakia"-k bigarren sari bat, eta beste bat hirugarren geratu zitzaidan.
–Olerkirik?
–Banaka batzuek baina aitortzen dut eneak ez direla onak eta horretarako yayoa ez naizela.
–Zer idazten zagoz orain?
–Leizarragaren Testamentu Beruriaren argitaldi bat prestatzen, datorren urtean haren 400 urteak direla, halako omenaldi bat egin guraz. Tartean, nobela bat bukatzen ari naiz.
–Agur, Kintana.
–Aguri!
Zorionak, Urtain, ZURE burruka irabazi dozulako.
Baina zuri, Xabier Kintana, zuri ez zorionik: zu nire bularren kontra besarketu nahi zaitut. Zuk ez dozu ZURE burruka irabazi: zu, Euskalerriaren burruka, GURE burruka, irabazten ari zara.
Haugaitik, zu ta zu langoen aurrean, txapela kendu ta Baionako «Herria»-n Gehexan Pontto-k dinoana nirea egiten dot: "Eta ni, heien aintzinean, Gernikako Arbola entzutean bezala, zutik eta buru-has nago, boneta eskuan".
XABIER GEREÑO
7

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAlfabetatze
GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
PertsonaiazKINTANA1
EgileezGEREÑO1Hizkuntza

Azkenak
Gazara martxak bere helburua mantentzen du Egiptoko Gobernuaren errepresioaren gainetik

Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


Eguneraketa berriak daude