Euskera Zer Iruditzen Zaizu?


2021eko uztailaren 23an
Tjark Krulger-i elkarrizketa

Olanda-Tik Aizarna-Ra
Euskera Zer Iruditzen Zaizu?
Tjark Kralger olandarrakin egindako elkar-izketari bukaera eman nai diogu gaur. Zenbait gai aitatu genuen... Bijoaz anetxek, gustokoak izango dituzutelakoan.
Bein baiño geiagotan itzegin dugu erlijio-gaietaz. Ba dakit Idazteuna edo Biblia ezagutzen duzula, eberkeraz eta latiñez beintzat irakurria duzulako. Iritzi eta pentsaera oiek alde batera utzi-ta, zer iruditu zaizu erlijioa bizitzeko era?
–Oiturak indar aundia duala iruditzen zait. Elizkizunetan gutxi xamar parte artzen du erriak, zenbait-zenbait or ikusi izan ditut, oitura dutelako joan eta gero aspertu-ta egoten. Gañontzean, berriz Ama Birjiña eguneko eliz-bira, egia esan, itxurakeri utsa iruditu zitzaidan, alperrikakoa. Apaizok ere, elizatik kanpora ezagutu eta gero elizkizunetan ari zeratenean–ba dakit zuek benetan ari oi zeratela baiña– itxura egiten edo gezurrezko antzerki-gintzan ari ziñatela iruditzen zitzaidan. Jakiña, alde batetik beintzat, esaten zenituzten itzak ulertzen ez nitualako. Nola nai ere, zearo bestelakoak agertzen zerate an elizan.
–Zuen erriko katolikoen eta emengoen aldean, zer ikusten duzu berezirik?
–Aurrena beintzat, apaizok arkitu zaituztegu angoengandik desberdiñak.
–Zer ikusi diguzu, bada, berezirik?
–Zuen jazkera, leenbizi: aurrenengo egunean arrigarri gerta zitzaidan. Gaur, berriz, gero-eta obeto iruditzen zait. Ezer gutxitan bereizten zerate gaiñerako gizonezkoengandik. Zuek ibiltzen zeraten bezela jende artean ibiltzeko, egokiago dala esango nuke. Olandan ez ditugu onela ikusten: an sotana erabiltzen dute; gutxienaz ere ezaugarriren bat bai beintzat beren jazkeran.
–Adizu, Tjark: gerta diteke, nere ustez, apaizjazkera berezia daramatenak bakarrik ezagutzen dituzula, aiek bakarrik nabarmentzen diralako. Emen, berriz, apaiz-mordoxka bat ezagutzea gertatu zaizu eta danak era berekoak. Baiñan beste ezer bereizirik?
–Zuekiko izketak agertu didanez, iritzi eta pentsaera zabalekoak arkitu ditut euskal-apaizak. Ez nuan alakorik uste. Zergatik? Euskal-apaizen berri garbirik ez nualako, noski. Orregatik eta geiago arritu nau zuek apaizok erriarekin artu-eman estuan loturik ikusteak. Eta oraindik are geiago, Atxaga jauna baserritarrekin bat-egiñik, eguzkitik eguzkira, nekazari-lanean ikusteak. Txalogarria benetan eta nik ikusi gabe sinistuko ez nuana, Atxaga eta beste zenbait apaiz beren lanetik bizi diralazkoa.
–Ez aal zera ari euskal-apaizok geiegi txalotzen?
–Zurikeririk gabe ari naizela uste dut, Gaiñera, ba det ondo iruditu ez zaidan zerbait: otorduko otoitza danok batean egiten duzutenean, bai; baiñan beranduago datorrenen bat otoitzean ari danean, ez diozute isilik itxoegiten ark bukatu arte. Olandan, berriz, bakarrak errezua amaitu arte gelditu egiten gera danok.
–Zu, Tjark, euskeraz ikastera etorria zaitugu. Zer esango zenduke gure izkuntzari buruz?
–Izkuntza aberatsa iruditu zait. Batez ere, itz berriak sortzeko duan erreztasuna, arrigarria eta aberatsa da. Adibidez, zuk esan-da idatzirik daukadan esaera au: nere etxea beregana-tu-tze-ko-an lapurreta aundia egin zuan.. Bi, iru atzizki eta geiago itz bati erantsi aal izatea, gauza bitxia da. Orregatik, ainbesteko erreztasuna euki itz berriak egoki sortzeko eta gero ainbeste erdal-itz erabiltzea benetan tamalgarri iruditzen zait
–Askotan aitortu dizut, izkuntzaren aldetik ez dagola eragozpenik, baiña guk geurok daukagula errua: ez dakigula aberastasun oiek erabiltzen.
–Bai, beste nunbait dago eragozpena: eskolarik ez daukazutela euskeraz. Eskolan erabilli ezik, gero, jakiña, ez dakizute euskeraren berezko indar oietaz baliatzen. Eskoletan euskeraz erakustea lortzen badezute, iraungo du euskerak eta asko indar-berrituko zendukete.
–Arrazoi duzu. Beti ez aal da gaur arte bezela izango! Eta, zailla iruditu aal zaizu ikasteko?
–Bai, Rusikoa baiño zaillagoa da neretzat.
–Beste zerbait berezirik?
–Europako beste izkuntzekin ez duala kidetasunik, ezta antzik ere. Batez ere aditzaren egitura oso bakarra eta bitxia arkitu dut. Bakarbakarrik Kaukaso aldeko izkuntzekin nabaitzen diot zerbait-zerbait antz. Onenean, Amerikako izkuntza zaar batzuekin ere bai.
–Zuk ez aal duzu ikasi bear euskeraz, Krista?
Krista-k: –. Ez dakit ikasiko dudan. Baiña ba det esan bearrik: atsegin zaidala entzuteko. Ezer ulertu ez arren, itz-ots gozoa da, atsegiña belarrientzat. Batez ere elizkizunetan geldiro irakurtzen duzutenean,
–Tjark: – Egia, gauza bera diot Eta nere gurasoei ere alaxe iruditu zaie.
–Zergatik ote da? Eztarriz baiño areago, aoz edo ezpaiñez itzegiten dugulako?
–Bai noski.
–Ortan, egia esan, zuena. Olandera, gogor xamar iruditzen zitzaigun. Zergatik?
Nik uste, eztarriari asko eragiten diozutelako, eztarri-izketa egiten duzutelako. "Erre" gogorra esatekoan batipat.
–Bai, ori orrela da.
–Nola-nai ere, Aimeric Picaud jaunak ez zuan zuek bezela uste.
–Zer zion, bada?
–Santiyo-ra erromes joan oi ziran garai aietakoa zan. Gogorra da aren iritzia: zakurrak zaunkaz ari diraneko antza artu omen zien euskaldunen itzei.
–Ziur egon: guretzat ez da ala gertatzen.
Eskerrak, guztien belarriak ez diran berdiñak. Olandar izkuntzalari jator onek, bai, aintzakotzat artu duala gure izkuntza! Euskalerrian bizi geran guztiok ainbesteko ardura artuko bagendu, lasaiago eta adoretsuago kuku joko luke gure Euskera zaarrak. Bereala asi zan ikasten; egia esateko, itzegiten baiño gogotsuago saiatu da Euskeraren aberastasunak liburuetatik ikasten, oraingoz beintzat. Ala ere, azkar askorik arpidetu zan «Zeruko Argia» astero-astero artu zezan.
–Itzegin dezagun Olandari buruz ere. Urrutira berenik ezagutu nai genduke zuen erri aurreratua. Nola dago eratua Olanda?
–Legezko Errege-erri dugu Olanda, "monarquia constitucional" deritzana. Orregatik, ba dugu gure Erregiña, Erriaren zuzendaritzan, ordea, ez du artukizunik. Erri-zuzendaritzari dagokionez, «errepublika» bezela dugu bere jokabideetan. Bi alderdi edo partiduk daukate indarrik geiena, jendez ere ugarienak diranez: "Erri-alderdi katolikoa" eta «Langille-alderdia». Guztira, berriz, alderdi txikiak izango dira beste amairu.
–Ez aal dira geiegi?
–Gelegi dira, bai, eta orregatik, alderdi txiki oietako bizienak elkartu naiean dabiltza. Eskubitar txikiekin ez da erreza izango baiña.
–Eliza eta politika-gidaritzari buruz, zer esango zenduke?
–Biak oso berezirik jokatzen dutela, bakoitzak bere bidetik, alegia. Erakusketa-gaietan, esate baterako: batzuk Estaduarenak dira, besteak Eizarenak, naiz katoliko eta naiz kalbinista.
–Gurasoek nora bidaltzen dituzte beren aurrak?
–Askatasun osoz, esango nuke ondoena erakusten duten ikastetxera, norena dan begiratu gabe.
–Izparringiei dagokienez, nola ikusten dituzu?
–Bi izparringi izendatuko nituke: .De Telegreaf», aberatsen esku da gona, eskuitarra. Zabalduena bera izango da; izan ere, erri xeearen biotza irabazten oso trebeak dira: aldaketarik ez dute nai, leengoari eutsi baizik; eta gero erregiña aipatzen dute asko. Bestea, berriz, "De Volkskrant" au ere zabaldua da, danetan aurrelariena, katolikoa; leen langilleena zar: eta orain ikasleena.
–Zenbateraiñoko askatasuna?
–Aundia, oso-osoa, Izparringientzat ez dago aztertzaille ta neurtzailleen loturarik. Itz batean, ez dago zensurarik.
–Erri aurreratu eta aberatsa dala Olanda, edonork daki. Nola azalduko zenduke gai au? Aberats eta dirudun aundi asko aal dago?
–Geiegi esatea ez bada, oso aberatsik gutxi dagola esango nuke Ez da erreza aberastasun aundiak pillatzea, zenbait tokitan bezela. Ala ere ba dagoz maillak, zearo itxiak ez badira ere. Asko ikasten duana igo diteke bere langille-maillatik gora.
–Erretzasun berdiñak aai dauzkazute langilleen seme-alaba zeratenok?
–Bai eta ez. Ikasteko gai danak eta nai duanak, ikasi dezake; erreztasun berdiñak eskuratzen ditu Estaduak danentzat. Gurasoek, dezaketena; eta ortik gorakoa Estaduak ematen du. Bestalde, ordea, langille arteko gurasoek askotan ez dute ikusten, "karrera" luzea ikastearen onurarik eta orrela sortzen dira eragozpenik aundienak. Azkenean, naiko gutxi dira ikasketa luzeak egiteko aurrera jarraitzen dutenak.
Ona emen, Olandatik euskeraz ikastera etorri eta, ain zuzen ere Aizarnan gertatu zan Tjark Kruiger gaztearekin eta aren emazte Krista-rekin egindako elkar-izketa. Guztia esanda, elkarrekin egindako jardunetako baten laburpena.
Betoz gure artera onelako gazte jakintsu asko, ea danen artean gure lo-zorrotik ateratzen gaituzten, euskera-zale ta ikas-zale biurtzeraiño.
Gaztañagak
12

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
GaiezGizarteaBesteak
PertsonaiazKRUIGER1

Azkenak
Israel Eurovisionetik kanpo uzteko eskatu dute dozenaka artistak

Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".    


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


“Indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde”, VI. Emakumeen* Mundu Martxa

Maiatzaren 10ean egingo dute: Bardean hasi eta Donostiako manifestazioraino. Lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxista izango ditu ardatz.


2025-05-07 | Elhuyar
Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute

Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen... [+]


Pakistanek “gerra ekintzak” egitea aurpegiratu dio Indiari, bi aldeetako erasoen ostean

Tentsioa goraka ari da bi herrialdeen artean, Pakistango talde armatu batek 26 zibil hil zituenetik apirilean. Indiak bederatzi guneri egin die eraso eta beste horrenbeste hildakorekin erantzun du.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Datu zenbait argitaratu, emaitza osoa ezkutatu

Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]


2025-05-07 | Inma Errea Cleix
Bizitza birziklatzen

Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]


Item

Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen... [+]


Teknologia
Ilusioan bizi

Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]


Eguneraketa berriak daude