Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Akesolo-tar Lino karmelitari elkarrizketa
Akesolo-Tar Lino, Edeslaria
Akesolo-tar Lino, Donostiako Karmeldarren Prior-aita da, ixtori-lan askotako atertzaille ospetsu eta ezaguna, Euskaltzaindikoa, eta gizon argi eta neurriduna gaiñera.
Orain artekoei bezela galdetu diot, ia ba. aurreko elkar-izketetan esandakoaz zer dion.
–Ni Lekuona jaunaren uste berekoa nauzu –esan zidan– Arantzazun ez bai zan egitazko erabakirik artu; erabaki antzeko bat artu bazan ere, iritzien bitarteko konponketa bat bezela bakarrik artua izan zan.
–Konponketa? –galdetu nion.
–Nolabait deitu behar diot Arantzazun batzorde bakoitzak aurkeztutako lanak banan-bana izketatuak izan ziran; eztabaidatuak ere bai!; ala ere ez zan erabakirik artzeko argirik sumatzen; zerbait egin behar zala-ta horrelako abantzu edo aurrerapen bat bezela eman zan Arantzazuko agiria.
–H-ri buruzko hori –esan nion.
–Bai, zerbait bide eman nahi zan h-hortaz hori nahi zutenentzat, nonski; baiñan ez erabateko erabakirik; erabaki hoiek ofizialki urrungo batzar batean artu behar ziran-da
–Leenengo aldiz entzuten dut hau –esan nion.
–Baiñan alaxe da. Hori Arantzazuko batzarrak baiño lehenago zabaldutako orri batean dago: Billeren asmoak eta besteak or datoz.
(Euskera aldizkarian, X111 1968142 orria, agertzen da: Literatura euskeraren batasunari buruz biltzar nagusiak "Arantzazun": «Billeren asmoa», «Biltzarreko deiak», ."Biltzarren araudia", «Izlari autatuak» "Maiburukoak", eta «Azken erabakiak»).
Batzarren araudia da hau; eta ikuste dudanez h-rikan gabe idatzia dago: Euskera-batasunan ez da hau agertu. Ementxe dio: "Agerpen bakoitzak bere ondorean izango duen elkarrizketa aintzat artuko da erabagiak emateko". Eta Aita Linok esan bezela, garrantzi aundiko beste puntu hau: "Maiburuko eta Euskaltzaindiak ezentatuako batzorde teknikokoen artean artuko dira azken erabakiak. Guztiak bat ez datozenean botoetara joko da; botua, Euskaltzaiñak eta batzorde teknikukoak (I)* izango dute; erabakirako, gutzienez irutik biren diferentzia izan beharko da".
Orain artekoak dionez -esan nion don Linori- erabakia bertan artu behar zala ematen du.
Emen ala dala badirudi ere, araudi hoien beste zati batean hauxe dio: "Azken erabakiak ofizialki azaroan Oiñatiko Unibersidadean Euskaltzaindiaren urre-eztaiak ospatzeko izando diran jai-aldietan emango dira".
Eta zergatik ez ziran eman?-galdetu diot.
Hori ez dakit; eta ara aurreraxio diona: "Batasunerako norma guziak liburu batean argitaratuak izango dira".
Liburu hau ez ahal da Euskaltzaindiaren babesean argitaratua izan dan Euskera-Batasuna liburua zer?
Ez dakit, baiña liburu hontan jasotzen diranak ez ziran azken-araudiak izan, Arantzazun egindako itzaldiak baizik.
Itzaldi hoiek azken-erabakiak ez baziran-esan nion-nolatan agertu da liburua Euskaltzaindiaren baimenarekin, eta zergatik ez zan Oñatin, araudiak agintzen duan bezela, beste azken erabakirik eman?
Argi billa gabiltza Aita Lino eta ni. Biok ikusi dezakegun bezela, Arantzazuko batzarrak bukatu eta gero Euskaltzaindiak eman zuan agiriak hauxe dio:
«Arantzazun izan diren eta ez diren euskaltzaleak argi-bide bat izan dezaten, Euskaltzaindiak geroago eta astirago argitaratuko dituen era baki eta lanen aurrerapena agertu nahi du orain... 2) H-ren auzia (h eta guzti idatzia) * izan diren iritziak entzun ondoan, erdi-bide (!)* bat aukeratu i!)* da hasteko: ale gia, begi onez ikusiko lukeala Euskaltzaindiak letra hori bi bokal berdin naiz ezberdinen artean erabil tzen hastea.
Batetik, Euskaltzaindiak Oñatin beste erabakirik eman ez bazuan ez ahal da Arantzazuko aurrerapena legezko bezela geratzen? Eta, bestetik, Arantzazuko batzar aurreko agiria h-rik gabe dator, eta batzar-ondokoa h-rekin idatzia; honek ez ahal du esan nabi h hau Arantzazun erantsia izan dala?
–Ez dakit – esaten dit Aita Lino-k – gora-behera hoiek esan nahi dutena da, erabaki hau nola. -nahi zailla dela, honek bere epea behar duela; ganzak eldu egin behar dute-ta; ementxe dago koxka!
–Koxka hau zaarra da –esan nion– baditu 50 urte; egoera honetan euskeral< ez digu beste 50 iraungo
–Ez dugu politikarako gairik, zer nahi duzu.
–Itz bat, politika, ikutu duzu –esan nion– eta ondo datorkio gure auzi honi Nik uste r;ure h lehen teknita-arazoa bakan-ii. bazan ere, guk arazo hau politikatu egin dugula; gizonen arteko auzisk askotan iristen dira egitazko politika maillara; setaz kanpoko diran erri politika-bideak dira hoiek; behar bada euskaldunon arazo politiko bat bezela tratatu behar genduke Zer derizkiozu?
–Nola ordea? galdetu zidan.
–Ondo aztertua dagoanez, batasunerako euskerak duan teknika-maillik zaillena aditza da; aditza batzeak oztopo zaillak jartzen dizkigula aitortu du Euskaltzaindiak, eta aditzaren auzi hau behar bezela aztertzeko epe bat eman da. Ala, teknika-gaiz errezena danarekin asi nahi izan da; horretxegatik aukeratu da (h eta guzti) ortografia. Orain, ikusi danez, teknika aldetik erreza dan h auzi hau oso zaildu zaigu Zergatik? Auzia teknika arazotik kanpora urten dalako ten dut h honek euskera zaliduko duala; zuk esan bezela, esaten ez diran letrak gain-bera dijoaz izkuntza guzietan, ala ere izkuntzak ez dira ezer pertsonaz kanpo, pertsonak itzegin edo idatzi edo irakurriz eta komunikazio-bidez ibil edo-ta batzuek atera dutelako. Nola nahi, setaz nahastua daukagu gaur auzi hau. Nondik nora gaiztotu zaigun aztertzen ibiltzeak ez gaitu iñora eramango; gaur gure aurrean daukagun korapilloa artu behar dugu eskuetan; ez gure eskuetan euki genezakean edo behar gendukeana, baizik gaur egitan daukaguna. Eta zer –esan nion, galdetzen bezela–, auzia politika maillara eldu zaigula eta ezin ahal genezake ikutu? Nere ustez, politika kutsua artu duanari politika jarduna eman behar zaio. Ez ahal duzu hala uste?
–Baiña nolakoa? –esan zidan Aita Linok berriz, eta kezkatsu, nik uste.
–Ba euskaltzaindikoak berak agirian bigarren puntuan agertu duana bera jarraituaz –esan nion– eta irakurri nion: 2) H-ren auzian izan diren iritziak entzun ondoan erdi-bide bat aukeratu da hasteko». Erdi-bide hau politikako erabaki bat duzu, ez teknikazkoa. Neri halaxe iruditzen zait. Eta erabaki hau Euskaltzaindiak aukeratutako teknikoak berak: Intza, Irigaray, Irigoyen, Labayen, Lafitte, Mitxelena, San Martin, Satrustegi eta Villasantek (eta Lekuona Lendakariak berak) artua izan zan; hoiek bait dira azken hau izenpetu zutenak. Barka eidazu –esan nion–gehiegi luzatu banaiz, baiñan nere puntua esan nai izan dizut bide honetaz zuk duzun iritzia jaso nezakean.
–Ikusten dut zure asmoa–esan zidan Aita Linok–baiñan bide hori konponketa bezela artu zan, eta konponketarekin nik ez dut uste batasun osora iñoiz iritxiko geranik.
–Eta beste biderik arkitzen ez bada?–galdetu nion– Rusoek eta ipar-amerikarrek ez dira gai askotan elkar, baiñan guda-gorrian bazterrak kixkaltzeko arrixkoari ies egitearren konponketa pranko egiña dute azkeneko ogeitabost urte hoietan Gure arteko gaurko gudu hau euskerarentzat (ez guetako bakoitzarentzat, ezta gure alderditasunarenntzat ere, alde edo aurka h honi lotzeak alderdiei kalte aundiak ekarriko bai dizkie!) ondagarria da, eta ondagarriagoa izango dala dirudi; gu danok erri eta izkuntza berberekoak gera; ez ote gera Euskaltzaindiak erakutsitako politika bide, erdi-bide, honen ongarriak ikusteko gai izango?
–Ez da erraza. Badakizu –esan zidan Aita Linok– gure artean bi asmo erabilli izan dirala gai honetaz: 11 bakoitzak gaiñontzekoen euskalti guziak ikasi eta 2) osorik h-ko bidea artu erio osorik h-gabeko bidea ibili.
–Polita da –esan nion–; oso; baiña, lastima, eziñezkoa. Ba dago gure mundu berri hontan euskeraren euskalki guziak ikasteko baiño aurreragokorik!; bat ezin, eta danak!; jendea motibatu egin behar da; ez egin behar duala esan, baizik orretarako zaletasunez eragin! Gaurko egunean masa-komunikazio (mass communication) eta public opinion edo erri-iritziaz ikasten eta erakusten ibili geranok badakigu a-b-c hau ondo asko. Bestetik, bata-besteei h-guziak edo batezko joera irentsi nahi izatea oso zailla iruditzen zait, setaz ez bait dator iñola ere larerioa luperatzez lortzen ez bada beintzat) buruzko erabakirik; iritzi aldaketak lortzeko pasio eta setak arrazoiztu, biotzetik burura jaso, oztu, egin behar dira; arrazoi-mailla otzera igotzen ahalegindu behar dugu auzia, ez bestela; hau da (askok konprenitzen ez badidate ere) nik egin nahi dudan lana, beste biderik ez bait dut ikusten. Bitarte larri honetan batasunaren ongarri izango liraken indar guziak gure izkuntzaren aurka gogor jokatzen jarri ditugu, eta gure aurrean erri bezela ditugun ainbat eta ainbat lan seta honek kutsututa okertzen ari zaizkigu: ikastola, editorial eta nik ez dakit zenbat arazo. Gure erria buru-erailtzako miñak jota ote dago–galdetu diot Aita Linori.
–Nola nahi, nik arazo bat ikusten dut emen: h artu arren ez dugu batasunik egiten.
–Zergatik ez?
–H hau guk ez dugu esaten, eta mugaz auzkoak bai; batzuetan isilleko letra izango da, begietarako or egongo da, baiñan belarrietarako ez. Aiek esaten dutelako bada zergatik ez bizkalerako j eta beste horrelako asko kontuan artu? Batasuna egiteko h honen artu beharra ez det ikusten.
–Puntu ona duzu hor –esan nion–. Halexe da Eta nere ustez h honek teknika aldetik ez dio euskerari, izkuntza bezela, erraztasunik emango, ni ez naiz izkuntzalari, eta barruko irabazi-galerik ez det azteztuko, baiñan izkuntza-zabaltzeari dagokionez bai zerbait, eta esatzeko baizik. eta ala, pertsonak letra honi bere maitasun-beroa edo gorrotoa galtzen ez dioten bitartean gure artekoa izango dugu illuntasun guzien iturria dan aserrea izango da gure euskera-lanetan, eta kalte hau nola konpondu guk, euskaldunok, erabaki beharrezkoa izango da. Bukatu daigun lekenbaiehen gudu hau, eta gero berez artuko du h honek bere bidea
–Euskaltzaindiak berak eman behar zuan erabakia, baiño lehenago batzuek aurreratu dira egitazko erabakiak balira bezela zabaltzera, eta honek ekarri du kaltea.
–Hala dala garbi badago ere, hontan geratu behar ahal dugu? Nere ustez Euskaltzaindiak iñora begiratu gabe joka behar du bere egia eta bere legea eta bere zuzentasuna elburu duala Euskaltzaindia errespetatzen dugunok ahaleginduko gera bere araudiak zabaltzen eta zaintzen; eta egia eta legezko eginbidea aterako dira azkenean garaille, batere federik badugu beheintzat.
–Nere ustez, emen dago kaltea –esan zidan Aita Linok– Euskaltzaindiak ez dituala Arantzazuko argi-bideen ondoren bere erabakiak atera. Halare nere ustez ez da konponketa bat egin behar; lehenagoko bideak ere BonaParte, Sabin Arana (gorako eta batean biltzeko bideak izan ziran, eta ez amore ematekoak).
--Hori egin ahal bada konforme nanzu, noski; baiñan ezin badezakegu, ez ahal duzu uste Euskaltzaindiak berak aurreratu zuan erdi-bide hau onurakorra danik, eta beste batzarrik egin ez eta beste erabakirik artu ez badu, ez ahal duzu uste honentxegatik izan dala, aurrerapen harrezkero beste ezer egiterik izan ez dualako?
–Ez dakit hori–esan zidan Aita Linok– Nola nahi, batasuna egiteko elkar egin behar dugu; elkartzea, bata besteari amore ematea da, bata bestearena artzea da lehenengo.
–Eta teknika-neurrian eziña bada, zergatik politika edo konpromiso neurrian erdi-bide batera iritxi ez, pekatu hau ez ahal da ba elkar jota euskeraren bide-gurutzean geratzea baiño txikiagoa?
–Baliteke.
–Esan ahal nezake–bukatzeko– zuk ez duzula erdi-bide bat gaizki ikusten? –galdetu nion. –Nik esan nezakeana da–esan zidan
– ni ez nintzakeala horren aurka jarriko; orain, nik ez nioke horri indar aundirik emango ere. Oraingo gazteek pentsa behar dute urrungo gazteriak ere bere araudiak ezarri nahiko dituztela.
Aita Lino Akesolok esan bezela jartzen ahalegindu naiz.
* Nere oarra.
Ugalde-tar Martin
12
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazAKESOLO1
EgileezUGALDE2Hizkuntza