Judo, Arin Kirola. Bizkortasuna Leenago; Indarra Gero


1970ko otsailaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jose Juan judo irakasleari elkarrizketa

Errenderiko "Arin-Bide" Biltokian:
Judo, Arin Kirola. Bizkortasuna Leenago; Indarra Gero
–Lekeition gertatu zitzaigun–, esaten digu Mari Karmen Zalduak, sasoidun neska atsegin bat.– Nere neska lagun bat eta ni kale illun batetik ginjoazela, lau mozkor gu kezkatzen asi ziran. Guk nekatzean judo piskat egin genuan eta, mozkor aiek, lurretik altxa bezin laster, tximistak egiten ies egin zuten.
Eta oraindik ez dira gelditu, seguru asko. "ArinBide" judo biltokian ikasten diran gauzak larritasun askotatik atera dezake. Biltoki ontan iru judo-maixu: Jose Juan Lopez Recarte, Angel Monreal ta Manuel Aguirrek dakiten judo onena erakusten dute, ba.
Jose Juanek, gu iristean, neska eta mutil talde bati klasea eman bear dio, baiñan leenago kirol eta klub ontaz itzegingo digu.
–Gure "Arin-Bide" batzokia orain dala bi urte ireki genuan. Iru irakasle gera. Kirol ontan maixu izateko judo barruan "gerriko beltz" edo "cinturon negro" maillara iritxi bear da, eta ortarako gutxienez lau edo bost urtetan eta egunero judo ikasi bear da. Orregatik Gipuzkoan judo irakasle gutxi gera. Ikasle asko xamar ditugu.
–Emen Errenderin zenbat ikasle dezute?
–Eunen bat, geienak mutil koskorrak eta amabost neska. Mutil txikienak bost urte ditu. Txikitatik astea onena. Kirol onen barruan indartsu izatea ala ez du ajolarik. Leenengo, gauza ariña eta reflejoak izatea da. Judoren teknikak nun eta noiz gure indarrak jarri, erakusten digu. Palanka eraz jokatzen degu.
–Orrelako palanka edo giltza egitean jendea aidetik bota eta gero buruzbeera lurrara eroritzen da, zalaparta aundiz. Ez aal dute miñik hartzen?
–Ez. Leenbiziko ikaskizunak nola erori, ortaz dira. Au ondo ikasi ezkero judoren eroriak ez dute miñik egiten. Gaiñera emen, biltokian, lurra goma biguñaz estalia degu. Baiñan judoa zure kontra datorren aurka erabiltzen badezu iskillu gogor bat da. Giltz batzuekin besoak puskatzea oso erraza da. "Aikido" judoaren zati bat, gauza auek erakusten ditu.
Au entzun ondoren Mari Karmenek izutu zuen mozkor aieri ulertzea errazagoa da.
Gure ondoko gela batean klasea asi da. Ikasleak galtza ta alkandora zuri ta aundiak daramazkite eta oiñutsik dijoaz. Lurrean etzanaz gimnasia egiten dute.
–Gimnasiak ogei minutu irauten du. Gero judo teknika ikasten degu eta, bukatzeko, ikasle artean judo txapelketak ditugu. Mailla batetik bestera igarotzeko giltz edo "llave" batzuk egin bear dira, zure aurka dezuna lurrera bota eta minutu erdi bat mugitu gabe euki. Orrela judo barruan zazpi maillak igotzen dira. Mailla bakoitzak bere gerriko margoa du: gerriko zuri, ori, naranja, orlegi, urdin marroi eta beltza. Oso ona baldin bazera, "dan" deritzaion maillak asten dira, amargarreraiño. Espaiñian bosgarren "dan" bat badago.
–Geienak zergatik judo ikasten asten dira?
–Lenengoz beren indarren gain seguruago egoteko eta konfiantza geiago igartzeko. Baiñan gero kirol eraz jarraitzen dute, gerriko obeak irabazteko.
–Zer moduz zuen diru kontuak?
–Gure federazioak ez du diru askorik, eta gure klaseetan jasotzen degun diruaz aurrera egin bear degu. Mutillak illero 150 pezta eta aundiak 200 ordaintzen ditugu. Baiñan federazioak... Gerriko beltza irabazteko Madrila joan bear degu, exemiñak an dira, ba, eta bakoitzak bere biaje eta dana ordaindu bear du. Aurten "Arin-Bide"tik bi ikasle joango dira gerriko beltzen billa. Nik uste det irabaziko dutela. Examiñak zaillak dira, baiñan ala ere ondo igaroko dituzte.
Xabier Arcelus
10

GaiezKirolaBesteak
EgileezARCELUS1Kirola

Azkenak
Eguneraketa berriak daude