Arantza Esnaola Txapeldun


1970ko urtarrilaren 25an
Arantza Esnaola soinujoleari elkarrizketa
Arantza Esnaola Txapeldun
Arantza Esnaola, Beasain-go neskatxa gazte bat dugu. Hogei urte ditu eta makinatxobat sari ba ditu bereganatuak soinulari bezala. Azkenekoa Paris-en irabazi du Santa Luzi egunez. Ohorezko mailan jokatu behar izan zuan hogeien artean txapeldun geratu da. Horregatik horrialde hauetara ekartzea, gauza egokia zait eta ikus ditzagun bere iritzi batzuek, nik egin dizkiodan galdera batzuen erantzun bezala.
–Arantza, jakin dudanez, Paris-en txapeldun geratu zera zure mailan. Esango al zenizkidake txapelketa horren xehetasunak?
–Txapelketa hau, Europa-ko Soinu Batzarrak antolatu zuan. Banaka jotzen genuenen artean, 22 talde egin zituzten. Ni Ohorezko taldean sartu ninduten. Nere taldean 20 soinujolek parte hartu genuen. Ez dakit, txapelketa hau urteoro egiten dan edo ez. Nik lehenengo aldia nuan. Frantzia-n, Eguberrietarako antolatzen diran jaialdien tartean sartua zegon eta berteko Eresbatzarrak babesten zuan.
–Aurtengotaz at ere, ba dakit beste txapelketa askotan saritua izan zerana. Esango al didazu, zeintzuk izan dira zuretzat, orain arte irabazitako saririk garrantzitsuenak?
–Holanda-n orain dirala bi urte, Europa-ko semiprofesionalen txapeldun irten nintzan. Urte berean, Madrid-en, profesionaletako bigarren geratu nintzan. Lehendabiziko saria berriz, Donostia-n atera nuan eta urte berean Pasai Antzio-n beste lehendabiziko sari bat. Askeneko hauek orain lau urte. Beste batzuek ere ba ditut, nahiz eta ez irabazi. Beti ez bai dago irabazterik!
–Bai, halaxe da. Baina oraingoan irabazi duzu eta ikusten dugunez, Europa-ko txapeldun handi bat zera. Ez da aurtengoa bakarrik, lehendik ere goiko mailako soinujolea zaitugu. Zenbat urteren buruan lortu duzu zure oraingo maila?
–Zazpi urtekin hasi nintzan solfeoa ikasten eta hamaikakin soinua. Beraz geroztikakoak hortan daramazkit.
–Nortzuk izan dira zure Irakasleak?
–Solfeoa Karmelitetako Ikastetxean hasi nintzan ikasten, lekalmeekin eta gero Gema Unzueta-rekin jarraitu nuan. Soinua berriz, Tolosatar, Mª Luisa Irastorza-k irakatsi zidan eta azkenik Ludiko txapeldun dan Migel Bikondoa-k.
–Entzunik nago, zerorrek ere irakasten duzula. Nortzuei?
–Ikastolako haurrei; bi talde zaharrenei. Etxean berriz nahi duten guztiei. Hogei bat ikasle ditut etxean, adin eta maila askotakoak.
–Soinu irakasketa, bizibide bihurtu al liteke gaur egun?
–Irakaskintzatik errezago, bizi leike jo-aldietatik baino. Txapelketek ez dute ematen bizitzeko. Soinujole Profesionaltzaz berriz, ez dut hitzegiterik, egin berria bai naiz. Nolanahi ere, azkenaldi honetan jaialdiak asko gutxitu dira eta...
–Euskalerrian zehar egiten diran jaialdietara, deitzen al dizute?
–Lehen bolara batean bai. «Ez dok hamairu» taldekoa nintzan eta ondo ibili ginan. Orain ordea jalaldiak egiteko jartzen diran zenbait eragozpenekin eta abar... gutxi.
–Eta erbestekoetara?
–Ez. Konkursostara bakarrik.
–Diskorik egin behar al duzu?
–Ez dakit. Oraindik ez dut erabaki.
–Zein da gaurkoz, zure helburu nagusia?
–Ikasten jarraitu eta ahal dudan urrutieneraino heldu.
–Munduko txapeldun izatera?
–(Parre egiten du eta ez dit erantzuten) .
–Zer konseju emango zenieke, soinua ikasten asten diranei?
–Ez aspertzeko eta gelditu gabe jarraitzeko.
–Besterik ezer, ZERUKO ARGIAren irakurleentzat?
–Nigandik ezer nahi duanak etorri besterik ez duala. Deitu eta gustora joango naiz edozein jaialdi edo bestelako jo-aldi batera. Eta Eskarrikasko.
–Ez horregatik eta Agur.
Beraz, honetan amaitzen dugu gure elkarrizketa. Gaurkoz, gure herriak duen mailarik goreneko artista dugu. Zorionak Arantza eta ludiko txapelduna iristeko zoria izan dezazula. Hala opa dizugu Beasain-dar guztiok.
MURUMENDI
ARANTZA ESNAOLA BERE SAIOETA BATEAN
7

GaiezKulturaMusikaMusika tradBesteak
PertsonaiazESNAOLA2
EgileezMURUMENDI1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude