Ernai Euskalerria


1969ko urriaren 26an
Bilboko irratiko Txabi Billaberde jaunari elkarrizketa

Ernai Euskalerria
Galdakaon, jai guztien artean, ta euskal jaiagaz amaitu baño len, egorrillaren 27'an, larunbatean, «Día de la Juventud» edo gaztediaren eguna egin zan. Egun au zala ta arratsaldeko lauretan, futbol partidua egin zan Elorrioko talde ta galdakaotar neska taldeen artean.
Gabeko zortziretan «Concurso de Vestimenta de Cuadrillas» egin zan. Sail edo kuadrilla auek, euren jantziak erakutsirik, erriari alaitasuna moten ebillen. Erriko agintari batekin izketan nengoan jantzian gora beran, batzuek Txuxo lez jantzita egozalako ta erantzun eustan auxe esanez: Datorren urtean, sail egunakin izango da jaien asiora, euren buruso, abarka, garriko, arkondara ta abar gazteen jantziekin, ez karnabal, txuxo ta maskarada egiñez, indio, kosako, ta atzerritar jantziakin, bai erriak jantzi bear daben lez Araban egiten dan legez «Blusa» egunean; egunero ta igandero jai guztietan jantzita ibilli deitezan, jaiak amaituarte.
Ori ondo dago baña orretarako aurretizti ipiñi bearko dira lege batzuek bear ez dan jantziekin iñor ez dedin etorri.
Kuadrilla edo sail bakoitzatik neska bat aukeratu zan. Guztiz amabi; ta amabi orreitatik Inmakulada Apeztegia «MIS BERBENA» aukeratua zan.
Kalojira, baltseo, jota, arinarin, ta biribilketa jatorrak Erandioko «Banda de Karton» ta "Banda de ia Dinamita" deritxoen taldearen ardurapean egon zan. Bitarteatan ereskina edo orkestina batek baltseoak joten zituezan.
Gabeko amarretan «II garren «Festival de la Canción Moderna« egin zan. Esan leikian dana egia zala baña ondoren jakingo dogu zer dan guztiori. Guztiz be amar talde aurkeztu ziran batek euskerezko letrak kantatuaz. Solistak edo bakar-abeslarik ezin leikiazan aurkeztu onjuntoak izan ezik. Orduan galde egin neban: Non dago Cancion moderna ori? Zer da ori? Erantzun batzuek Bilboko Erradio edo irratiko Txabi Billaberde jaunak, juradu buruak emango diozku, nai beste batzuekin izketan egun.
–Agur Txabi. Emon al zeuztazuz isketaldi onetan erantzun batzuek euskal herriarentzat?
–Bai Mariano. Nik dakidanengandik, zeuk nai dezuzanak.
–Zer aditzen dezu gaurko eta gaurkozko kanzion moderna orretzaz.
–Ba auxe. Autorea edo musika egillea oraintzukoa izan bada, bere lan guztiak, baltseoak, kontxiertuak, sinfinikoak eta abar, modernoak dira.
–Bat esan al dozu?
–Bai. Ravel.
–Antxiñako kantu zaarrak modernoak dirade?
Ez, antxiñokoak diralako.
Orduan zergaitik esaten jakie kanzion moderna 1770, 1777, 1840'ko urtekoari?
–Non ikusi dozu ori Mariano?
Ba disko baten, ta konpositore famatuen obrakaz.
–Ba bai, ori egia da, ze Bach jaunaren obrak, modernotzat, neuk be entzun dodaz.
–Txabi, nire ustez, kanzion moderna dana da, txarra ta ona lengoa ta oraingoa, ze ixen onekin bakarrik bagabiltz, emendik eun urtera be bardin izango litzake oraingo ta ordukoakaz.
–Bai, baña uste dot egokak edo aldiak egoten dirala ta aldi au orreitariko bat ei dala, baña ez dakit noizarte.
–Ez dozu uste moderno izen ori alde batera utzi bear litzakela, moderno beti dalako aurrarantza goazen artean, ta musika egille bakoitzari esan bear yakola epokari ez beiola begitu, lengo, oraingo ta aurrerantzako musika onari baño.
–Bai, zure eretxia uste dot oso ona dala Mariano.
–Orduan zergaitik eginda, Galdakaon entzun dogun saioa, bakar-abeslari gabe?
–Ez nago ziur zer jaso dan eta zer zergaitik; baña uste izan dot solista bakerren bat etorriko zala, badakixu ni enazela konkurso saioa piñitakoa.
–Gaur, gaxtedien arteko egoetan asko erabilten da musika Pop. eta musika modernaren izena, baltseoentzako; baña ori ez dot uste ondo esanda dagonik ta musika lijera obeki egongo litzake, nai ta lijera oneik era askotan jo ta konjuntoak batzuk baño ez.
–Bai errozoia dozu, adimena dezu, baña olan da, txarto esanda egonarren; ze "Pop" onek popular esan nai den españeraz, ta erritarra euskeraz, erri bakoitzak berea deukolako, ta modernoa len esan dan laz oraingo dana da, baña beste izen bat dago, konjunto musika guzientzat, ta bera da «musika Tops» edo musika de auge españeraz ta gorapenezkoa euskeraz.
–Txabi, «gorapenezkoa» uste dot izen egokia dala baña noizarte eta norarte izen ori be? Konkursoetan zer sarituten da? Istrumentuak, Kantuak? Olerkia? Bertsoak? soiñua? soiñuaren laguntasuna? Letraren mandatua? zer?
–Aixu Mariano; musika modernu au Ipar Ameriketatik dator, ta baltzak dira sortzalleak. Euren «SOUL» alma izaten dan lez españeraz ta «RITHCING BLUES» esan nai dau ritmo y tristeza; ta gure izkuntza zaarrean «Neurrizko tristea» izango litzake, ta espiritualak dira kantu oiek. Bestetik konjuntoen armonie baño ez da sarituten, euren azalpena baño ez da sarituten ta ez konposizinea edo erabidea, eta ez olerkia, bertsoa, mandatua, kantua bera ere ez, ta instrumentua bera ere ez.
–Musika, partiturakin kantatzean al da?
–Ez, konjunto askok ez dakie musikarik, ta belarriz jotzen dabe.
Bai konturatu naiz, ta itandu dentsetenean juraduko bateri zelan neurtzen daben, erantzuna au izanda: Guziok jotzen dabela pieza ezugunek, eta ez ezagun diranean, orduan, juraduak erabaki bat artzen duala.
–Ia Txabi, zergaitik ez da berdiña, bakar-abeslariak eta konjuntoak, saio bardinean parte artzea?
–Kantua bakarrik izango balitzake tira, baña esan dot len be konjuntoen armonio ez da bardiña ta orrexegaitik.
–Azkena Txabi. Ez dozu uste txarto esaten dan kanto moderno au, ta onen indarra ta propaganda guztia, musika onan kaltegarriz, disko egille ta saltzalle, telebesio ta abarren «intereses creados» edo irabazi eunekoaren erruz dala?
–Bai, ori uste dot.
–Besterik ezer ez txabi, ta milla ezker.
Ez ozergaitik. agur Mariano.
–Agur Txabi.
JOSE MARIANO BARRENETXEA
11

GaiezKulturaMusikaMusika modeLehiaketakBesteak
PertsonaiazBILLABERDE1
EgileezBARRENETXE1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude