"Erlak" Taldearekin Alkar-Izketan


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
"Erlak" taldeko Benantxi Eizagirre eta Lourdes Agirregomezkorta abeslariei elkarrizketa

"Erlak" Taldearekin Alkar-Izketan
Abeslari talde asko sortu dira azkeneko urte auetan, eta euskal kantua bultzada aundia artu duela, esan genezakegu.
Gure errian abeslari bikote bat sortu zan ERLAK izenarekin.
Bi neska gazte osatzen dute ERLAK taldea: Benantxi Eizagirre eta Lourdes Agirregomezkorta.
–Denbora asko al da kantatzen zabiltzatela?
–Urte bete, gutxi gora-bera, asi giñala.
–Ibillialdi asko egin al dituzute?
–Eundik gora izango dira.
–Gipuzkoatik at ez al zerate ibilli?
–Bai, Bizkaian lau edo bost aldiz. Euskal-Erri'ko Ipar aldean ere izan gara.
–Zenbat aktuazio egin dituzute?
–Ziur ez dakigu, bañan eun edo eun ta amar egin ditugu.
–Ibilli zeraten erri oietan, zer giro somatu dezute?
–Erri geienetan giro oso euskalduna somatu degu; besteetan, berriz, (gutxienetan) oso gutxi.
–Argitaratu edo grabatu dezuten diskoa, arrera ona izan al du errian?
–Jendeak pozik artu duela eta arrera ona izan duela, uste degu. Beste aldetik, esperientzi aundia izan da guretzat.
–Zuen estiloa, zernolakoa da?
–Modernua ta gaurkoa. Antziñako musika, garai baterako ona izan arren, ez genuke nai lengo moldeetan gelditu.
–Musika ta letra nork jartzen ditu?
-Joxe A. Legorburu da letra ta musikaren sortzalilea.
–Letra ta doñua aukeratzeko, nola konpontzen zerate?
–Asieran, munduan kantatzen diran abesti edo kanta famatuenak euskeratzen genitun. Orain, berriz, leno esan degun bezela, guk sortzen ditugu abestiak, lenoko esperientzia alde batera utzita.
–Euskal musikaren arloan goiko mallara iritxiko al zerate?
–Orixe nai genduke! Erriak eman bearko duela azken iritzia, uste degu.
–Nor da zuen abeslari atsegingarriena?
–Neretzat, dia Lourdes'ek, Xabier Lete da abeslari onena. Benantxi'rentzat, Mikel Laboa bezelakorik ez dala sortu Euskal-Erria'n.
–Artu-emanik bai al dezute beste euskal abeslari taldeekin?
–Ez degu artu-emanik, egia esateko. Batasun eza, ikusten degu euskal abeslarien artean; bakoitza bere aldetik ibiltzen dala.
–Zerbait geiago ZERUKO ARGlA'ren irakurleentzat?
–Gure agur ta besarkada beroena danontzat.
Aurrera beti, Lourdes ta Benantxi!, euskal abestia goienetako malletara igo dedilla zuen bidez.
MIKEL GARMENDIA
13

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakERLAK
PertsonaiazEIZAGIRRE1
PertsonaiazAGIRREGOME1
EgileezGARMENDIA5Kultura

Azkenak
Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


2024-11-04 | Behe Banda
Barra warroak |
Ipuin bat kiskaltzeaz

Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]


Segurtasuna ala eskuin mutur berriaren amua?

Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]


ANALISIA |
Donostiako Egiako eta Gasteizko Errotako mobilizazio arrazistak (eta etorriko direnak): kointzidentziak eta galderak

Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]


2024-11-04 | Garazi Zabaleta
Mimogoxo
Edertasuna baino osasuna helburu duen proiektua Ezkion

Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]


2024-11-04 | Jakoba Errekondo
Eguzki-lore meteorologoa

Mendirik altuenetako okoilu gordeetan. Ziztu biziz haize hotzak zazpi hilabetez neguztatzen duen zokoan. Udan igotzen dituzten azienda saldoek motzean eusten dioten belaze bazterretako zuhaixken altzoan. Bertan ezin biziraunari eutsi eta basoak ere txil egin eta urrun-urrunera... [+]


Sardina europarra
Mugarik gabe, baina ez mugagabe

         Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...

Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.


Birika-belarra

Udazken betean gaudela arnas bideei erreparatu beharra daukagu, garai honetan ia gehienok izango baitugu katarroren bat. Hori bakarrik denean gustura, arnasbideetako gaitz larriagoak zeharo gaiztotuta dabilzkigulako azkenaldian. Gure artean aurre zaintza egitea ohitura zabaldua... [+]


‘Lo que no te cuentan de Donosti’-ren kontrako elkarretaratzea antolatu dute, beren deialdiarekin bat eginez

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]


2024-11-01 | Gedar
Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi kide epaituko dituzte

2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.


2024-11-01 | Hala Bedi
Gorka Erostarbe (Badok)
“Edukiak gorantz egin du eta sorkuntza aldetik une polita bizitzen ari da euskal musika”

Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]


2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]


Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


Eguneraketa berriak daude