Idazleen Alkartea (2)


1969ko uztailaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juan San Martini Euskaltzaindiaren sekretarioari elkarrizketa

Idazleen Alkartea (2)
Juan San Martin-i egin nahi izan dizkiot galdera hauek. Berak proposatu zuan Alkarte hau sortzea, nik dakidanez lehenengoz, Ermuako Jardunaldi gogoangarri haietan. Bidezko zan berari galdetzea. Orain beste batzuk daramakite aurrera asmo hori.
Juan San Martin nork ez du ezagutzen? Euskaltzaindiaren sekretario da. Oso langilea.
–Idazleen Alkarten hau komeni da ala ez, eta zertarako?
–Idazleen Alkarte bat?, duda gabe. Alkarren anparuen idazleen interesak defenditzeko, alkar ezagutzeko, alkarren hartuemanetan giro bat egiteko eta literaturan landu behar diran gaiak eratzeko, eta gaurko gaiak zein diran erabakitzeko... Alkartasun bat oso komenigarri ikusten dut. Hitz batean, idazleekiko eginkizun eta problema guziak alkartasunez planifikatu ahal izateko.
–Alkarrizketa honek ze gai izango luke Alkarte hontan?
–Era askotakoa. Elkarrizketak argia ematen du, esate baterako, gaurko joerak zein diran ikusteko. Sail bakoitzean, teknikak diferenteak dira, kasurako poesia eta teatroa egitego erak. Baina tematika ez da aldatzen, munduak planteatzen du hori garai bakoitzean. Eta bakoitzak heldu behar dio momentuko gaiari.
Honek ez du esan nahi folklorelanak eta nobela historikoak ezin dituztenik egin. Hori ere egiteko dago, eta biltzeko. Historia-tekstoetan nobela historikoa ba da, eta herrian herri-literatura ba da; edo dauden bildumeri beste orientazio bat eman, literatura aldetik jantziago egin... Etabar.
–Hori dana ondo dago, eta beharrezko da. Baina ba al dago zerbait zuk preminazkoago ikusten duzuna?
–Beharrezkoena: gaurko prolematikari oratuta sorkunde batera joatea, geure nortasuna hartuko duan literatura-era batera joatea. Zerbait hori lortu dute katalanek, hango poesiak, nobelak, teatroak ba du izen bat, bereizkizun bat. Guk ez. Esan liteke, pixkat baino gehiago poesian.
–Alkarte honen helburua zein da? Herriari begira lan egitea, ezta?
–Bai, eta hortarako, nobela labur eta errexak (bestalde mundurik kultuenean egiten diranak) behar ditugu; goragoko maila ere landu behar dugu, itzal bat eta erresponsabilidade bat idazleari emateko: salakerak etabar: onak diranean traduzituko lituzkete, eta orduan prestigioa da ondorena. Alkarte onek bide preminazkoenak ikusten saiatu beharko du: kultura ,esate baterako. Eskoletako tekstuak ere. Behar ditugu ikasteko tekstuak, jeometria, jeografia... gorengo mailetaraino. Eskolek esan behar dute zer behar duten, eta orduan Idazleen Alkarteak esango du zein dagoan hortarako gertuen, eta horren lanak, espezialidade bakoitzean, "cuerpo redactor" baten orraztapenak hartuko ditu. Beraz, lan hauek, ondo egingo badira, ekipoz egin beharrezkoak diranez, zer hobe proposatzen dugun Alkartea egitea baino?
–Oinarriak zein dira ?
–Bi jarriko nituzke nik, bi minimum: bata idaz-neurriena, eta batasun-arauena bestea. Alkarte horren kide izateko idazlanetan minimum bat behar da. Ba da Europako Idazleen Alkarte bat. Etxea, uste dut Italian duela. Hoiek eskatzen dute literatura-liburu baten egile izatea. Gaurkoz nik eskatuko nuke liburu bat, edo teatro bat, edo saiakerak, edo periodismaz sakabanaturik egindako lana, ehun bat (edo berrehun, berdin da) folio gutxienik. Eta geroago sartuko diranentzat kondizioak estutxoagoak izanen lirake: hor sartuko diran guzien kriteriotik sortzen dan euskera motara behartu.
Bigarren oinarriari buruz, batasuna beharrezkoa da. Ortografian, gutxienik, bestela alferrik gabiltza. Ortografiak, letra batek, ez du hizkuntza kanbiatzen. Komeni dana da, denok berdin joatea: edo ezkerretik edo eskubitik. Luis Mitxelenak Arantzazun esan zuana: autoak ezkerretik ala eskubitik joan ditezela berdin da, baina doazela denak berdinetik. Guk ere bat aukeratu behar dugu. Bat hori, zein? Idazleen Alharteak, Arantzazun errekomendaturikoa behartu egin behar du. Euskaltzaindiak ezin du behartu berak ez du literatura egiten-eta. Asmoetako Alkarte honek bai.
–Planteamendu sakonago bat. Asmoetako Alkarte hau Euskaltzaindiak bere eginbeharra betetzen ez dualako ala eginkizun aparteko eta definitu batekin al dator?
–Nik uste, lehenengo honen beharra idazleak alkartzea. Euskaltzaindian ba dira idazleak ez diranak eta baita idazte izanik Euskaltzainditik kanpora daudenak ere. Gainera, ez Euskaltzaindiari eta gutxiago euskerari, ez zaie komeni hizkuntzarekiko guzia Euskaltzaindiak monopolizatzea. Euskaltzaindiarekin, diodanez. Baina nortasuna gorde ere bai: literaturaren batasun-arazoan, esate baterako. Euskaltzaindia makal arkitzen bada, batasunerako ez badu aski indar, idazleek ikusi behar dute, beren aldetik, ea posible duten harutzago joatea. Batasuna, nik, espero dut idazleengandik, irakasleengandik baino lehenago.
–Arazoak ikutuz-aztertuz goaz. Azter dezagun orain beste bat. Zure «Escritores euskéricos» liburuan lan "inédito" asko agertzen da. Idazlea, edozein dala, bere lana argitaratu gabe ikustean, etsipenean erortzen da, eta gutxienez ahuldu eta moteldu egiten da. Gure artean aise egiztat uditekean akatsa. Zergatik gertatzen da hau? Nik uste, argitaldarien planteamendu oker bategatik. Horregatik galdetzen dut ea ez ote litzakean komeni Idazleen Alkarte honek editorial bat sortzea edo editorialen kooperatiba bat egitea edo editorialen kontrola eramatea, idazlearen promozioari eta eskubideari dagokionez. Mingarria izango litzakeala? Baino, bestalde, oso inportantea da idazleak bateratuta egotea eta montaje batean, sistema publizitario ta propaganda batean baturik egotea, ez argitaldari bati eman lana, eta zuk "ikus" esanez, "nahi duzuna egin" esanez. Idazleen Alkarteak bertako idazleen obra ez bakarrik saldu baizik aurrera ateratzeko lan egin behar luke, ezta. Juanito?
-Bai noski, nola ez. Behin Alkarteari estruktura jarriaz gero. Eta gero egingo litzateke "cuerpo redactor" eta selezio bat eginaz batzorde bat, hauek esan dezatela zenbateraino baliatu eta indartu behar duten egile baten lana.
–Idazlearen promozioa egiteko biderik onena litzake hau.
–Duda gabe. Promozio hori osoki egiteko lan txar batzuk argitaratu beharko dira. Baina idazle horren 15-gn. obra hobeagoa izango da. Eta orduan obra hori ateratzen editorial komertzialak arduratuko dira. José Plé-rekin Katalunian hain zuzen hori gertatu da, bere "Obras completas" egiten ari dira, Katalunia txikia dala hainbeste nobela ateratzeko, nahizta gu baino gehiago izan.
–Alkarte honek sindikato-erara jokatu behar duala entzun dizut behin baino gehiagotan. Zer adierazi nahi duzu honekin?
–Hau izango da Alkarte horren beste eginkizunetariko bat. Sindikato-era batez ere interes profesionalak defenditzean eskatzen dut %-etik 10-a, gutxienik, kobratu behar du egileak. Hemengo editorialek ez dute ematen. Euskal-idazleak ez daki tutik ere. Sakrifikatzen dana idazlea da betiere, liburuak merkeago saltzea egilearen deretxoetatik hartzen dalako. Eta Alkarteak eskatu behar duana da: edo libururik ez da ateratzen edo kostatzen dana kostata atera dedila, ez merkeago jartzearren idazleari dirua kenduaz.
Beste fenomenu bat desterratzeko ere lan egin behar du Alkarte honek sindikato-eran: ba daude idazle onak ala ez, baina dirudunak. Argitaldariak esaten du euskal-liburuak ez duala negoziorik, eta orduan egileak aurreratzen du dirua, beharbada gero jasotzeko (edo ez). Ez dago eskubiderik, beste lan asko argitaratu gabe geratzen dira, beharbada askoz hobeak, nork diru eman ez dagoalako. Eta harpidedunak pagatu behar du. Horrek euskal literaturari bide txar bat eman dio. Eta orduan Alkarte honek esijitu egin behar du %-eko 10 hori, eta ezkonsideratu hori esijitzen ez duan autorea, eta neurri batean eskiroltzat hartu, Alkarteak jarritako oinarriak betetzen ez ditualako. Beste autore batzuen interesak zapaltzen ditu-eta. Baina berdin aldizkarien aurrean, batez ere komertzialki eraturik daudenen artean. Hau da, harpidetza edo salbenta egokiak eta anuntzioak dituztenei, artikuluko edo, horriko honen besteko bat hautatuaz. Hau bait da lan gehiago eta hobeak egiteko bidea, zeren argitaratzen diran lanak ordaintzera, lanak, argitaratzeko, neurri on bat beharko du, eta idazlea hobeto idaztera bultzatzen duan neurrian, irakurleak gehitzera behartuko ditu, eta luzarora aldizkari berentzat ere ongarri izango da, baina batez ere euskal literaturarentzat.
–Honekin aski dugu, Juanito. Milesker Alkartearen asmo hori oso aurreratua dago, ea gauzatua noiz ikus dezakegun.
Joan Mari TORREALDAY

Euskaltzaindiko billera baten ondoren, euskal idazle talde bat alkarizketan.
Juan San Martin Euskaltraindiko Billera nagusi batean, elkarte ontako buruzagi dan Lekuona jaunarekin.
12

GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazSAN MARTIN1
EgileezTORREALDAI1Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude