Euskaltzaindia


1969ko ekainaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Eukaltzaindiko sekretario-laguntzaile dan Jose Luis Lizundiari elkarrizketa

Euskaltzaindia
Euskaltzaindiaz asko mintzatu da jendea azken aldi hontan. Alde eta aurka. Arrazoiz eta ez.
Euskaltzaindia zer dan, eta nola hobeagotu adierazi aurretik, gure konzientzi-ezaren salakuntza bat egin nahi nuke. Alegia, Euskaltzaindia ez dugu haintzat hartu. Ez gaudela enteraturik ematen du Euskaltzaindia dala, "ofizialki", Euskalerri guzia besarkatzen duan erakunde bakarra. Honen ondorioak, bakoitza atera bitza.
Euskaltzaindiaren berri jakiteko Jose Luis Lizundiarekin mintzatzen naiz. Jose Luis ezaguna da. Gaztea, mugitzen dana eta mugiarazten duana. Euskaltzaindiaren sekretario-laguntzaile.
-Jose Luis, Euskaltzaindia zer da?
-Orain 50 urte, 1918-an, Lau Diputazioek sortu zuten Antolamendu bat, eukeraren alde. Bi sailekin: babes-saila eta inbestigazio-saila.
-Zure ustez, bietatik zein aurreneko?
-Babesemailea, inbestigazioakoa baino.
-Orainarte, susmoa dudanez, batez ere inbestigaziokoa izan da, ezta?
-Bai, baina hori ere ez planifikaziorik, ez planteamendu ideologikorik eta errebisiorik gabe. Egia esan, ez zitekean artean hori planteatu ere.
-Herriaren eta euskeraren momentuari begiratuz, gaur Euskaltzaindiaren eginkizuna babes emaile dedila behar dugu. Ta, Jose Luis, zer litzake bebes-lan hau?
-Kulturazkoa bakarrik, ene ustez, ez. Euskaltzaindia behar dugu politikarako ere politika "polis"-tik dator hitz hau bere etimologi sentiduan harturik, erderaz esango genuke: "tiene un quehacer público". Eta, noski, baita euskeraren prolemetarako: ikastolak, alfabetatze-lana, aldizkariak, euskeraren batasuna. Eta bihar-etzi, organismu-jabe izanda ere, honen beharra derrigorrezkoa dugu, hizkuntza dagoan egoeran.
-Euskaltzaindia, esan duzu, 50 urtekoa da. Dakigunez, planteamendu diferendeak nausitu dira gaur. Gaurkotu al da Euskaltzaindia?
-Zeozer bai. Sartu dan jende berriaren neurrira. Edozein erakunde pertsonek egiten dute. Gehiago egiten ez badugu, askotan izan ohi da dinamismo baten faltaz. Esterako, organismu hau herriari ezagutuarazi egin behar diogu. Enkuesta bat egin nuan: ez herri xeheak baizik besteak ez zuan ideia garbirik, Euskaltzaindiaz, ez zanik ere.
-Euskaltzaindia zabaldu ta ezagutzera eman behar dala diozu. Ondo dago, baina lehengora nator, ez al du, aurrenik, Euskaltzaindiak berritu beharrik?
-Noiz konturatu zinaten hortaz?
-Nik uste Arantzazukoa antolatzean. Honek barruan ekarri zuan batasun hori herriari ezagutzera ematea. Euskaltzaindia organismu publikua denez gero herriari kontu eman beharra dauka eta hartu-eman bat izan., erabakien berri eman eta herriaren iritziak jaso, tabar. Herriak izan daiala boletin ofizial bat bezala, gauzak konsultatzeko. Ta hau dinamismo batekin eraman behar da. Euskaltzaindia, urte batzuetan, gehiago izan da euskaltzale jatorren kasinoa; kontuan euki behar da posibilidadeak ere ez zirala izango berdinak.
-"Boletin ofizial bat". Ba dago erabakien berri emateko aldizkari bat, "Euskera" izenekoa. Ez al du honek eginkizun hori bete?
-Ez. Eta egin behar dana da aldizkari hori euskaltzale guzien etxeetan sartu.
-Nola eratua etor behar luke "Euskera" berritu honek?
-Hiru hilabetetik behin. Bi partekin: inbestigazio-laneana, eta hartzen diran erabakien berriena, eta egiten danarena. Ez dedin gerta bik gauza bera egiten ibiltea. Herriak jakin daian zer egiten dan euskerari buruz.
-Barrura begiratuz, ez al dago aldakuntzarik? Taldeka, edo zatituaz?
-Euskaltzaindiaren lana, doan bezala, gehitzen eta gehitzen baldin badoa, hileroko batzarra ez da aski. Gaurko bilera bera, kasua. Nik uste, bidea sailka banatzea da. Espelizatzea. Orain, hileroko batzarra ezin liteke kendu: hor baitipat arduradunek sailen berri emango lukete.
-Sailak nola eratu, ordea? Orain bezala batzordeak sortuaz eta sortuaz?
-Epe baterako sailak jarriaz. Orain alfabetatzeak duan bezala: bi urterako presidente eta sekretario bat.
-Ikus zagun orain Euskaltzaindia diru-aldetik. Gauza askotarako dirua eman behar luke Euskaltzaindia bezalako antolamendu batek: Kongresoetara joateko, bileratara, estudio-lanetara, etabar... Ba al du dirurik?, hori da lehenengo jakin behar dana.
-Ez dauka dirurik. Ikusten da, esate baterako, orain urteak Odon de Apraiz gazteiztarra joan zala Alemanira Linguistika ikastera, Euskaltzaindiak beka bat emanada. Aita Iraizoz ez dakit nora estudioak egitera joan zan, hau ere beka batekin. Ikusten da ba zala orduan diruaren jabe.
-Gaur ez da, beraz. Eta zeinek eman behar luke diru hori?
-Lau Diputazioek bete behar lituzkete urteko gastu arruntak oro. Eskaria berriztatu egin beharko da.
-Gaur egun ez al dute ematen?
-Gutxi.
-Kontuak garbi. Zenbat, numerotan?
-Igazkoak esanen dizkizut. Bizkaikoak: 85.000 pta. Gipuzkoakoak: 5.000. Nafarroakoak: 10.000. Arabakoak: bi urtetan bai, besterik ez. Bestaldekoak: ez.
-Eman ohi duan beste erakunderik ba al dago?
-Konkurso literarioak antolatuz, eta hola, batzuk. Zenbait dirudunek ere eskupekoak bai.
-Benetan gutxi dala.
-Eta are gutxiago, gerra aurretik eman ohi zutenaren pare jarriez gero. Eta gogoan euki diruaren jeistea eta bizimoduaren igotea. Gipuzkoakoak, gerrate-arte, 10.000 pta. ematen zuan, gaur baino gehiago. Bizkaikoak: 5.000. Nafarroakoak: 3.000. Baita ere gerra aurretik, kantidade fijoak eman ohi zituzten: Donostiako Ayundamenduak, urtero, 1.000. Bilbokoak, 2.500. Gipuzkoako "Caja de Ahorros Provincial"-ak 1.000. "Caja de Ahorros Vizcaina"-k beste 1.000. Eta "Caja de Ahorros Municipal de Bilbao"-k beste 1.000. Ez subenzino okasionalak. Urte asignazio fijoak. Orain, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probinzialak eta Munizipalak ere ematen dute inoiz. Baina, horixe, okasionalki. Gero kontuan euki behar da beste gauza batzuetarako kantidade ikaragarriak ematen zituztela Diputazioek eta beste erakundeek.
-Errua norena da?, esan al liteke?
-Ez heurena bakarrik, Geurea gehiago. Geuk planteamendu barri batzuk ez ditugulako egin, eskabideetan, memoria bat eginaz (egiten danaren berri), aktualizazio bat eginaz.
-Egiten zabiltzate ezta?
-Bai, gaurko bileran aprobatu da, hasteko. Lau Diputazioei istantzia bat egitea, gero presupuesto bat, aurtengo ekintzaren memoria bat eta Euskaltzaindiaren historia bat, eta gero urtero Organismu bakoitzak zer eman duan. Desfasea ikusten da, gaur.
-Dirua ez da prolema esan zuanari oraingoz arrazoia kenduaz, uztagun diru-arazoa alde batera. Goazen azkeneko galderetara. Eraberritze-gogo hori aurrean dugula, Euskaltzaindia euskaltzainak osatzen dute.
Bi eratakoak: osoak eta laguntzaileak. Bigarren hauei begiratuz ez al dago plan berriren bat? Laguntzaile izena dute. Ez badute laguntzen ez ote dago kanpora jaurtitzerik? Esate baterako, urtean behin bilkura nagusi bat egin eta han erabaki zein barrura zein kanpora?
-Hori egiterik ez dago. Askok ez baidakite errebisio bat zer dan ere.
-Gaur badakigu ezetz, gaur ez dago deus egiterik. Baina gero bati begiratuz?
-Gero bati gaudela bai. Bi urtetik behin-edo. Arrazoi aparteko (eta estudiatuko litzakean) bategatik ez bada, eta ez badatoz, eta hemen ezer egiten ez badute... jezarlekua berotu besterik. Hori aktak erakutsiko lukete.
Erakutsi dezatela, bada, lehen bailehen. Datorrela azkar Euskaltzaindi eraberritu hori, eta batez ere herriari ezagutzera eman dezaiogula Euskaltzaindiari honen garrantzia.
JOAN MARI TORREALDAY
22

GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazLIZUNDIA1
EgileezTORREALDAI1Kultura

Azkenak
Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari entzutetsuak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger kazetari estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Eguneraketa berriak daude