ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Iragan posibleak, Haizetxetik

'Haizetxe' | Alberto Lizarralde | Hegoa diskak, 2022
'Haizetxe' | Alberto Lizarralde | Hegoa diskak, 2022

Walter Benjaminen Pasaggem Werk ezagutzen? Historiako zabortegian bilatuta, garaia irakurtzeko saiakerarik anbiziotsuena izan zen. Zer geratu zaigu gure historiako zabortegian? Argitaratu gabeko zenbat altxor, zenbat buru isildu, zenbat entzun gabeko ahots?

Zer izan da Euskal Herria? Dena trikiti, dena dantza? Dena tiro, dena lehergailu? Dena rock eta punk? Dena Athletic, dena Real? Historia linealak kontatzen dituzte, etorkizun linealak nahi dituztenak. Baina dirudien arren, historia ez da fosil bat. Etengabeko moldaketa eta berrirakurketan dago garaia.

Landa eremuko Zaldibia borrokalari eta folklorikoaren barrunbean eraiki zelako musika elektroniko esperimentaleko pieza abangoardista hau. Inoiz ere argitaratu gabea, Alberto Lizarralderen Haizetxe dakar Hegoa Diskak-ek, mundu osoarekin konektatuz etxeko goxotasuna. Izan ere iragana ezin da modu linealean irakurri.

Adibidez, 1960ko hamarkadan –Ez dok amairu hasi aurretik– Donostiako Parte Zaharreko lokaletan, gazteek gitarra elektrikoak jotzen zituzten, Beatlesak edo auskalo modako zer imitatzen. Gitarra klasikoa abangoardia izan da gerora, Laboaren eta Iriondoren eskutan. Baina ehun urte lehenago, 1889an Rosario Artola bertsolari donostiarrak gitarrarekin abesten zituen koplak: Nik guitarcho bat baidet / Maite eta lagun. Berrikuntza etengabeko kate bat delako, eta ez eskailera bat.

Historia ez da uste duzuna. Ezta ere uste dudana. Une oro gertatzen direlako gure bizkar, gure itzal, espero ez ditugun gertaerak. Etorkizuna orain gertatzen da, eta etorkizuna iraganean gertatzen da.

Lañarriren egunsenti ederrenak ikusten dira Haizetxetik. Eta naturaren aire sakonetik, mundu osoak ulertuko duen hizkuntzan hitz egin zuen Alberto Lizarraldek. Orduan gordeta geratu zen hazia, etorkizunean sustrai eta zuhaitz eta fruitu eta lore izateko. Iraganeko soinu hori aurkezten zaigu gaur, etorkizuna imajinatzeko aukera gisa.


Azkenak
142 dira Espainian bizirik dirauten azken bisoi europarrak

Bisoi europarraren (Mustela lutreola) 142 ale baino ez dira bizi Espainian, eta, beraz, espeziearen egoera kritikoa da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (Miteco) datuen arabera.


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


2024-03-05 | Jon Torner Zabala
Puntueus eta Iametzaren arteko aliantza, euskarazko digitalizazioa indartzea xede

Lankidetza-akordioa medio, Ni.eus e-posta zerbitzua eta Labur.eus url-laburtzailea berregituratuko dituzte Puntueus-ek eta Iametza-k. Azaldu dute domeinuen eta web-zerbitzarien sektorean "enpresa-kontzentrazioa" ematen ari dela, eta zailtasun gero eta gehiago dagoela... [+]


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


Eguneraketa berriak daude