Raisa Alava Robina (1990, Zuhatza) ilustratzailearena da 2023ko Frantziako Tourreko kartela. Lan ikusgarri bezain ikusezina da berea, beste askorena bezala. Jakin-minaren saguak eraman gaitu aiararraren zuloetan klik egitera. Ikusleen buruetan klak egitea bilatzen du bere prentsa, liburu, diskografia ekoiztetxe eta kartelgintzako sormen lanekin.
Apurtzailea da 2023ko Frantziako Tourreko kartela. Zerekin nahi zenuen hautsi?
Aspergarria ez izatea eta irudiak iradokitzea nahi nuen, horregatik, alaitasuna eta mugimendua eman dizkiot. "Super diseinu grafikoa" baino, marrazkia ikustea nahi nuen. Tourreko giroa ez da sekula kartelean islatu, eta bizitasun hori transmititu nahi nuen.
Hasiera batean irudiko eguzkia gorria zen, baina sariduna nintzela esatean moldaketa txiki batzuk eskatu zizkidaten; batik bat Guggenheimen irudia gehitzeko. Dena den, asko errespetatu dute nire lana, eta pozik nago.
Tourrekoa da zure irudi izarra, baina ez da nazioartean egindako lan bakarra.
New York Times, The New Yorker, Time Out, HBO, El País, El Salto, Pikara Magazine... Askorentzat egin dut lan, baita bezero txikientzat ere. Euskal Irudigileen Elkarteak egiten duen lana garrantzitsua da horretarako, 100 pertsona baino gehiago baikaude hor. Sare lana funtsezkoa da, gure lana oso bakartia baita. Balio digu elkartasuna sentitzeko eta ikusteko ez garela etxean bakarrik gaudela marrazten dugun frikiak. [Jorge] Oteiza ez da existitzen den euskal artista bakarra.
Euskal ilustratzaileen markak oharkabean pasatzen dira?
Bai. Nire ustez, instituzioetako zuloaren ondorio da. Museoetan ikusten ditugun artistak hilda daude, edo atzerritarrak dira. Zergatik ez dira baloratzen, aitortzen edo erakusten Euskal Herriko artistak? Guggenheimen ere hori gertatzen da.
Nazioarteko fokupeak ate berriak irekiko dizkizula uste duzu?
Ez dut uste bizitza asko aldatuko zaidanik. Kalean jende askok geratu nauela zoriontzeko, asko poztu naiz, baina orain arte bezala jarraitzea espero dut.
Garai batean artea museoetan eta galerietan zegoen. Gaur egun, non?
Instagram-en, Internet-en, edota Tik Tok-en. Egungo galeriak aipaturiko sare horietan daude oro har. Badira gauza ikaragarriak egiteko erremintak dituzten umeak ere! Nire eguneroko lanabesak Youtube-n ikasi ditut, eta ezagutza komunitario hori ederra da. "Titulitis" deritzonak dagoeneko ez du zentzurik.
Arkatzen gisan, begirada eta punta zorrotz. Marrazkitik harago, zer bilatzen duzu zure lanekin?
Nire interesa marrazkian dago, eta pisu zein lanketa guztia bertan jarri ohi dudala esango nuke. Irudia konplexutzea gustatzen zait, eta fluor koloreak sartzea ere bai. Bakoitzak bere “eskua” eta estiloa ditu. Nik, adibidez, gogoko dut gorputzaren azala berdea izatea, edo ez jakitea pertsonaren generoa. Neska edo mutil argal eta proportzionatuak ez ditut maite, gorputzak desegitea eta interesa marrazkian egotea baizik. Bizitzan bezala, aniztasuna bilatzen dudala esango nuke.
32 urterekin, zortzi urte daramatzazu ilustrazio bizietatik biziz… Lehengo Raisa Alava eta egungoaren artean bada alderik?
Bai, profesionalizazioa. Orain ideiak eta emaitzak azkarrago datozkit burura. Nik Arte Ederrak ikasi nituen, eta masterra egin gero. Gogoan dut oraindik ere irakasleak esaten zidana: “Zu artista zara, super purua, eta ilustrazio eta komikiak umeentzat dira…”, ahots hori isildu zait. Jada berdin zait. Heldutu naiz, gustatzen zaidana hau da, eta neure buruarekin lasai nago.
Ilustratzaile gisa bizitzeko oso azkarra izan behar zara: prentsarako bi egunetan sortu behar dituzu ilustrazioak (zirriborroa bidali, onartu eta landu; ez du gehiagorako ematen denborak). Hortaz, ideiak azkar etorri behar zaizkizu; eta gaiak sarri ez dira samurrak. Uneotan prentsan, liburuekin, disko portadekin eta kartelekin ari naiz lanean.
Gaurko ogia, biharko gosea. Ezinegona sortzen du horrek?
Bai. Horretara ohituta gaude, ordea. Oso lan bakartia da gurea. Hilabete batzuetan gainezka gaude, beste batzuetan ez. Lan bat enkargatzen didaten aldiro pentsatzen dut: zergatik idatzi ote didate niri? Non ikusi ote dituzte nire lanak? Gure lanaren alde politena bihar zein proposamenekin lan egingo dugun ez jakitea da; bestela zenbait gai edo ideia ez genituzke landuko eta. Prentsan gaiekin zorrotzak dira, marrazkiak gauza jakina transmititu behar baitu. Baina beste batzuetan proposamenetarako libre gaude, eta hori ere oso polita da.
Kolaborazio asko egindako ilustratzailea da Raisa Alava. Besteak beste, The New York Times egunkarirako zein Pikara Magazine aldizkarirako egin izan ditu lanak, eta orain, txirrindularitza zalea izan gabe ere, goi-mailako txapelketa ospetsuenari jarriko dio irudia: "Onartu behar dut ez naizela txirrindularitza zalea, eta, beraz, niretzat ez da ametsa izan Frantziako Tourreko kartela egitea. Poza bai: sekulakoa izango da nire irudi bat Bilbon horrenbeste euskarritan eta hain handian ikustea. Bultzada ekonomikoa handia da, baina badakit, bizitzan behin baino ez zaidala gertatuko. Uztailean jakin nuen Frantziako Tourreko kartel lehiaketa irabazi nuela, eta ordutik ezin izan dut urrira arte ezer esan, ezta marrazkia inori erakutsi edo bidali ere."
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileen Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.