Jaurlaritzak bultzatzen dituen eta udalek arbuiatzen dituzten proiektuen inguruko gatazkak edo posizio kontrajarriak beti egon dira, desadostasunak bizitza politikoaren parte dira. Baina azkenaldian EAEn ugaritu egin direla ematen du: lurzorutik gasa erauzteko proiektua Gasteizen, zabortegiak Lezaman edo Azkoitian, Corrugados lantegia Azpeitian... Azpeitian EH Bildu dago alkatetzan, beste hiru udaletan EAJ.
Aipatu kasuetan bezala, alkateak maiz posizionatzen dira hierarkia handiagoko erakundeetatik ezarri nahi zaizkien proiektuen aurka. Batzuetan konbentzimenduz, bestetan taktikoki bozak galtzeko beldurrez. Udalean eta –kasu honetan– Jaurlaritzan agintean daudenak alderdi bereko kide direnean, alderdia kaltetzen duten tentsioak sortu daitezke. Tapia Legeak tentsio mota horiek desaktibatzen lagundu dezake, alkateari aukera ematen baitio proiektuaren aurka ‘irmoki’ posizionatzeko bere herritarren aurrean, behin IPGP izendatuta erabakia bere eskumena ez dela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin. Gasteizen PPko Javier Marotok hori egin zuen Garoñako zentral nuklearrarekin, eta kalterako izan zitekeen ustezko korapiloa boto iturri bilakatu zuen. Noski, gatazka iturri ere izan daiteke Tapia Legea zentzu berean, alkate alderdikide zein oposiziokoek agindu, inposizioaren hatsa estaltzen zaila izango baita.
"Zer gertatuko litzateke Corrugados lantegia eta berarekin zekartzan ‘enpleguak’ eta ‘aberastasuna’ IPGP izendatu izan balitu Jaurlaritzak? Zer gertatuko litzateke, pobrezia eta langabezia handiagoko testuinguruan?"
Tapia Legearen erabilera alderdikoi makurragorik ere irudikatu genezake. Jaurlaritzak ‘bakea’ ziurtatu dezake gobernatzen dituen eta estrategiko jotzen dituen hiri edo herrietan, bertan proiektu polemikorik planteatzea ekidinez. Edo, ‘gerra’ piztu dezake agintean dagoen oposizioa kaltetu nahi duen udaletan, udalak nahi ez dituen baina herritarren artean aldeko eta kontrako jarrera sutsuak piztu ditzaketen proiektuak eramanez –hedabideen ‘kolaborazio’ egoki batekin–. Zer gertatuko litzateke Corrugados lantegia eta berarekin zekartzan ‘enpleguak’ eta ‘aberastasuna’ IPGP izendatu izan balitu Jaurlaritzak? Zer gertatuko litzateke, pobrezia eta langabezia handiagoko testuinguruan?
Urrutira jo gabe, EAJk trantsizio energetiko ‘berdea’ ardatz duten Europako Next Generation funtsetara aurkeztu ditu AHT eta EUNEIZ unibertsitate pribatua, edo Gasteizko Corte Inglesen zamalanetarako kaiaren obrak –“tokiko merkataritza berpiztea" eta "gosearekin amaitzea" helburu–. Zer proiektu ez ote dezake izendatu "interes publiko goreneko" edo “premiazko”, energiaren, ekonomiaren edo lanpostuen izenean? Garai oparoagoetan ere Petronorrek, industria militarrak edo turistifikazio masiboak apenas sortu badute kontrakotasunik jendartean ‘enplegua’ eta ‘aberastasuna’ ematen dutelako... Zer ez ote dezakegu onartu herritarrok pobretze, kolapso eta beldur garaian?
Tapia Legea eredu sozioekonomiko bat inposatzeko eta goitik behera gatazkak aktibatu eta desaktibatzeko erreminta izateko arriskua hor dago; legea behetik gora gobernantza eta jendarte eredua auzitan jartzeko palanka gisa erabiltzeko aukera bilakatzea,ere.
* Artikulu hau beste hiru artikuluz osatutako erreportaje baten parte da:
- Tapia Legea: Jaurlaritzak botere gehiago, udalek gutxiago.
- Eudel Tapia Legeaz: "IPGPak udalerriei inposatzen zaizkie ia inongo parte-hartzerik gabe".
- Kezka herri mugimenduetan: "Bergaran Tapia Legea aplikatu lezakete erraustegia inposatzeko".
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.