Eusko Legebiltzarrean Voxeko parlamentari den Amaia Fernándezen diskurtsoaren zati bat entzuteko aukera izan nuen, azkeneko osoko bilkurakoa. Pentsatuko duzuen legez, gezurretik bizi den alderditik gezurra baino ez zen entzun. Gaia zein den ere, horraino, zaharrak berri esan genezake.
Baina gaia euskara zen. Eta euskararen kontrako diskurtsoan, berezitasun bat dago. Ez da soilik Voxena.
Voxeko Amaia Fernandezen 2021eko diskurtsoa PSEko Idoia Mendiaren 2016ko berbera da.
Buruzagi bi horien esanetan, euskarak diskriminatu egiten du, funtzionario izateko derrigorrezkoa ei delako euskaraz jakitea. Ez naiz gezur horren kontra argudiatzen hasiko: 2016an egin nuen hori.
"Alonso parlamentari sozialista euskarari buruz berbetan hasi eta, beste ezer baino lehenago, ETAri egin zion aipamen. Euskara entzunda, ETA aipatu. 2021ean, PSEk"
Beste zerbaitek arduratzen nau gai honetan: alderdi sozialistak ez duela bere jarrera aldatu. Pentsa, azkeneko osoko bilkura horretan, 2021eko urriaren 7an, Alonso parlamentari sozialista euskarari buruz berbetan hasi eta, sarreran bertan, beste ezer baino lehenago, ETAri egin zion aipamen. Euskara entzunda, ETA aipatu. 2021ean, PSEk.
Horretaz aparte, gauza berri gutxi esan zuen PSEk bilkuran. Arduratuta dago langabe gehiago dagoelako euskaraz ez dakitenen artean, elebidunen artean baino. Baina ez du proposamen zehatzik egiten. Esaterako, A eredua kentzea eta lanbide-heziketan euskarazko eskaintzari Jaurlaritzak gaur egun jartzen dizkion mugak ezabatzea. Horrelakorik ez.
Badu, baina, proposamen zehatz bat: "Behar-beharrezkoa da Administrazioko langileen euskararen ezagutza Euskadiko eskualde bakoitzeko errealitate soziolinguistikora egokitzea". Egingo ez balitz bezala. Benetan ez daki PSEk hori horrela dela? Ez daki administrazioetako hizkuntza-eskakizunen derrigortasun-datak administrazio horren eragin-eremuko elebidunen ehunekoaren arabera ezartzen direla?
Nire aldetik, askotan esan izan dut: prest nago administrazioarekin euskaraz egiteko legez dudan eskubideari uko egiteko (total… oraindino gehiegitan betetzen da Baldin Badaren "zertarako eskubidea, biderik ez badago"), baldin eta, trukean, euskararen ezagutza orokortzearen kontra daudenek onartzen badute EAEko eskola guztietan euskara irakatsiko dela, ikasleak atera daitezen "bi hizkuntza ofizialak benetan erabiltzeko adina" jakinda.
Alegia, bete dadila sozialistek duela 39 urte bozkaturiko legeak dioena.
Horretarako, ezinbestean, eskolan murgiltze-eredua behar da, eta eskolatik kanpora erakunde arteko lan bateratua, gazteen aisialdi antolatua nagusiki euskaraz eskain dadin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]