Hamar zutabe pasa behar izan dira, hamar, zutabe hauei izena eman diena, Stefan Zweig, zutabe hauetan aipatzeko –eta ziur naiz ez dela azken aldia izango–. Zweig, esango nuke, ez dago aurkeztu beharrik; soilik gogorarazi euskaraz irakurri ahal dizkiogula hiru eleberri: Xake nobela (Alberdania, 1999), Emakume ezezagun baten gutuna (Igela, 2005) eta Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan (Igela, 2007). Baina, fikziozko lanek baino, haren memoriek eduki naute azken egunotan katigatuta, Die Welt von Gestern izenekoak, atzoko mundua.
Eta bertan irakurritakoen artean, gauza bat eduki dut azken egunotan bueltaka. 1934ko otsailean lehertu zen Austriako gerra zibila, motza, lau egunekoa, baina ehunka hildako eragin zituena. Eta Zweig Vienan egon arren, gerra haren epizentroan, aitortzen du ez zuela ezer ikusi, ez zuela ezer jakin. New York, Londres edo Pariseko biztanle batek informazio gehiago izango zuela, prentsaren bitartez, berak baino. Hori omen iraultza modernoen singulartasuna, hirien espazio neurrigabean gertatzen direla, eta, hartara, biztanleen gehiengoarentzat erabat oharkabean pasatzen direla. Harago doa Zweig: “Garaia zehazten duten mugimendu nagusiak hastapenetan ezagutzeko aukera ukatzen die historiak garaikideei”. Are lurraldekideei.
Bizi naizen herrialdeko egoera politikoa bero jartzen ari dela jakiten dut, jaio nintzen herrialdeko jendea hasten zaidanean deika, galdezka, espantuka. Telebista, irrati, egunkari, lagun-etxekoek ere, maizago deitzen dutelako konturatzen naiz zerbait pasatzen ari dela hemen. Baina badakit orduan ez dutela nigatik egiten, ez dutela nola nagoen jakiteko deitzen, haiengatik baizik, historiak ukatzen dien hori ezagutu nahi dutelako. Ulertzekoa da. Jarrai dezatela deitzen, beraz, nahiz iraultza modernoak –halakorik balego beti– neronentzat ere, edo batez ere, oharkabean pasatzen diren.
Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.
Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.
Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua".
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]
Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]
2009tik 2023ra izandako iktus intzidentziak jaso ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Iktusa izan duten nafarren %84k arrisku faktoreren bat zuen.
REE Red Electrica Española-ren Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako ordezkari Antonio Gonzalez Urquijo egon da ostegun honetan Gatikako azpiestazio elektrikoan, kazetariekin batera.
1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.
Adimen artifizialak adimenari berari buruzko eztabaida berpiztu du: zer da adimena, zertan bereizten dira giza adimena eta adimen artifiziala deritzoguna, zer egitura dute oinarrian… Eztabaida horrekin batera, animalien garunen egiturari eta gaitasun kognitiboei buruz... [+]