Zahar berriak

Paula Estévez
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Diskurtso batek euskalgintza gainditutzat ematen du. Entzuna da eta onartua euskalgintzako egituren partetik, uste dut. Badakigu azken urteetako bilakaeran, indarrak eta kemena higatu zaizkigula, neke dela indarberritzea, euskarak ez duela egin aitzina, ez dela inposatu. Ideia horretaz jabe gara, ez baikara itsu, ez baitugu iparra galdu. Diskurtso hori ez da harrigarria, ez da berria eta erranen nuke zabaldua ere dela.

Adibidez, eta zehazki, uda erditsutan zabaldu zen hegemonikotzat kalifikatu hainbat euskal komunikabidetan Euskalgintza zaharra eta berria izeneko iritzi zutabe bat. Kontzeptualizazio freskoaren haritik, analisia ezkor bati juntatzen zitzaion ikuspegi baikor bat, adieraziz karrikak beteak direla euskalgintza berriko kidez eta gerorako apustu egiten dutenez.

Zalantza sortu dit, batez ere aipatzeko moldea ez baitzait egokia iduritu. Izan ere, hainbat hitzetan erdeinua sentitu dut euskalgintza zaharra baino tradizionala deituko nukeenari, langileei, egiturei, oro molde biziki orokorrean, izendapenik gabe, ipar eta hego bilduz. Euskalgintza berriaren definizioa aldiz, lausoa zen, zehaztapena merezi luke.

Euskalgintza zaharra zerri askara bota behar omen litzateke, ema eta giza galduz osatua delako, zeinek paktatzen baitute botere menderatzaileekin. Neurri batean egia da. Bai, azken urteetan, Euskal Herri kontinentalean behintzat, euskal egitura ia guziek hitzarmenak dituzte botere publikoekin. Bilatu ziren aliantzak dira. Hainbat jenderen lanak bideratzeko balio dutenak, lansariak ordaintzeko, lokalak entretenitzeko eta eskaini zerbitzuak garatzeko. Aliantza horiek zepoak izan ote ziren? Baliteke, baina geunden puntuan ez zegoen beste aterabiderik, ez gara kronologia historikotan luzatuko. Horrek alde txarrak ditu: menpekotasuna, ekonomikoa hasteko, etengabeko negoziazioetan ibiltzea, abiadura motelean. Hori gabe ez legoke ikastoletan irakaslerik, ez legoke euskal hedabiderik, ez gau-eskolarik, ez kulturgintzako ekoizpen franko.

Euskalgintzako zaharrak ez nituzke hain okaztagarriki deskribatuko, etsaiez tronpatuz. Norbait erasotzekotan, ez nuke euskalgintza mespretxatuko, eskasak beste batzuengatik baitira, instituzio propioak ez izatearenak hasteko. Euskalgintza berriak ilusioa ematen du. Azken urteetan entzuna dugu horretaz, ba omen datorrela mugimendu berria, berritua. Galdetzean ea non ote den, zein den, gauzak ez dira hain argi. Euskalgintza tradizionalaren marjinan, euskalgintza ez-instituzional bat ikusten dugu: nukleo txikitan barreiatua lurraldean gaindi, likidoa, mobilizazio azkar eta laburrak, anitzak burutzen dituena, happening-aren heinekoak kasik. Bai, periferian daude talde anitz, ekimen anitz. Bai, periferiatik leku zentralagoa behar dute, isolamendutik eta anekdotikoak izatetik gailendu. Haatik beldur naiz, nola edo hala, euskalgintza berri horrek ere menpekotasunik ez ote duenez: diru laguntza tipi bat adibidez, edo lokal bat, edo hautetsi baten babesa?

 “Euskalgintza berria” behar da. Denak gaude zain ea noiz egituratuko den, ea noiz agertuko den hirugarren indarra dei genezakeena, menpekotasunik gabekoa, gu ere inplika gaitezen bertan, langile, sortzaile, militante guziak baikara egarri, besteak bezainbat, aukera eta dinamika berriez. Orduan iragartzen da zerbaiten sortzea? Kritiken ondoan, proposamenak edo azalpenak nahi baikenituzke, irakurri ditugunak baino zehatzagoak, Eskertuko genituzke, baita babestuko ere, urteak baitira asmatu ezinean gabiltzala.


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude