Produktibitatea eta lan gatazkak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizkaiko metalgintza sektorea gatazkan dago. Hainbeste sektoretan moduan, lan hitzarmena zenbait urte berritu gabe darama, langileen soldata murrizketa eta lan baldintzen okertzea eraginez. Bitartean, soldata hazkundea produktibitateari lotzea eta lanaldiaren esleipen irregular bat jartzeko malgutasun handiagoa babesten ari da sektore honetako patronala. Ekonomiaren testuinguruak ez du negoziazioa batere laguntzen.

Sektoreko patronala, bi elementu horiei eusterakoan, azken hamarkada hauetan enpresa munduan oso landutako kontzeptuak erabiltzen ari da. Malgutasuna, talentua eta “soldata emozionala”-k, soldata enpresari egindako ekarpenaren arabera izatea oso kontzeptu postmodernoak dirudite. Baina atzean dagoena ekonomia neoklasiko estandarra da, hots, analisi neoliberal klasikoa. Soldata hazkundea produktibitateari lotzen hasten zaionean, helburua harago doa: soldata produktibitatearen arabera ordaintzea. Azken hamarkadako lan erreformen helburua hori izan da. Ordea, kontua da mundu errealean ekonomia eskola horrek huts egiten duela. Baina hori patronalei bost axola. Kapitalaren aldeko teoria baita.

Bizkaiko metalgintza sektoreko patronalak dituen bi helburuak, produktibitatearen araberako soldata eta lan jardunaldi malgua, kapitalismoaren sorreratik izan dira helburu

Gai horren beste irakurketa bat egingo dut: produktibitatea aipatzen da, elementu zehatz eta neurgarria balitz bezala. Ekonomistok sarritan hainbat azalpenetan erabili dugun kontzeptua da. Ekonomia bere osotasunean aztertzeko orduan erabil daiteke dituen zehatzgabetasunekin. Baina posible al da langile baten produktibitate erreala zehaztea eta horren arabera soldata ordaintzea? Lanaldi batean ekoizten denaren arabera, adibidez. Beno, horrela balitz, agian bitarteko agintari eta nagusi askok euren soldata maila galduko lukete, ezta? Nola neurtuko genuke ekoizpen hori? Erantzun zaila duen galdera erraza.
XIX. mendeko anarkistek eztabaida bera izan zuten. Kolektibistek pertsona batek enplegatutako orduen arabera izatea proposatzen zuten; anarkokomunistek, aldiz, analisi horri kritika zorrotza egiten zioten, produktu baten ekoizpenean langile batek egindako ekarpena zehaztea ezinezkoa delako. Horren ondorioz, azken hauek soldata-sistema desagertzeko borrokatu zuten.

Eztabaida zaharra, bai, baina gaurkotasun handikoa. Lana eta bizitzaren arteko gatazkan, bizitza erdigunean jartzea eskatzen denean, anarkokomunista askok egindako planteamenduarekin bat egiten dute: soldata-sistema harreman sozioekonomikoen neurria bada, zein da lanari, zaintzei, geratzen zaien lekua?

Bizkaiko metalgintza sektoreko patronalak dituen bi helburuak, produktibitatearen araberako soldata eta lan jardunaldi malgua, kapitalismoaren sorreratik izan dira helburu. Lanaldiaren esleipen irregular bat jartzeko malgutasuna, sektore anitzetan onartuta dagoena, patroiaren alde aplikatzen da ia kasu guztietan. Gero lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak aipatuko dira, baina testuinguru prekarizatu honetan enpresaren aldeko malgutasun neurriekin, ez da posible. Produktibitatearen araberako soldata, erabat irreala da sistema hori: nola neurtu eta inputatu produktu bat ekoizteko erabili den enplegu eta lan kopurua? Kale itsu batean sartzea bezala da.

Horregatik kontzeptu horiei kritika zorrotza egitea beharrezkoa da. Bizkaiko metalgintzako patronalak proposatzen duenari aurre egin behar zaio. Pausoz pauso, hainbat sektoretan hedatuz. Soldata-sistemarekin bukatzeak agian erradikala dirudi, baina hausnartuz gero, etorkizuneko aukera bat izan liteke. Azken finean, jokoan dagoena bizitzaren iraunkortasuna da eta.


Azkenak
Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Eguneraketa berriak daude