Gure parpaila hautsiak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Posmodernitatearen seme-alabak omen gara, baina, halere, sarri izaten dugu iragana brotxa lodiz epaitu eta orainaldia ezein pasatako denbora baino moralki aurreratuagoa dela aldarrikatzeko tentazioa. Biolentzia matxista dela eta, esaterako, egungo estatistika eskandaluzkoak jartzen dizkigutelarik begien aurrean, berehala egin ohi dugu azpimarra: kontua da lehen ez zirela kontabilizatzen, besterik gabe onartzen zen biolentzia domestikoa zen.

XIX. mendeko idazle espainiar handienetakoa dugu Emilia Pardo Bazán, eta aski da bere kontakizunetako ugari irakurtzea ulertzeko biolentzia matxista ez dela izan atzo goizera arte denek txintik esan gabe onartua-pairatua-onetsia izan den zerbait. Pardo-Bazánek ez du bere ipuinetan salaketa espliziturik egiten; aitzitik, bere poetika errealista-naturalistak eskatzen dionari jarraiki, garaiko gizartearen eguneroko biolentzia erretratatzen du galbaherik gabe, gordintasun osoz. Emaitza, edozein salaketa baino indartsuagoa (eta eraginkorragoa, esango nuke) da. Inori interesatuko balio, berriki argitaratu du Contraseña argitaletxeak gaiaren bueltako bere ipuinen antologia argigarri bat: El encaje roto: antología de cuentos de violencia contra las mujeres. 


Irakurri gehiago: Literatura Kultura Gizartea
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.