Otsailaren 12az geroztik hamaika pertsona eserita daude Espainiako Auzitegi Gorenaren akusatuen aulkian. Kataluniako autodeterminazio erreferenduma epaitzen ari dira, 2017ko urriaren 1ean egin zena. Epaituak independentismoaren kausa orokorraren goi-muturraren adierazleak baino ez dira. Horiei hauexek gehitu behar baitzaizkie: zortzi erbesteratu, bere udalerrian konfinatuta dagoen aktibista bat, 1.318 zauritu, 136 atxilotu, 144 webgune itxita, hamazazpi irakasle ikuskatuta eta hiru milioi euro fidantzetan emanda. 2017ko irailetik 2019ko urtarrilera bitartean Estatuak zabaldutako errepresioaren ondorioak dira.
Herritarren mobilizazioek aurrea hartu zioten Estatuari eta honek iniziatiba berreskuratu nahi du neurri horien bitartez.
Egia esan, Estatuaren erantzun bortitzak erabat jota laga du politika instituzional katalana. Alderdien kupulekiko sosegurik eza handituz doa, oso nabaria independentziaren aldeko militanteen artean. Hori dela eta, azpimarragarria da azken hilabetetan jendartean loratu den antolatzeko gaitasuna. Horren lekuko, bost manifestaldi jendetsuak eta milaka parte-hartzaileak, errepresaliatuen aldeko laguntza eskerga, baita herrialdeko zoko guztietan egonkortutako ehundaka CDRak (Comitès de Defensa de la República). Beste ekimen anitz tarteko, preso politikoek 160.000 gutun jaso dituzte.
Hala eta guztiz ere, errealitatea egoskorra da, eta bidea gero eta hertsiagoa. Adibidez, Auzitegi Gorenak zirkinik egin gabe onartu ditu Estatuaren Abokatutzak eta Fiskaltzak proposatu dituen 256 lekukotasunak eta horietako %85 poliziarenak dira. Halaber, Bartzelonako hauteslekuetako istiluen aurkako bi polizia daude inputatuta: Informazio Brigadako komisario burua, mugimendu sozial katalanen aurkako borreroa –Jordi izengoitiaz ezagutzen dute, 90eko hamarkadan herritarrak derrigortzen zituen poliziaren infiltratu izatera eta tortura salaketak ditu oraindik– eta Diego Pérez de los Cobos Guardia Zibileko koronela, prozesatua eta euskal aktibista bati egindako torturetatik salbuetsia.
Azkenaldion, hainbat katalanen azalpen asko entzun eta irakurri dugu, errudun sentimendua azaleratu dute, euskal gatazkari buruz zabaldu ziren bertsio ofizialak sinetsi zituztelako txintik atera gabe
Puntu honetara iritsita, galdera gailentzen da: ez al zineten ohartu aurrean zenuten etsaiaren tamainaz? Erantzuna, nagusiki: “Ez!”. Azkenaldion, hainbat katalanen azalpen asko entzun eta irakurri dugu, euren errudun sentimendua azaleratu dute, euskal gatazkari buruz zabaldu ziren bertsio ofizialak sinetsi zituztelako txintik atera gabe. 18/98 sumarioa heldu zait burura, eta ulertzen dut zuek haserretzea, baina, ulertu iezadazue, horixe da berri onena. Hobe berandu, inoiz ez baino. Azken buruan, ezertan aurrera egin badugu, izan da ulertzea egungo markoan ez dagoela demokraziarik.
Bataila hasi besterik ez da egin eta sententzia diktatuko denean, Estatuak senperrenak eginen ditu epaiaren aurrean izanen diren “erreakzioak” amatatzeko, aspaldidanik lantzen ari diren erreakzioak. Haien txarrena eta gure onena etortzeko daude oraindik ere. Begirada luzez ari denak, autodeterminazioa gizartea eraldatzeko baliabide bezala lantzen ari denak, iritsi garen garaira iritsita, sumatzen du zein den askatasuna lortze bidean ordainaraziko diguten prezioa. Alabaina, etorkizuna gure esku dago.
Azkenik, Òmnium Culturaleko presidente Jordi Cuixarten etxe-aurrealdean dagoen argazki ondoko esaldia dut gogoan: “Zigor-gela txikia da baina loaldia mugagabea”. At Versaris taldearen No fear (Ez beldurrik izan) kantatik hartua da. Honekin bukatzen dut: “Ez badigute ametsik egiten uzten, ez diegu lorik egiten utziko”. Beti legez, zuen laguntza behar dugu.
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.