Garai batez, zailtasun sozialean ziren familietako neska gaztetxoak, sistema sozio-ekonomiko zapaltzailean ahal bezain guti parte hartu nahian, eskulangintzan plantatzen saiatzen diren: bitxi edo apaindura ekoizpen lanetan lorarazten zituzten beren sortzeko gaitasunak. Egun aldiz, sistema sozio-ekonomiko liberala ez elikatzeko edo berdin oztopatzeko helburuarekin, gisa horretako nerabeek izadia eta gorputza xede dituzten lanbideak dituzte hautatzen: naturopata, masaje-emaile, hipnotizatzaile, yoga irakasle eta horrelako ofizioak dituzte gogoko, ongizatea eta naturarekin egiazko harremanak sustatzen dituztenak. Hori dit behintzat kontatu Baionan ari den hezitzaile batek. Gazte horietako anitzek formakuntza lasterrak jarraitzen dituzte, aste edo hilabete zenbatekoak, eskola pribatu garestitan gehienetan, eta delako ikasketak bururatu orduko berehala aditu gisa instalatzen omen dira.
Gure inguruan begiratzea aski da: naturopata edo hipnotizatzaile bakarren bat bada, bezeroa hari beha egoten da. Egoera horrek gogoeta zenbait eginarazten dizkit. Bi belaunaldiz hautsi da izadiari buruzko ohiko ezagutzen transmisioa, bai etxeetan, bai gizartean, aurrerapena eta modernizazioaren izenean. Sendabelarrei, zuhaitzei, landareei, ilargiari eta izarrei buruzko jakitatea ez da gehiago belaunaldi batetik bestera iganarazten, sorginkeria eta atzerapen ikur bailiran. Ulergarri da, alabaina, jendarteak eta bereziki miseriaz asea den gazteriak berreskuratu nahi izatea jakitate hori, modernitateak gaitza, pozoi eta kutsadura erakarri duelakoan.
Bizkitartean, iruditzen zait aipatutako nerabeak okertzeko arriskuan daudela: hautatzen dituzten formakuntza gune franko bada seriostasun eskasekoa. Nola posible liteke zonbait astez edo hilabetez ezjakina sendagile bihurtzea, aitzineko gizaldiek mendez mende eraikitako jakitatea zerabiltenean? Eta mediku klasikoek zazpi urtez gutxienik ikastera dedikatu behar dutenean? Gainera, sektak ez dirateke urrun: nola segur izan halako edo holako labelpean dagoen eskola horietako irakaspena ez dela iluminatu baten menpeko? Hain zuzen ere, anitzetan eskola bakoitzak bere historia eta sarea baditu: nola jakin zuzen horien nondik norakoak? Irakasle gisa, nik bederen ez nekike gaztetxo bat nola lagundu arlo horretan bide sendorik hartzeko, eta pertsonalki medikuntza alternatiboari funtsez dei egin nahiko banio, ez nekike nondik jo.
Argi dena da eszeptizismo eta mesfidantza orokortuaren garaian bizi garela: medikuntza eta jakitate klasiko edo ofizialek, sistema neoliberalarekin lotuak direlako, norbera okaztatu dezakete, eta delako metodo alternatiboek berengana erakarri. Baina nola jakin bide horiek onak ala itsuak diren, neoliberalismoak eragin sasi bideen artean? Publizitateak goraipatzen du ongizate indibiduala, multinazionalen probetxurako; beren aldetik, sektek proposatzen dituzte meditazio eta baraualdi-egonaldi garesti eta lanjerosak. Horien artetik, nola ezagutu egiazko sendagile alternatiboa, ez ohiko sendabide sanoak funtsez aholkatuko dituena?
Egoera honetan, argigileak garen guraso eta irakasleok gazteengan nehoiz baino gehiago garatu behar duguna da, ene gustuko, espiritu kritikoa eta jendetasuna, bai meneko gaituen sistema eta garaiari begira –ez duketenak beharbada gaitzespen urrikigabea bakarrik merezi– bai itxaropena edo zoramena sorrarazten dizkiguten bide zentzugabeei begira.
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]