Ehun urte eta gero geopolitikak agintzen du

Orain ehun urte Zeruko Argia argitaratu zen eta bederatzi hilabete geroago Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko Udal Administrazioaren Batzarra antolatu zuen. Halere, katalanen atzetik genbiltzan, 1914an Kataluniako Mankomunitateak argia ikusi eta honen lidergopean 1919ko urtarrilaren 19an Kataluniak estatutu proiektu bat onartu zuen. Madrilek bertan behera utzi zuen, Espainiak ez zuen parte hartu Lehen Mundu Gerran eta, ondorioz, iberiar penintsulako estaturik gabeko nazioek ez zuten izan Europako beste herrialde askok izan zuten abagunea autonomia edo independentzia eskuratzeko. 1910ean Europan 25 herrialde independente zeuden, 1919an 32 ziren borroka geopolitikoaren ondorio gisa.

Ehun urte geroago gauzak ez dira asko aldatu. Kataluniak estatu bat eraikitzeko borondatea erakutsi du, Euskal Herria aldiz, lan horretan ahul dabil. Edonola ere, batak zein besteak estatu bat eskuratu nahi badute argi eduki behar dute giltzarri nagusia borroka geopolitikoak izaten jarraitzen duela, gehiengo zabalen logikarekin batera.

Ehun urte geroago gauzak ez dira asko aldatu. Kataluniak estatu bat eraikitzeko borondatea erakutsi du, Euskal Herria aldiz, lan horretan ahul dabil. Edonola ere, batak zein besteak estatu bat eskuratu nahi badute argi eduki behar dute giltzarri nagusia borroka geopolitikoak izaten jarraitzen duela, gehiengo zabalen logikarekin batera

Kostu baxuko independentziaren propaganda agortuta dago. Kataluniak martxan jarri zuen autodeterminazio eskubidea eskuratzea borroka liskartsuak bere barne –gehiengo txikiak eta gain hartu nahi ez diren kostuak– eta kanpo mugak –geopolitikoa– topatu ditu. Espainia negoziatzera derrigortzeko liskarraldiaren gradua handitu behar da, baina katalan jendarteko gehiengoa ez dago prest bere ongizatea arriskatzeko. Errealitate honi aurre egiteko irtenbide beharrezkoa, baina ez nahikoa da independentismoak bere babesa handitzea. Jakina da aldebakarreko sezesio prozesuek herriaren babesa argudio bezala jarri dutenean, mahai gainean gutxienez bi hereneko gehiengoa jarri dutela parlamentuan edota erreferendumean. Hau epe ertainean lortzeak ez dirudi ezinezko marka, Espainiaren trakeskeriak eta independentismoak arlo sozial eta kulturalean duen lidergoak ahalbidetu dezakete.

Gehiengoa luzatzea posible bada Katalunian, aldagai geopolitikoa ondo interpretatzeak zailagoa dirudi. Orain arte katalan independentismo hegemonikoak, eta berriki Euskal Herrikoak ere bai, desanexioaren paradigma besarkatu dute, hau da, estrategia da Mendebaldea lausengatzea adierazteko termino geopolitikoetan sezesio prozesua ez dela arriskutsua. Kontua da Espainiak gauza bera egiten duela sinesgarritasun gehiagorekin, izan ere, lurralde eremu handiagoa duen Estatua baita. Ondorioz, egun munduak bizi duen borroka geopolitiko gordinaren erdian, Mendebaldeak ez du bere gogoz Espainia haserretuko. Hobe Espainia osoa aliatu/menpeko gisa izatea, Katalunia eta Euskal Herria soilik baino.

Azaldutakoagatik esan daiteke estatu independente bat erdiesteko bidea ez dela Mendebaldea losintxatzea, baizik eta bere kontraesanak bilatzea XXI. mendeko diplomazia multipolarra garatuz. Hipotesi alternatiboetan sartuz, iberiar penintsulan sezesio prozesuak lagunduak izan zitezkeen Europar Batasunaren integrazioaren eta federalizazioaren bizkortze prozesu baten bidez, Madrilek Bruselaren mesedetan lurralde subiranotasuna galduko balu. Hipotesi hori, ordea, ez da batere sinesgarria, ez behintzat mundu multipolarraren aldeko indarrek beraien posizioak indartzen ez badituzte edota hegemonia berri bat (Txina) agertzen ez bada. Orduan bai, Espainiaren desintegrazioa etor daiteke edota Europar Batasunaren integrazioan azelerazio handi bat Europaren gainbehera pribilegiatuaren kudeaketa hobeago bat egite aldera.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude