VOX: badator uholdea

Espainiar nazionalismo sutsua, feminismoaren aurkako bulkada erreakzionarioa, migratzaileei fobia eta nazka. Eta abar.

Iritzi dut PP eta Ciudadanosen boto-emaileen gehiengoa bertan kokatuta dagoela, betidanik. Orain arte, astakeria horiek ez dira modu ozen eta irekian defendatu, ez dira publikoki onartuak izan, ez ziren “politikoki zuzenak”. Baina aldatzen ari da. Tabua apurtu da. Trumpek “emakumeak, funtsean, objektu estetikoki atseginak dira” dio eta Santiago Abascalek faxisten etiketak “domina bezala” ipintzen ditu. Beti esan nahi izan dena, ozen esatea ekintza heroikoa da.

Apurtu da faxismoa bazterreko arazo gisatzat mantentzen zuen euste-dikea eta badator uholdea. Pelikuletako eszena horretan bezala, zeinetan bat altxatzen den aulkitik “ni ere bai” esanez, gero beste bat, eta beste bat, denak altxatzen diren arte. Horrelakoa da espektakuluaren jendarte kapitalista.

Batzuek esango dute Trantsizioa ez zela ongi egin eta faxismoa ez dela legea eskuan irmoki menderatu, intolerantzia toleratu dela (Karl Popperrek abisu eman zuen!). Nik gehituko nuke merkatuaren bizimodu ereduak heldutasuna eta sakontasun ahalmena lapurtu dizkigula, kolektiboki, gizarte moduan. Alea jacta est.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude