Idrissa Dialloren birjaiotza

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2012ko Errege Gaua zen, gau hotza, alabaina, historia honetako protagonistak ez zuen inolako oparirik jaso. Hogeita bat urteko Idrissa Diallok Bartzelonako Atzerritarrentzako Barnetegian (CIE delakoa) heriorekin topo egin zuen. Espainiako Polizia Nazionalaren zaintzapean zegoen. Gizarte kolektiboek eta babes-erakundeek gertatua argitzea eskatu zuten arren, heriotza ez da egundo argitu.    

Albisteak haserre bizia eragin zuen jende anitzengan, eta horrek Tanquem els CIE plataforma sortu ahal izateko bidea zabaldu zuen. Harrezkero, Espainiako Estatuko mugetan migrariak geldiarazteko ezarritako kontrol eta dispositiboen aurkako borroka nekaezina egin du plataforma horrek.

Idrissaren heriotzaren osteko hilabeteetan, gertaeraren ardura zuen epaitegiak bertan behera utzi zuen prozedura; ez zuen ikerketan sakondu ez arduradunei espedienterik ireki. Haatik, ez zuten Idrissa ahantzaraztea lortu, ezta Europa gotorleku bidegabe honek egunero hiltzen duen pertsona guretako bat dela aldarrikatzeko gogoa kendu ere.

2014ko amaieran, ikus-entzunezko Metromuster kooperatibak –garai hartan, Ciutat Morta dokumentalaren bitartez ekaitz politiko eta mediatiko itzela eragin zuena– proiektu zinematografiko berri bati ekin zion Tanquem els CIE eta La Directa-rekin batera. Lau urteren ondoren, Idrissa, crónica de una muerte cualquiera filma estrainatu da.

Kataluniako Mediku Institutu Legalean sei hilabetez egon ondoren, Idrissaren gorpua Montjuïceko (Bartzelona) hilerriko izengabeko nitxo batean sartu zuten, hots, ongintza moduko lurperatze bat eman zitzaion. Espainiako agintariek ez zioten haren familiari inolako informaziorik eman, eta euren legearen betebeharrak saihestu zituzten.  

Dokumentala filmatzeko ardura zuen taldeak –ikerketa lan eskerga batek akuilatuta– Maliko Tindila herri mugakideraino bidaiatu zuen, Diallo familiarekin elkartu zen eta gertatuaren berri eman zion. Ondoren, izengabeko nitxoa aurkitu genuen eta Idrissaren gorpuzkinak aberriratzeko izapideak betetzeari ekin genion, finean, bera jaio zen lurrean toki hartu zezan. Kostuak finantzatzeko 10.000 euro bildu ondoren –crowdfunding-en bidez–, erreparazio edo ordain moduko keinu kolektiboa gauzatu genuen. Azkenik, haren komunitateak Idrissa ehortzi ahal izan zuen; hil ondorengo sei urtera.  

"Nomen nescio"-ren latinezko adierazpidearen akronimoa NN da. Sigla horiek, ikusi batez, gaitzik gabekoak dirudite, alta bada, bortxakeriaren seinale dira. Izan ere, historikoki izen gabeko pertsona sailkatzeko erabili izan dira:  “Izen gabea”

Nomen nescio-ren latinezko adierazpidearen akronimoa NN da. Sigla horiek, ikusi batez, gaitzik gabekoak dirudite, alta bada, bortxakeriaren seinale dira. Izan ere, historikoki izen gabeko pertsona sailkatzeko erabili izan dira: “Izen gabea”. Nazismoak Nacht und Nebel (gaua eta lainoa) dekretuaren bidez berreskuratu zituen NN siglak. Wagnerren konposizio baten titulua da, Hitlerrek ohoratua eta hainbat emakume preso politikoren sintonia makabroa bihurtu zena. Nazien sarraski jasangaitzen praktikek NN kategorizazioa izan zuten.   

Hego Ameriketako Kondor operazioan parte hartu zuten diktadurek desagerrarazi zituzten pertsonak, terminologia horrekin identifikatu zituen CIAk: No Name (NN). Gaur egun, horietako asko itsas hondaletan daude, izenik gabe, identitatea ezabatuta. 2017an –urte bakarrean– Mediterraneoan bizia laga zuten 3.000 migrariak bezala; horien artean daude ere Andaluziako itsasertzeko hilerrietan lurperatuak. 

Idrissa Diallo “izen gabeko” pertsona zen gaur arte, eta halakoxeak dira egun, atzerritar legearen biktimak. Espainiako Estatuak horiei guztiei euren eskubideak kendu eta giza kondizioa ukatzen dizkie. Pertsona horiek ez dute gainerako guztiok dauzkagun eskubide berberak, eta egoera erdeinagarri batera bultzatzen ditu. Euren historia hutsaren hurrengo heriotza baten kronika da, beren iragan kolonialistaren arrastoa bizirik mantentzen duten mendebaldeko gizarteentzat, migrariena balore gabeko bizitza da. Hala eta guztiz ere, euren izenak ez dira ahanzturan geratuko. Idrissaren bezalako historiak, berauek egunero posible egiten dituztenen kontzientzian ozenki jo behar du. Idrissa Diallo izenak beste leku batera begiratzeko jaidura aldatu behar digu, gure ardura ere den sufrimendua geure egin dezagun. Idrissak bizirik darrai, borrokak ere bai!


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude