Espainol onek badakite –espainol gaiztoak ere badira, kopurua zehaztea zaila den arren– Kataluniako TV3k manipulatzen duela. Naski ez dute sekulan ikusi; ikusi nahi izatera ez zuketen deus ulertuko zeren, katalan guziek gaztelaniaz xarmanki badakite ere, katalanez emititzen tematzen baita eta hori, nahasgarria izateaz gainera –hainbertze bokal, hainbertze izenordain ahul–, aski susmagarria baita. Espainol onek ez dute TV3 inoiz ikusi, eta beharrik ere ez, manipulatzen ez duten hedabide onek azaldu baitiete Espainiako erkidego hartako telebista publikoan manipulazioa dela nagusi.
Orobat, manipulatzen ez duten hedabide horiei esker dakite espainol on guziek Altsasun jendeak gorroto duela Guardia Zibila, eta gorroto horrek bulkatu zuela bi guardia zibilek jasan zuten eraso basatia. Espainol onek beharbada ikusi zuten bortizki zafratua izan ondotik guardia zibil horietarik baten atorra zurian ez zela odol tantarik, artean hain zuria zela ezen maindire saindua bota eta Kristoren gorpua biltzeko balio bailezake, honen duintasuna inolaz ere menostu gabe; apika irudiak ikusiko zituzten, eta atzendu ere bai, manipulatzen ez duten hedabideek argi azaldu baitute gauza aditu gabea dela polizia baten ahotik gezurrik ateratzea.
ETB2ko Teleberrin ere “batzuk eta bertzeak” izan zituzten mintzagai Altsasun gertatutakoa komentatzean, eta ibiliko ziren batzuk eta bertze batzuk herrian barna, baina horrela adierazita iduri luke gauza bera dela herri batera arreta mediatikoa erdiesteko asmoz probokatzera joatea eta zure herrian horrelako eraso bat sufritu behar izatea.
Izanen dira, jakina, manipulatzen ez duen ETBren mezu hori sinesten duten euskal herritar onak, baina batzuetan euskal herritar gaiztook nahiago genuke ETBk pixka bat manipulatuko balu. TV3k bezainbertze, sikiera.
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.