Hozitzeko urak


2018ko ekainaren 17an
Haziak ura hartzean barruan loak hartuta bezala dagoen energia esnatu eta mugitzen hasiko da; era berean hazia uhanditu eta azala zartatuko da, ernamuina hozitu eta erraz atera dadin. Ernamuinak sustraia emango du, eta horren lana ura topatzea izango da.
Haziak ura hartzean barruan loak hartuta bezala dagoen energia esnatu eta mugitzen hasiko da; era berean hazia uhanditu eta azala zartatuko da, ernamuina hozitu eta erraz atera dadin. Ernamuinak sustraia emango du, eta horren lana ura topatzea izango da. Argazkia: agricultores.com.Argazkia: agricultores.com.

Baratzezain batek galdetu berria dit: lurra ondo zanpatzea garrantzitsua al da haziak ereiten ditugunean? Erantzuna baiezkoa da, sumatzen zuen... Landareek urarekin duten lotura izugarria da. Jaiotzatik behar beharrezkoa dute. Haziak urik gabe ez du berehalakoan landarerik sortuko. 

Hazia landarea sortzeko asmakizun izugarria da. Laburbilduta, azal batean bildutako begi edo ernamuin bat da hazia, maiz energia erreserbaz osatua. Ernamuina eta energia biak lo daude, eta, ernatu edo hozitu eta landarea sortzen hasteko, ura hartu behar du. Beraz, landareen sortzeko momentua ura hartzeko aukerari lotua da, gehienetan. Horrexegatik haziaren inguruko lurra zanpatzearena. Lurra haziaren azalari estuki itsatsita badago, lurrak daukan ura har dezake haziak. Haziaren inguruan lurra harro badago, nekezago hartuko du ur hori.

Haziak ura azaletik hartuko badu, ura eskuera behar du. Eta azala pronto. Azal gogorrak, ahulak, meheak, lodiak denetatik topatuko dugu hazietan. Landareek fruituak edota haziak animalientzako erakargarri egiten dituzte, jan ondoren hedapen eta ereintza lanak egin ditzaten; animalia horietakoren batek jan –gehienetan hegaztia– eta bere digestio hoditik igaro ondoren, haziak azala kraskatua izango du, ura sartzeko pronto. Helburu berarekin, zenbaitetan azala geuk karrakatuko dugu, ura errazago sar dakion. Ura hartzean barruan loak hartuta bezala dagoen energia esnatu eta mugitzen hasiko da; era berean hazia uhanditu eta azala zartatuko da, ernamuina hozitu eta erraz atera dadin. Ernamuinak sustraia emango du, eta horren lana ura topatzea izango da. Ur horretan urtuta ekarriko ditu landarea hazteko beharko dituen jakiak, sustraiaren ondoren gorunzko puja emanez luzatuko den kimutxoa edo plumula elikatuko dutenak.

Ur premiaren jakinaren gainean izanda, hasierako galderara bueltatuta, haziak ereindakoan inguruan duen lurra zanpatzea garrantzitsua da. Beste batzuetan haziak lurrean erein aurretik uretan edo urasetutako paper edo oihal batean itsatsita edukitzen dira, hezetasuna barneratzen hasi eta hozi daitezen. Eta ondoren lurrera, ur soila ez baita nahikoa...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2012-10-14 | Jakoba Errekondo
Litxarreroon lilura

Ardogintzaz aritzen garenean, hiruko uztarria dugu euskaldunok buruan: sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera) eta garagarra (Hordeum vulgare). Isuri atlantikoan sagardoa eta txakolina eta mediterranearrean ardoak eta garagardoak egiteko gaiak sortzen ditugu... [+]


Eguneraketa berriak daude