Lotsaz eta larderiaz

Badu euskarak begirunea eta beldurra era naturalean uztartzen dituen hitz bat: larderia. Izan ere, eremuaren edota hiztunaren arabera, beldurrarekin edo begirunearekin lotuago egon daiteke. Nolanahi ere den, badirudi larderiak, hitza ongi erabilita bederen, betiere nagusitasuna adierazten duela. Nagusitasuna, baina, modu positiboan edo negatiboan uler daiteke, beste hamaika kontu bezalaxe.

Bestalde, lotsa handirik erakutsi gabe, lotsa bera da batzuetan larderiatik hurbilxko egon daitekeen hitza. Izan ere, euskararen ekialdeko zenbait eremutan, lotsa, larruaren pigmentazioan eragile zuzena izateaz gainera, beldurraren pareko ere bada. Hala sortua ematen du, besteak beste, esaera zaharrak: lotsa denari malda guztiak otso.

Eta lotsaz eta larderiaz aritzen gara maiz aski, hitzen ahal semantiko osoan, munduaren egungo egoeraz aritzen garenean. Bi adibide ezagun emate aldera, Frantziak, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek berriki adostutako Siriako bonbardaketa justiziazkoa edota Kataluniako prozesuaren harira Espainiako Gobernua egiten ari den inposizio demokratikoa. Lotsaz eta larderiaz, bai: ardiez, artzainez eta otsoez.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude