Goxotasun bortitza

Vendaval. LA FURIA. Autoekoizpena, 2017.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Badira hiruzpalau urte La Furia gerra-izena duen rap abeslaria ezagutu nuena. Gerora jakin nuen abortuaren legearekin lotuta Alfonso Alonsori zuzendutako kantu ausart batek ezagun egin zuela zenbait forotan. Emakume izaera eta –ondorioz– borroka grina erraietatik dario. Hala, aspaldi erabaki zuen rap-a ibiliko zuela emakumeen ahalduntzerako instrumentu gisa eta, jakina, barruak askatzeko ere. Ez hori bakarrik: bere kantak abestu eta idazteaz gain, emakumeak ahalduntzeko tailerrak antolatu eta gidatzen ditu, eta emaitzak begi bistan daude; edo oraindik ikusi ez badituzu, egon adi!

Furia-k betidanik idatzi izan du eta hori igartzen da disko honetako kantetan –nahiz eta ez dituen hitzak idatziz jaso–. Zenbait tartetan hip-hoparen marka den kale hizkuntza zuzen eta gordina, amorratua erabiltzen badu ere, baditu bestelako ñabardura gehiago, erraietako poesia mingotsetik hain zuzen ere.

Aspaldidanik idatzi arren, denbora eman zuen Nafarroako hegoaldean agertokietara igotzen hasi arte eta ausardiaz beteta egin zuen aurrera. Poliki-poliki, hutsetik hasita, bere bidea egiten dihardu. 2013an No hay clemencia diskoa kaleratu zuen eta bertan oso agerian utzi zuen bere motxilan rap-az gain, kulturalki jasotako bestelako eraginak, inoiz ezkutatu nahi izan ez dituenak, ere oso presente direla: koplak, jotak eta beste.

Disko berri honetan, baina, elektronikak –xumeak– tarte bat hartu du. Vendaval hau bere baitan anitza, bortitza, goxoa, xuxurlaria eta amorrazioz betea ere bada. Vendaval saetak irekitzen du lana eta horri jarraiki kale giroko rap indartsua dator. Lo llamáis cielo-k mistizismoa eztandarazten du goxo errezitatuz. Brujas del Norte-k errezitatzetik eta elektronikatik du. Cachorras ere zuzena da, erabat urbanoa, hasperen eta scratchekin. Mi silencio-k souletik edaten du, ederra da. Aunque duela kutsu flamenko eta arabiar handia duen poesia da. Llegando a casa dark leunaren jantzia duen hip-hopa. Quisiera vivir panpinen doinu kaxak ezkutatzen duen arnasa. El diccionario de la mala vida-k elektronika minimalista dauka lagun. Eta, azkenik, Necesito rap-ek asko dauka abestetik. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2025-10-03 | Xalba Ramirez
Haizeari entzunaz

Ixo eta bizi!

Gailu

Bidehuts, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Aresti hilda dago. Eta bere oinordekotza baita ere. Gailuk argi du: “Harrizko herri zena / negar herri bihurtu da eta, / hala, iduri... [+]


2025-09-17 | Xalba Ramirez
Nhil, etxe bat 'soulari'

Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025

------------------------------------------------------------

Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


2025-07-30 | Xalba Ramirez
Oin bat paretaren kontra

Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025

-------------------------------------------------------------

Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]


2025-07-16 | Iker Barandiaran
Benetako apokalipsiaren ateetan

Alegoría del mal
Rat-zinger
Kasba Music, 2025

--------------------------------------------------------------

Apokalipsiaren aurreko garai ustel hauetan, non eskuin atzerakoienak lortu duen bere diskurtsoa erdian jartzea, erabat ezabatuta dagoen gizarte batean,... [+]


2025-07-11 | Xalba Ramirez
Auzo-lotsaren printzesa: gora Azuleja!

C.R.I.N.G.E
Azuleja
Le Royale, 2024

--------------------------------------------------------------------

Bai, ia beti euskal taldeak dira lerro hauetan intereseko. Guretzat, eta zuentzat. Baina pixka bat epifania moduan, Amabirjina ikusi duenak nola, hala daukat... [+]


2025-06-27 | Iker Barandiaran
Portu askotatik abiatuta

Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025

---------------------------------------------------------

Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]


2025-06-18 | Xalba Ramirez
Miruenea, salda badago

Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025

--------------------------------------------------------------

Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]


2025-06-06 | Iker Barandiaran
Mugarik ez!

Dirudienez
Karma
Autoekoizpena, 2025

--------------------------------------------------------

Mugatzat ez badugu ere, muga da askotan Bidasoa; kulturala, informazioarena… Eta beste aldekoa urrun gelditzen zaigu. Bada, gogoa eta laguntasuna dira muga apurtzaile... [+]


2025-05-29 | Xalba Ramirez
Xak: unibertso propio batera atea

XAK
Xak
Mukuru, 2025

---------------------------------------------------------------

Entzun baduzu eta ez bazaizu sobera sartu, esango nizuke: entzun berriro. Nire urteko disko kutunena izango dena egin berri du Paxkal Irigoyen baxenabartarrak, oraingo honetan, XAK... [+]


2025-05-14 | Iker Barandiaran
Jolasean? Hauek serio dabiltza!

It's on
JOHN DEALER & COCONUTS
Ghost Highway, 2025

------------------------------------------------------

Adin batetik aurrera kontzertuak, diskoak eta kantuak bizkarrean eta burmuinean pilatuta, eta musika entzuteko denbora murritzagoa bilakatuta, taldeak bilatu... [+]


2025-05-13 | Xalba Ramirez
Galtzaileen bandoaren popa

Esperoan
Hiuzz
Autoekoizpena (egun motelak kolektiboa), 2024

---------------------------------------------------------

Ohartu gabe igarotzen diren taldeen multzoa gero eta handiagoa da, edo inoiz baino handiagoa, behintzat. Hiuzz taldearen Esperoan lanak hilabete batzuk... [+]


2025-04-22 | Iker Barandiaran
Ekimen txikiek, elkar hartuta, gauza handiak egin ditzakete

Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024

---------------------------------------------------

Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]


2025-04-09 | Xalba Ramirez
'Poliorkêtês'
Kerobia, hunkigarristak eta xamurtasunaren aitzakia

Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025

--------------------------------------------------------

Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]


Eguneraketa berriak daude