Emakume bat txanponaren aurkian

  • Erroma edo Tusculum, K.a. 77. urtea. Elkarrengandik oso hurbil dauden bi hirietako batean jaio zen Fulvia Flaka Banbalia. Aita Marko Fulvio Banbalio senataria zuen eta ama Senpronia Graka, Grakoen familia boteretsukoa. Ondasunak amaren aldetik zetozkion, beraz, baina ez dirudi anbizio politikoa aitarengandik jaso zuenik, Banbalio izena zalantzatia eta ilauna izateagatik jarri baitzioten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2017ko urriaren 08a
Fulvia eta Marko Antonio edo Fulviaren mendekua, Francisco Maura Montaner (1888). Margolanean Fulvia ageri da exekutatu berri zuten Marko Tulio Zizeronen buru trenkatua laidotzen. (Prado museoa)
Fulvia eta Marko Antonio edo Fulviaren mendekua, Francisco Maura Montaner (1888). Margolanean Fulvia ageri da exekutatu berri zuten Marko Tulio Zizeronen buru trenkatua laidotzen. (Prado museoa)

Fulviari buruz Plutarkok esan zuen, “iruteko, josteko edo beste emakumeekin foroan berriketan aritzeko inolako interesik” ez zeukala. Baina, emakumea izanik, boterera iristeko bitarteko bat behar zuen: senar egoki bat... edo hiru. Senarrek politikarako sarbidea jarriko zuten eta Fulviak, sestertzioak.

Lehenengo, Publio Klodio Pulkro politikari demagogo eta populistarekin ezkondu zen. Julio Zesarren aldean lerratuta, hura Galiara joan zenean hiriburuko boterea Klodioren eskuetan utzi zuen. Errepublikaren azken urte nahasi haietan erromatar boteretsuak oso zatituta zeuden eta Klodiok indarkeria erruz erabili zuen etsaien aurka, nagusiki Marko Tulio Zizeron eta haren jarraitzaileen aurka. Azkenean, indarrez hil zuten K.a. 57. urtean.

Alarguna Kaio Eskribonio Kurionekin ezkondu zen orduan. Eta haren karrera politikoak nabarmen gora egin zuen handik aurrera. Berriro ere Julio Zesarren aldeko jarrera senar-emazteen mesederako izan zen eta Afrikako espedizioaren komandanteburu izendatu zuten Kurion. Parrandan iaioagoa omen zen estrategia militarrean baino, eta Utikan lehorreratu eta berehala hil zuten Fulviaren bigarren senarra.

Marko Antonio hirugarren senarraren eskutik lortu zuen Fulviak eragin politikorik handiena, Oktavio –gerora Augusto enperadorea izango zena– eta Lepidorekin batera triunbiro izendatu baitzuten ezkondu eta urte gutxira. Bien etsai nagusietako bat, Zizeron, hiltzeko agindua eman zuten Triunbiratua osatu eta berehala, K.a. 43. urtean. Diotenez, Fulviak hizlariaren buru moztuari tu egin zion, eta mihia ilean zeraman urezko urkila batez zulatu.

Baina senarra Egiptora –Kleopatra VII.aren albora– joan zenean, Erroman tirabirak piztu ziren eta Fulviak Oktavioren aurkako kanpaina abiatu zuen. Lau hilabete eskasean Oktaviok mendean hartu zuen eta Sizionera erbesteratu zuen. Han hil zen K.a. 40. urtean, itxuraz, bat-bateko gaixotasun batek jota.

Plutarkok zioen Kleopatrak Fulviari eskertu behar ziola Marko Antoniok emakumeei obeditzen ikasi izana. Baina ez Plutarkok ez Fulvia hil eta gero hari buruz idatzi zutenek, ez zuten hura laudorio moduan bota. Fulvia impotentia muliebris zelakoaren paradigma zen: bere burua kontrolatzen ez zuen emakumea, neurririk ez zuena, pasioek menderatua, eta ez gizonezkoek, beharko lukeen bezala, moralki ahula eta makurra.

Eta, hala ere, haren eragina metalean grabatuta geratu zen betiko. Fulvia izan zen erromatar txanponetan agertu zen lehen emakume ez mitologikoa.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Erromatarrak

Erromatarrak kanaletik interesatuko zaizu...
Trump eta Salvini, inperioaren beste estrategia bizirauteko

Matteo Salvini denbora laburrean Italiako jaun eta jabe egin da aurretik Donald Trumpi AEBetan garaipena eman zion formula berdintsua erabiliz: herritarren arazo guztien errudun bihurtu etorkinak eta oro har atzerritarrak. Baina zer datza gorroto eta arrazismo horien arrakastaren oinarrian? Ziurrenik, diosku Ugo Bardik, zerikusia daukate munduko botere jokora berriro nazio-estatuak itzuli izanak eta Amerikako Estatu Batuen inperioaren etengabeko gainbeherak.


IV. mendeko nanoteknologia

Alexandria edo Erroma, 290-325 urte inguruan. Likurgoren kopa izeneko beirazko eta metalezko pieza berezia egin zuten, ziur aski Erromatar Inperioaren toki batean baino gehiagotan. Adituen ustez, kopa egiteko prozesuan hiru lantegik hartu zuten parte, eta beirazko blokea aurrez prestatuko zuten Palestinan edo Egipton. Beiran zizelkatuta, Likurgo traziarren erregea ageri da mahatsondoz inguratua, eta Bako jainkoak eta haren bi jarraitzailek erregeari barre egiten diote; Bako gurtzeko... [+]


Erromatarren urpeko teknologia

Urpekari profesionalen lehen taldea erromatarrek sortu zuten, urinatores delakoek osatua. Armadako zerbitzu berezi horren zeregina, gerra garaian, etsaien ontziei sabotajea egitea zen (aingurak eta txikotak askatzea, urpean oztopoak jartzea...).


Tsunamiak urperatutako 'garum'-a

Tunisiar eta italiar arkeologo talde batek Neapolis hiriaren arrastoak aurkitu berri ditu Tunisiako kostaldean urperatuta. Amiano Martzelino erromatar historialariak jaso zuenez, hiria tsunami batek suntsitu zuen K.o. IV. mendean.


III. mendeko Brexita

Galia, 286. Maximiano erromatar enperadore berriak bagauden aurkako kanpaina abiatu zuen. 285ean, Dioklezianok matxino bagaudak mendean hartu zituen euskal lurraldeetan eta urtebete geroago Galian geratzen ziren erreboltariak txikitu zituzten. Kanpaina horretan, besteak beste, Marko Aurelio Karausio nabarmendu zen. Galia Belgika probintzian jaioa, Karausio menapioa zen jatorriz, baina inperioaren alde ari zen. Aurrez marinel lanetan izandako esperientziari bagauden kontrako arrakasta erantsita,... [+]


Nola libratu Erromako legiotik

Italiar penintsula, K.a. 343. Lehen Gerra Samnita piztu zen erromatarren eta Apeninoetako samniten artean. Erromatar armadak hasieratik legio zuen izena, baina, ordurar arte, greziar polis-en falangeen moduan jarduten zuten gudu-zelaian. Samniten aurkako gerra piztu zenean hasi ziren taktikak aldatzen eta modu formalagoan antolatzen. Hasierako bakarra bitan banatu zen lehenik, lautan aurrerago, eta pixkanaka, geroz eta gehiago profesionalizatu zen.   


Suak ondarea babesten duenean

Erromako metroko C linea zabaltzeko lanetan, Trajanoren garaiko (K.o. II. mendeko) eraikin baten arrastoak topatu dituzte. Mosaiko eta fresko zati ederrak topatu arren, aurkikuntza berezienak egurrezko egiturak izan dira: hainbat habe, aulki baten hankak, balaustrada zati bat eta mahai errektangular handi bat.


Aztarna erromatarrak Okinawan

Okinawa uhartean (Japonia), zehazki Urumako Katsuren gazteluaren arrastoetan egindako indusketa lanetan, K.o. III. eta IV. mendeko kobrezko lau txanpon erromatar aurkitu dituzte.


Putakumeak, tiratu!

Erroma, 1084. Roberto Guiscard buru zuten tropa normandiarrek Erroma arpilatu zuten, Henrike IV.a enperadoreak preso zeukan Gregorio VII.a aita santua erreskatatzera joan zirenean. Besteak beste, Klemente I.a aita santuaren (K.o. 88-97) omenez eraikitako Letrango San Klemente eliza suntsitu zuten.


Antzinako Erromako manga

Mari Yamazaki manga egileak Thermae Romae komikiaren hamar milioitik gora ale saldu ditu. Egungo Japoniara bidaiatzen duen terma-ingeniaria da protagonista. 


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude