Idazle, irakasle eta aktibista feminista da Silvia Federici. Italian jaio eta hazi zen, baina AEBetan bizi izan da azken 40 urteetan, eta han jardun da irakasle, New Yorkeko Hofstra unibertsitatean. Erreprodukzio-lana eta etxeko lanak izan ditu ikergai nagusi. Hainbat artikulu argitaratu ditu, eta bi liburu kaleratu: Caliban and the Witch: Women, the Body and Primitive Accumulation [Caliban eta sorgina: emakumeak, gorputza eta hasierako pilaketa] eta Revolution at Point Zero: Housework, Reproduction, and Feminist Struggle [Iraultza zero puntuan: etxeko lanak, erreprodukzioa eta borroka feminista].