Lana deslokalizatzen duten enpresak zigortuko ditu Arabak

Araban lana deslokalizatu eta langileen kopurua %35 murrizten dituzten enpresak zigortuko ditu Aldundiak. Horrela adostu dute Arabako Aldundiko Ogasuneko Osoko Bilkuran. EH Bilduk 20 zuzenketa aurkeztu zizkion foru arauari, deslokalizazioaren definizioa foru gobernuaren esku geratzen baitzen. Aipatu definizio hau foru arauan bertan jasota egotea zen EH Bilduren helburua eta horrela egitea adostu dute bilkuran.

Horrela, deslokalizazioa izateko jarduera ekonomikoaren murrizketa esanguratsua eman behar da eta aurreko edo ondorengo hiru urteetan jarduera berdina beste leku batera eramatea. Horrez gain, langileen kopurua %35 murriztea izango da kontuan hartuko duten beste faktorea.

Hemendik aurrera, horrelako kasuak ematen direnean, enpresak jasotako diru-laguntzak itzuli behar izango ditu eta zortzi urtetan ez dute diru-laguntza publikoak jasotzeko aukerarik izango.

Akordiorik ez Bizkaiko zahar egoitzen gatazkan

Bestalde, bi asteko grebaren ostean konponbiderik gabe jarraitzen dute Bizkaiko zahar etxeetan. Irailaren 21ean hasitako grebaren azken egunean, negoziazio mahaiaren inguruan jesarri dira ELA sindikatua eta sektoreko hiru patronalak (LARES, ELBE eta GESCA). Azken horiek konponbiderako egin duten proposamena “arduragabekeriatzat eta errespetu faltatzat” jo du ELAk. Sindikatuaren esanetan, patronalen proposamena onartuz gero langileek eroste ahalmena galduko lukete 2016an, eta %0,7 handitu 2017an. “Soldata bi urtean 6 euro ere ez litzateke hobetuko”, adierazi dute ohar bidez. Lanaldiak, berriz, bi orduko murrizketa izango luke urtean.

ELAk gogorarazi du aurten 32 greba egun egin dituztela guztira Bizkaiko adinekoen egoitzetan eta urtebete daramatela negoziazio saioetan. Testuinguru horretan, onartezina iritzi diote patronalek egindako eskaintzari: “Alde batera utzi dituzte funtsezko gaiak, esaterako, zuzeneko arretarako langile kopurua handitzeak ekarriko lituzkeen ratio eta lan-kargak”. Patronalak berak egindako azterketa batek agerian uzten du langile falta, bai eta horrek erabiltzaileei zer nolako kalteak dakarzkien ere, ELAren esanetan.

Azken negoziazio saioak kale egin eta gero, sindikatuak hurrengo mobilizazioei buruz erabakiko duela iragarri du.


Azkenak
La Salle jakitun zen Patxi Ezkiagak adin txikikoei egindako sexu abusuez, eta ez zuten neurririk hartu

El Paísek 24 testigantza jaso ditu idazle eta elizgizon legorretarrak egindako sexu-abusuak berresten dituztenak. Erasoak 8-9 urtetik 17 urtera bitarteko adin txikikoei egin zizkien. 1990. hamarkadan erasoez jakitun ziren Ezkiagaren lankideak, baina zituzten ekintzak... [+]


Nola desaktibatu Googlek Chromen txertatu duen jarraipena

Urteak dira Firefoxek eta Safarik jarraipena egiteko erabiltzen diren hirugarrenen cookieak blokeatzen dituztela. Chromek ere gauza bera egingo du 2025ean, baina publizitatearen negozioan duten nagusitasuna handitzeko aprobetxatu nahi dute, jarraipena nabigatzailean bertan... [+]


Eguneraketa berriak daude