Britaina Handia, Txile eta Argentinako unibertsitateetan zuzenbide ikasketak eta giza eskubideei buruzko gradu-ondokoak egin eta gero, Belskik lau urte eta erdi bete berri ditu GKE horretan zuzendari lanetan. Kirchnerren gobernuak egindakoa ebaluatzean eta Macriren asmoei buruz galdetzean erantzunak ez ditu birritan pentsatu behar izan.
Zeintzuk dira Argentinan gaur egun kolokan dauden giza eskubideak?
Aurreko gobernuak oraingoak baino lehentasun handiagoa eman die giza eskubideei, batez ere egia, justizia eta memoriari dagozkien politikak edo diktadurarekin zerikusia duten auzien epaiketak ahalbidetuz. Klase sozialen arteko aldea orekatzeko asmoz, zenbait diru-laguntza jarri zituen martxan, baina halere oraindik giza eskubideen gaian asko dago egiteko. Macriren gobernuak giza eskubideen arloa ez du erronka nagusien artean, beraz, guk lanean jarraitu behar dugu.
Arlo askotan esku-hartzen dugu: memoria historikoa, abortua, indarkeria matxista, adierazpen askatasuna, espetxeen egoera edo komunitate indigenak. Munduari ere begira gaude eta, esaterako, Europara heltzen ari diren errefuxiatuen kasua gurea ere badela uste dugu. Latinoamerikako herrialdeek elkartasuna erakutsi eta Siriako errefuxiatuak hartu beharko lituzkete. Gure ustez Argentina prest dago errefuxiatuak hartzeko, baldintza guztiak betetzen ditu. Lehentasunez Mercosurren garatu beharreko erronka bat da. Era berean, frankismoarekin lotuta Argentinan ezarri duten kereilaren alde ere egiten dugu, Servini epaileak bere lana aurrera eraman dezan.
Komunitate indigenek zer paper jokatzen dute Argentinako errepublikan eta zeintzuk dira mehatxuak?
Gure GKEak egindako ikerketa baten arabera, herrialde osoan dauden 70 bat komunitate indigenetan 143 gatazka indarrean daude. Enpresa pribatuek eta multinazionalek indigenei lurrak desjabetzen dizkiete eta, logikoa denez, horren aurkako protestak egiten dituzte komunitateek. Baina indigenek indar txikia dutenez, botereak protestak kriminalizatzen ditu. Era berean, talde hauek ur hornikuntzara, hezkuntza sistemara edo osasun sarera duten sarbidea oso urria da. Gobernuak esan du indigenen auzia bere gobernuaren lehentasun bat izango dela, baina duela gutxi Macrik meategietako enpresa handiekin izan dituen negoziazioen lekuko izan gara eta horrek ez digu inolako itxaropenik pizten.
Argentinako iparraldean, Jujuiko probintzian atxilotu eta espetxeratu duten Milagros Sala ekintzailea aske uzteko eskatzen duzue.
Kasua korapilatsua da. Alde batetik, indigenen giza eskubideen aldeko ekintzaile oso ezaguna da eta bestetik, ustelkeria kasu bat leporatzen diote. Aurreko gobernuak, ustez kooperatiba batzuei bideratzeko, emandako diru-laguntza batzuk ez omen zituen ondo kudeatu. Milagros Salak Jujuiko probintzian botere handia zuen eta hauteskundeen ostean probintzia horretan Macriren alderdiko gobernadore bat izendatu dute. Milagros Salak gobernadore berriari bere politika berriez hitz egiteko batzar bat eskatu zion eta azken honek bilera hori ukatu zionez, plaza nagusian protesta bat antolatu zen. Elkarretaratze horretan Sala atxilotu eta espetxeratu zuten. Protesta egitegatik kartzelaratu dute, ez ustezko ustelkeria kasuagatik, horren inguruko epairik ez dagoelako.
Onartezina da adierazpen askatasuna edota elkartzeko eskubidea zigortzea eta norbait presondegian sartzea. Konstituzioaren aurkakoa da eta Milagros Sala preso politikoa dela salatu behar dugu. NBEri eskatu diogu kasu honetan zuzenean esku-hartzeko.
Argentinan 30 ordurik behin indarkeria matxistak emakume bat hiltzen du. Nola egin behar zaio aurre?
Kirchnerrek ez zion gai honi behar bezala heldu eta feminizidioak gobernu berriaren lehentasun nagusia izan beharko lirateke. Hasteko informazio ofiziala eskuratzeko lege bat behar da, Argentinan urtero zenbat emakume hiltzen duten eta hilketen atzean dagoena ezagutzeko estatistika ofizialik ez dagoelako herritarren eskura. Egungo zenbaketa La casa del encuentro GKEak egiten du, gobernuak, ordea, ez.
Argentinako legeak bortxaketa kasuetan eta emakumearen osasun egoera arriskuan dagoenetan baimentzen du abortua. Halere epaile eta mediku askok arrazoi moralak argudiatuta abortu horiek oztopatzen dituzte. Gobernuak jarrera horien aurkako eta abortuaren aldeko politika integrala martxan jarri beharko luke. Argentinarren ehuneko handi batek ez daki oraindik bere herrialdean abortatzea legezkoa denik ere, beraz, eskubide hau herrialde osoko eskoletako curriculumetan barneratu beharko litzateke.
Zoritxarrez Elizaren eragina oso handia da oraindik ere. Eliza, Argentinan, lobby boteretsua da eta abortuaren aurkako diskurtsoa erabilita ahalduntze maila txikiko emakumeengana zuzenean heltzeko gaitasuna dauka. Baliabide gutxiko emakume hauekin GKEok lan handiagoa egin beharko genuke, sarritan Elizaren bertsioa baino ez dutelako.
Batzuen iritziz, azkeneko Aita Santuen artean jarrerarik progresistena daukana Francisco omen da. Abortuaren kasuan bere keinurik faltan sumatu duzue?
Bere ikuspegi orokorra progresista izanik ere, abortuaren kasuan ez du horrelakorik erakutsi eta adierazpen eza horrek Argentinan eragina dauka. LGTB munduari buruz hitz interesgarriak aipatu dituen arren, zoritxarrez abortuari buruz eskatzen dugunera ez da hurbildu ere egin. Macrik eta Franciscok giza eskubideen alorrean izango duten harremanari buruz jakin-min handia dago, izan ere Aita Santua oso haserre eta minduta dago Milagros Salaren atxiloketarekin.
NBEko ordezkari batek Argentinako zenbait espetxetako egoera salatu du. Amnesty Internationalek presoekin zer motatako lana egiten du?
Gure herrialdeko zenbait kartzelatan neurriz kanpoko preso kopurua dago eta beren eskubideak bermatzeko oztopoak daude. Torturaren kontrako protokoloa hobetzeko aurrerapausorik ez da aspalditik eman. Zenbaitetan abokatuek ezin izan dute presoekin kontakturik izan eta AIko gure bulegoetan egunero presoen edo haien senitartekoen deiak jasotzen ditugu. Dei horietariko batzuetan kontatzen digute presoak jan barik daudela, botikak lortzeko zailtasunak dituztela edo arrazoirik gabe isolatzen dituztela.
Buenos Airesen auzo batetik bestera alde handia dago. Recoleta, adibidez, oso auzo aberatsa da eta Villa 31n 50 mila biztanle muturreko pobrezian bizi dira.
Hiriburuko iparraldean goi mailako klasea bizi da eta hegoaldean behe mailako a. Hegoaldean zenbait familiari etxebizitza duina izateko eskubidea ez zaie oraindik bermatu. Rodriguez Larretak, hiriburuko agintari berriak, esan du bere lehentasun nagusietariko bat Villa 31 auzoa hobetzea dela, baina aurpegi bi erakusten ari da. Zonalde txiroak eraberritzeko konpromiso irmoa adierazi du, baina aldi berean auzo horietan bizi direnen protestak murriztu eta debekatu nahi ditu. Hemendik aurrerako legegintzaldian bi egoera hauen arteko talkaren lekuko izango gara.
Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen.
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]