3D

Bota gaztetxeak (Oztibarre) kabaret gaualdi bat antolatu zuen. Bertan aritu ziren Paxkal Irigoyen, Les choeurs de la Citadelle, Jurgi Ekiza, Maddi Oihenart eta SokaHots Orkestra, eta Txiki donostiar antzerkilaria. Maddi Oihenart eta Jérémie Garatek iragan azaroan atera zuten Doi diskoa. Eta zuzenean presentatzeko beste bi musikariri laguntza eskatzen diote; Jimmi Arrabit (Itoiz, Sustraia…) bibrafonoan, eta Pascal Humbert (Detroit) kontrabaxu eta baxu akustikoan. Maddi kantuan, eta Jérémie biolontxelo eta gitarran (klasiko-elektriko). Laukotean agertzen zauku beraz taldea.

Igande arratseko hura kabaret gaualdia izanki, talde bakoitzak lauzpabost kantu eman dauzkigu. Maddi eta orkestra instalatu dira, eta lehen kantua hasi. Ogella. Denboraren sakontasunaren xerka doan kontrabaxuak, doinua pausatzen du, lurrean zimendatzen. Gitarrak, harmonia ekartzeaz gain, kantua eramaiten du, biziki abilki; harmoniak eskatzen duen informazio minimoa emanez, eta xehetasun garrantzitsuz apainduz hutsuneak. Bibrafonoaren soinuak hastapenetik bidaiarako dimentsioa ekartzen du. Airean dabilen soinu ezin harrapa horrek, harrapatu nau ni hastapenetik. Holako elementuek ez dautate kontzertua maitatzea baino beste hauturik uzten. Eta horrelako kontzertuak maite ditut, hastapenetik objektibitatea eta luziditatea galarazten dauzkidatelarik.

Maddiren ahotsak, kantua kantu bilakarazten du. Vibrato naturala eta xuxentasuna. Rol nagusia du, dudarik gabe. Baina ez da protagonismorik agertzen. Taldea baizik. Plazer handi bat, lehen kantuan berean, konturatzea diskoan den hirugarren dimentsio hori zuzenean ere aurkiarazten daukutela.

Agian kantuarekin segitu dute. Pixka bat lehen kantuaren ber formatuan. Eta lehen kantuan bezala, momentu azkarrak agertzen dira. Halako hitzordu batzuek haien artean. Lauek bat egiten dutelarik, eraman bideak juntatzen dituzte eta jauzi handi bat emaiten dute. Ez aitzinerat, baizik eta urrunago. Hirugarren dimentsioan soinuaren difusioa eremu guzietarat hedatzen baita. Soinuak ez du grabitateak inposatuko norabiderik errespetatzen.

Emazte fabore kantua ondotik. Guttien maitatu dudana. Oraindik “fresko” atzeman dut.

Eta bukatzeko Denbora asko kantua. Gitarra akustikoan, Jérémiek baizik ezagutu behar duen afinazio batekin hasten da kantua. Berriz ere bidaiarako gomita.

Hartu zuen eserlekuak, ezar segurtasun uhala, bagoaz! Lurra gibelean utzi dugu, o! So egin hor! Ilargia! Deia gibelean da… Kosmosean barna, inguratzen gaituen materia musika da. Espazio denboraren infinitatea errazki ahanzten da, bizitzen dugun instanteak asetzen gaitueno.

Maddi Oihenart eta SokaHots Orkestrak martxoaren 6an Oztibarreko Bota gazetxean eskainitako emanaldia.


ASTEKARIA
2016ko martxoaren 27a
Azoka
Azkenak
Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude