Aktualitatea patxadaz ere irakur daiteke

Zuri ere iritsi zaizu ale berezi bat etxera? Niri bai, eta ez dut oso ondo harrapatzen nondik doazen tiroak... Aktualitatearen Gakoak... 2016ko urtarrila... Hilabeteko gaien bilduma egiten hasi dira orain ARGIAn? A! Itxaron itxaron, barruan eskutitz bat du: “ARGIAko kide estimatua, bla bla bla, Larrun eta astekaria berritu genituen, blo, blo, blo, Euskal Kulturaren Urtekaria, bli, bli, bli...”. Aaa bale bale, urtekari berritua da! Bazen garaia, ARGIAko hauek zer pentsatzen zuten bada, Euskal Kulturaren Urtekaria horrek betiko iraungo ziela ala?

Baina onartu beharra daukat, eraberritzen hasita aldaketa handia egin dute. Lehen urtekaria irekitzen zuten bi kronika sakonek, eta orain horrelako zortzik hartzen dute protagonismoa liburuxkaren lehen herenean. Kulturaren, hezkuntzaren eta hizkuntzaren gaiak alde batera utzi gabe, ARGIAk egunero lantzen dituen beste zenbait gai eta balore gehitu nahi izan dizkiote urtekariari: ingurumena, feminismoa, herri mugimenduak, gizarte gaiak, ekonomia, politika, kirola... Eta atal honetan 2015ean zehar gertatu diren eta zer esana emango duten aktualitateko gaien gakoak azaldu nahi dizkigute, irakurketa patxadatsu eta sakon bat eskaini. Zortzi kronika orotara.

“Joerak” dira tarteko atala, liburuxkaren bigarren herenean. Aurreko zatiko kronikena baino modu laburragoan, baina lehen planora ekarri edo iritsiko diren gaiak mahai-gainean jartzen ahalegindu dira, datozen hilabeteetako tendentziak erakutsi nahirik-edo. Hamabi joera, Joseba Larratxeren ilustrazioekin.

Eta nola ez, “ARGIAren onenak”. Bilduma ederra jasotzen du urtekariak azken zatian. Egunero webean eta astero paperean argitaratzen den guztia irakurtzea zaila da, eta urteko erreportaje, artikulu eta elkarrizketa esanguratsuenak biltzearen hautua egin da. Denborari eusten diote, eta tartea dugunean besaulkian eseri eta berreskuratzekoak dira.

Papera klasiko bat baino gehiago dela sinesten dugunontzat apalategian izateko modukoa!


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude