Mordontxiloz bete-beterik

Bedita Larrakoetxea, eserita, Oñatiko Udalaren omenaldia jasotzen 1988an.
Bedita Larrakoetxea, eserita, Oñatiko Udalaren omenaldia jasotzen 1988an.Kontzejupetik

Paulo Anduagak honela dio: “Bizkaian, Arratia bailarako Zeanuri herrian jaio zen Larrakoetxea 1894ko ekainaren 23an, Undurraga auzoko Altxagutxi baserrian, eta Oñatin Laterandar Kanonigoen komentuan hil zen 1990eko uztailaren 10ean, 96 urte zituela”, Bedita Yon Larrakoetxea Agirrezabala fraideari buruz idatzitako liburuxkan.

Bere paisaietako hizkuntzaren aldeztaile porrokatua zen Bedita, eta ahalegin horren ondorioz euskaltzain ohorezko izan zen. Adituko zituen makina bat kanpai-jotze saio, hots soinu eta doinu: letxuga-kanpaiak, garbantzu-kanpaiak, emakumeen hil-kanpaiak eta abar.

William Shakespeareren antzerki languztiak ekarri omen zituen euskarara; tartean Ekatxa (The Tempest). Bertan, honela azaltzen du nor den Keretz: “Erromarren yainkono da, Saturna ta Opits’en alabea. Gizaikiai lur-lantzea irakatsi ei eutsen”. Ondoren grekoentzat Demeter dela argitzen du. Egun, Euskaltzaindiaren arabera, Zeres da. Lurra lantzen erakutsi omen zuen jainkosa horren ohorez laboreei esaten zaie zereal.

Ekatxa obran bertan, jainkoen bidari eta ostadar gisara azaltzen duen Iritzek honela dio: “Keretz, andera esku-zabal esku-zabal ori, zure garitza, zikiriotza, garagartza, zalketza, olotza ta idartza yori-aberatsak”.

Horrek begia jo eta arreta harrapatu dit: idartza, olotza, zalketza... Zein paisaia ederrak. Jainkotu berak egin zuen hizkuntza. Begira altxor horretan Keretzen ahoan jartzen duen beste perla hau: “Lurrak dakarrena ta ugaritasun oro, Aletegi ta kutxarik ez iñoz utsik; Maastiak mordontxiloz bete-beterik; Landarak ugaritasunez adar-makur; Beranduenez udabarria betorkizue Uztearen azken-azkenetan! Urritasun eta ezak zuokandik alde begi Keretz’en onespena zuontzako auxe bedi”.   

Gurditzarra mordontxiloz mukuru lan utzi zigun...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude