Hiru burmuin borborrean eta naturaren deia

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Voltaia Zumaiako hirukote gaztea da. Itaka eta Got Ham taldeetako errautsetatik sortu zen 2014an. Hala ere, hain ibilbide motzean zeresana ematen ari dira beraien ingurunean, rock gogor eta arriskutsuenaren eremuan eta hainbat hedabide espezializatuetan. Voltaia izeneko lehen lan auto-ekoiztuak (kopia gutxi batzuk argitaratu zituzten) stonerrean zeukan oinarri nagusia: benetako power-trio-a izatearen energia, erritmo pisutsu eta monolitikoak, eta kutsu oso zikineko gitarra riff  bereizgarriak, batez ere. Bestalde, hirukotearen ahotsa eta erdietsitako erregistroak ez dira edonolakoak; eta punkarekiko zein erdizkako tempoekiko hurbiltasuna erakusten zuten.

Talde hasiberriek, mediatikoak ez diren hiriguneetatik abiatuta, ezagun bihurtzeko dituzten zailtasunak poliki-poliki saihesten joan dira, Voltaiakoek dakiten modu onenean: sinesten duten horretan gogor lan egiten, publikoaren onespena bilatzeari bizkarra emanez. Beraientzat sortu eta garatzen dituzte kantuok eta horrek bihurtzen du taldea sinesgarri eta egiazko.

Orain bigarren lanarekin datoz eta zazpi kantuko estreinako lanak gogoz utzi zituenak asebeteko ditu. Euskaraz abestutako hamaika kantu, gordinak guztiak, eta stonerraren osagarriak nagusi izan arren, asko dutenak barrura begiratzetik eta esperimentatzetik. Ioi, neutroi eta elektroien eztandak voltaia sor dezake leku askotan; baina olatuek, kostaldeko haize bortitzek eta hiru musikazale amorratuen sormenek ere hori eta gehiago piztu dezakete. Inoiz taldekideek edo haien hurbilekoek taldea stoner-punk band gisa definitu badute ere, hori motz gelditu da dagoeneko. Izan ere, estilo askotatik edateaz gain, kantuek garapen eta erritmo aldaketa ugari dute. Bistan da hirukoteak kantuak idazten eta garatzen izugarri disfrutatzen dutela.

Ikuskizun kantuak stonerraren patroi guztiak betetzen ditu; Ez dugu men egingo rockzaleek eta stonerrek autoa gidatzeko ezin aproposagoa da; Bizioak stoner monolitikoena 70eko hamarkadako talde handienekin eta progresiboekin ezkontzen du; Ukabilak eta Uholdeak, gogorrak izanik, asko dute hard-rocketike eta psikodeliatik; baita Medusak ere baina azken honek metala ere badu helmuga; Otsoa ardiz jantzita flitschetako balada gordina da; eta Hil baino lehen punk-rock gogorrenetik abiatu eta ia industriala bihurtzen den torpedo itzela. 

Medusa

Voltaia

Mauka


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude