400 urteren ondoren euskaldunak hiltzea legez kanpokotzat jo zuten Islandian aurtengo apirilean. Ez da brometako kontua, 1615ean baleazale gipuzkoarrak garbitzeko emandako patenteak indarrean jarraitzen zuen lurrun-makina, produkzio-harreman kapitalistak eta Guggenheim museoa asmatzen zituzten bitartean. Total, orain islandiarrek ez gaituztela jo eta akabatu nahi eta borondate oneko keinu horri erantzunez edo, aurtengo Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irla horretara joango dela.
Rúnar Rúnarsson zuzendariak harridura aurpegiarekin altxa zuen molusko preziatua larunbateko ekitaldian: Sparrows film intimista irabazle. Itxuraz oso istorio lokala; tematikari begiratuz gero, guztiz unibertsala: banandutako gurasoak, alkoholismoa, helduleku emozionalen falta, belaunaldi-talka, heldu izaten hastea, maskulinitatea ulertzeko moduak… Ekoizpen txikia dela seinalatu dute eta egia da. Baina beste jolas dibertigarrietan ez bezala, zeluloidearekin zerikusia duen honetan tamainak ez du hainbeste inporta. Bost axola 320.000 hiztunek bakarrik darabilten hizkuntza batean errodatu izana ere, Islandia konplexurik gabe ateratzen da mundura bere musikari, idazle, zinemagile eta artistekin.
Kataluniaren inbidiaz pasatzen dugun denboraren erdia iparrera begiratzeko prismatikoak lortzen inbertituko bagenu, agian kulturalki herri aberatsagoa ginateke. Saiatzeagatik ez gaituzte hilko behintzat. Hiltzen bagaituzte ere, legez kanpokoa da orain eta, gaitzerdi.
Diskisizio historiko-politiko-kultural honen zergatiaz galdetuko duzue artikuluaren puntu honetaraino agoantatu duzuenok, ustez hemen Zinemaldiko palmaresa komentatzeko baikeunden. Kontua da, gainontzeko sari batzuk aurreikusteko modukoak iruditu zaizkigula, batez ere Truman filmaren ia pisu guztiari eutsi dioten protagonistek ex aequo jaso duten Zilarrezko Maskorra –Ricardo Darin eta Javier Camara–. Baita El rey de La Habanako Yordanka Ariosarena ere, gainantzezpena gorabehera, festibaleko gezurmendietan saria jaso zezaketen aktoreen kinieletan agertzen baitzen.
Erabaki eztabaidagarriagoak ere hartu ditu Paprika Steen buru izan duen epaimahaiak. Ez dut uste Les chevaliers blancs gidatu duen Joachim Lafosse izan denik Sail Ofizialeko zuzendaririk onena –klasikorro jarriko naiz eta Terence Daviesek atal honetan errekonozimenduren bat merezi zuela esango dut–. Ez dut uste, halaber, 21 nuits avec Pattiek gidoi onenaren saria merezi zuenik. Eta Evolutionek lortu duen argazki onenaren saria berdin izan zitekeen Asier Altunaren Amamarentzat –euskal film onenaren Irizar sariarekin konformatu behar izan du– edo lehiatu diren beste lauzpabost lanentzat, aurtengo filmetan argazkia erdipurdiko tonuaren gainetik egon baita.
Sariak gorabehera, aretoetan hain erraz ikusi ezin diren filmekin gozatzeko –eta sufritzeko– parada da Zinemaldia. Astebetez pelikulak erdigunean jartzen dituen eztabaida kolektiboa. Eta horren balio kulturala ez da gutxiesteko modukoa.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera.
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.
Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.