Azala hazi

Fruitu sasoi betea bizi dugu. Jan sasoi bikaina. Energia koloretsua orain adina noiz jaten dugu ba? Sasoi honen tankerakoak, urtea joan eta urtea etorri, etengabe garatu eta berritu daitezen haziak zaindu behar. Hazia fruituan babestuta dator. Barruko hazia heltzen den eran fruitua bere eginbeharra galtzen hasiko da eta alferrik galtzen. Ez alferrik! Fruitua helduta dagoen seinalerik nabarmenena barruko haziaren heldutasuna da. Fruituak usteltzerako bideari ekin dio, haziak bizitza sortzeari... 

Haziak bere bidea behar bezala bete dezan, egokiena naturan egingo lukeen bidea egitea da. Hau da, zuzenean lur eman eta lurrari eman. Edo animaliaren batek jan eta bere digestioko beratzetik pasarazi lurrari eman aurretik.

Heldutako hazia beratzea eta lur artean “ibiltzea” ez da alferrikakoa. Haziaren heldutasunaren adierazle nabarmenena azala da. Azalak kolorea hartua eta gogortua behar du. Haziak azala zailtzen du, gainera datorkion neguan, gorrienetan beltzena izanagatik, irauteko gai izan dadin.

Gero udaberrian haziaren ernamuina hozitu dadin, azal hori bigundu egin beharko da. Neguak, arrastan edo gozo-gozo ukitutako lurrak, animaliaren urdail-hesteetako pasadizo azidoak... Denek beratze horretan lagunduko dute. Azala beratua, bigundua, harramaskatua, karrakatua, lixatua, jana egongo da; udak eta udazkenak zaildu zuten azala ederki samurtua harrapatuko du negu-udaberriko ernaldiak. Azala samur, ura erraz sartuko da. Urak kanpoko berri emango dio haziari. Hark pilatutako erreserbak dantzan jarriko ditu eta  hoziaren edo ernamuinaren eskuera jaki gozoak ekarriko. Ernetzean sustraia lurraren aldera luzatuko da eta ondoren kimua argiaren aldera. Sustraiak elikagaiak bilatuko ditu, kimuko hostoek airea eta argia. Sustraije-hostaje sistema moldatu bitarte horretan behar duen janaria da haziaren erreserba. Horiek biak lanean jarri ordurako landare berria burujabe da. Ez gu animaliok bezala, bizitzeko beste bizidunen bat jan beste atarramenturik ez dugu.


ASTEKARIA
2015eko irailaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude