2011-ko urrian Donostian Aieteko Konferentzia sostengatu zuten indarrek nekez pentsatuko zuten –bereziki ezker abertzaleak– hain gutxi aurreratuko zela han emandako gomendioetan. Adierazpena oso argia zen: ETAri armak behin-betiko uztea eskatzen zitzaion eta, hala gertatuz gero, dei egiten zitzaien “Espainiako eta Frantziako gobernuei baiezkoa eman eta gatazka armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko”.
Gatazkaren ondorioak asko dira, baina pertsonetan oinarritutakoak, batez ere biktimak, presoak eta iheslariak. Biktimen esparruan eman dira hainbat urrats, baina euskal preso politiko eta iheslarienean aurrera baino atzera egin da.
Aietekoaren ondoren asko hitz egin zen presoen egoeraz, haietako azkena atera arte luze joko zuela aipatzen zen, baina ezker abertzaleak berak ere ezin zezakeen pentsatu egoera hainbeste luzatuko zenik. Luzatuz gero ere, denbora horretan espetxe politika laxatzen joango zela uste zen.
Urteak aurrera doazela, Espainiako PPren gobernuak argi utzi du ez dela txintik mugituko. EAJ eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik sortu dira arazoa bideratzeko hainbat programa, funtsean Hitzeman eta Zuzen Bidean, baina hauekin ere ez da aurreratzea lortu. Eta bai presoen munduan bai ezker abertzalean, urduritasun zantzu bat baino gehiago agertu dira azken boladan.
Azken urteetan bultzatu diren presoen aldeko dinamikan, presoen gaiari karga politikoa kentzen saiatu da ezker abertzalea, alor humanitarioa indartu eta horrek mugimenduak erraztu zitzakeelakoan. Sakabanatzearen aurkako Herrira dinamika indartsuak hartu zuen lehenik lekukoa eta errepresioak honen aurka egin ondoren, Sareren dinamika izan daiteke ikusmolde horren erakuslerik argiena. Dinamika honek, baina, etengabe egiten du topo Espainiako egungo espetxe politika itxiarekin.
Ezker Abertzalean eta presoen artean bada norabide hori mesfidantzaz ikusten duen multzorik: ez du fruiturik eman orain arte, euskal presoen izaera politikoa ahultzen da eta horrek etorkizuneko irteerak zaildu egiten ditu. Ikuspegi honen adierazle da 93 preso ohi eta iheslarik maiatzaren hondarrean argitaratutako artikulua: amnistia aldarrikatzen zen eta diskurtso humanitarioaren arriskuez ohartarazi, berau zilegitzat joz, baina “baldin eta errepresaliatuen izaera politikoa ezkutatzeko balio ez badu”. Sinatzaileen aburuz, “errepresaliatuen estatus politikoaren onarpenaren alde egin behar da eta ez kontrakoaren alde” (...) “despolitizazioak euren kriminalizazioa errazten du”.
Presoen alorreko ezin aurrera egin honek mugimenduak ekarri ditu ezker abertzalean, baita presoen artean ere. EPPK-ko bozeramaileetakoak diren Marixol Iparragirre eta Mikel Albisurekin zenbaki honetan egindako elkarrizketan argi adierazten da preso politikoen kolektiboak komunikaziorako duen zailtasuna. Eta komunikazio egokirik gabe kolektibo horrek sendotasuna galtzen du, orain arteko irizpide bateratuei eustea gaitzagoa zaio eta gero eta preso gehiagok beren irtenbidea saiatzeko aukera handiagoa da.
Elkarrizketan, bi bozeramaileek argi adierazten dute kezkaz ikusten dutela kolektiboa erabiltzeko diren joerak: “Dauden indarrak bildu egin behar dira, sakabanatu ordez”.
Langraitz bideko presoek eginiko adierazpenetan amnistia aldarrikatzea hutsala dela azpimarratu dute; horrek presoen kaleratzea atzeratu besterik ez duela egingo. Haientzat, klabeak gehiago daude preso bakoitzak egin beharreko eskarietan, eta iraganaren autokritika zorrotzean, “pertsonen aurka eginiko ekintza guztiak auzitan” jartzeraino. Hori da Jonan Fernandezek ere Bakegintza eta Bizikidetza Idazkaritza Nagusiak Hitzeman programan proposatzen duena.
Presoen alorreko hainbat ikuspegi dira ezker abertzalean, bai presoen artean baita EPPKn ere. Logikoena litzateke hauek lasai ateratzen laguntzea eta dagoen eztabaida ez oztopatzea. Kontua da hori, Aieten esan zen moduan, elkarrizketaren bidez eta ahalik eta modu ordenatuenean egitea, presoei horretarako bide emanez. Presoen eta ezker abertzalearen ardura bada, baina euskal instituzioen eta euskal gizartearena ere bai.
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]