Mediterraneoko hobi komuna

Mediterraneoa hobi komuna bilakatu da azkeneko urteetan. Han daude makina bat lagunen gorpuzkinak, gosearen eta gerraren biktimak, batez ere Afrikatik eta arabiar herrialdeetatik joandakoak.  Zenbat ote dira? Ez dakigu, ezta inoiz jakingo ere. Badakiguna da milaka izan daitezkeela. Aurten 1.700 hildako zenbatu dira, goseak daudenen eta errefuxiatu politikoen “paradisurako” pasabide den horretan. Seguruenik dagoeneko beste ehunka lagunek bizitza galdu dute, oraintxe baita migrazioen momentua. 2014an 3.279 hildako izan ziren, 2013an 700, 2012an 500 eta 2011n 1.500. 2000. urtetik 23.000 inguru hil dira. Historia makabroa gehiegitan errepikatzen da eta gure kontzientziatik azkar ezabatzen dugu, azkarregi.

Europako erakunde eta gobernuak orain arte oso gutxi arduratu dira arazoa errotik konpontzen, mugak itxi eta hesiak jartzeko ez bada. Eta badakite konponbidea non dagoen: gosea eta gerrak deuseztatzea. Etorkinen erdia gerran dauden lurraldeetatik dator. Egia da hori ez dela egun bakarrean konpontzen. Gosea desagerrarazteko mekanismoak jarri behar dira martxan: garapen ekonomikoan inbertitu eta herrialde horien baliabide naturalak errespetatu, bertako herritarrek ez dezaten emigratu behar izan. Europa Afrikarekin duen zor erraldoia pagatzen hasiko litzateke horrela, iraganean egindako eta egiten jarraitzen duen bere aberastasunaren espoliazioa dela-eta. Gerra saihesteko mekanismoak ere behar dira. Petrolioaren kontrolak eta gasak gerra ugari leherrarazi dituzte, eta horien atzean munduko potentzia handiak daude. Potentziok armak saltzen dituzte gainera, euren interesen arabera. Eta hala, milaka lagunek ihesari ekiten diote, Sirian 4 milioi errefuxiaturekin gertatu den moduan.

Bitartean, eguneroko tragediak segituko du. Ez ditugu pertsonak salbatuko mugak gogortzen baditugu. Bizitzak salbatu behar ditugu. Ezin da inor itsasoan utzi. Europako erakundeek, oinarrizko arrazoiak ahaztu gabe, giza baliabideak, materiala eta dirua jarri behar lukete Mediterraneoan dagoen hobi hori handitzen joan ez dadin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude