Sagarrondoak maiatzean erabakiko du datorren urtean sagarra eman edo ez; nola arraio erabakia hartu, jaso eta, gainera, hurrengo urtean bete?TriviaKing-CC By SA

Udaberriaren ekina hemen da. Lantegi ederra hartzen du, urtea joan eta urtea etorri, gure izerdiak mugiarazten. Gu, bai gu: landareak eta geroni. Idatzi bati buruzko iritzia jakin nahi nuen eta hor bidali diot adiskide bati. Bueltan, hor datozkit bere iritzi egokiak eta onak, baina ohar batez lagundurik: landareak “nor” gisara tratatzen ditudala eta, ezetz, landareak “zer” direla.

Landareak nor ez direla dioenak berak jakingo du zertan ari den, baina Urkijo baino puztuago dabil. Ikuspegi hori ez da ez troglodita. Aurreragokoa! Landareak gure zerbitzura, gure gurariak asetzeko, ustezko jainkoren batek eginak direla buruan duenak, seminario kiratsa duen heziketaren ondorio zikiratzaileak ez dituela gainditu besterik ez du azaltzen.

Aldizkari honetako lagunekin elkarlanean, laster landareak ikusiko dituen liburu bat erditzeko asmotan gabiltza. Bizi Baratzea; garaian garaikoa garaiz; eman eta hartu izena izango du eta bertako lehenengo esaldiak honela dio: “Ezertan hasi aurretik, ohar bat: landareak badira nor, badirenez, eta, beraz, hemen halaxe tratatuko ditugu”.

Gure garuna baino zaharragoa da landareen jakinduria. Nola kudeatzen duten ez dakigu eta horrek erretzen gaitu eta hankapean hartzera bultzatzen. Azpian, maizegi darabilgun uraren bitsa zapuztuko da, noizbait.
Sagarrondoak maiatzean erabakiko du datorren urtean sagarra eman edo ez; nola arraio erabakia hartu, jaso eta, gainera, hurrengo urtean bete? Tokitan gaude gu! Erabakiak hartzen, jasotzen eta urtebetera betetzen...
Iaz ereindako sagar haziak ez ziren ernatu. Epelean igaroko zuten negua eta ezin udaberrirako koxka sentitu. Zer senti dezake hazi ziztrin batek? Nola? Ba, iaz lo geratu eta aurtengo negua lurpean pasa ondoren ederki ernatzen ari dira. Tokitan...

Tokitan ez, ber-bertan dugu sapelarra (Stellaria media), baratzeko lur aberatsen adierazle garbia. Oraintxe mastra mardula erakusten. Hura ihartzen hasten denean ekin baratzea udaberritzeari. Esaerak hala dio. Jakin eta adierazi.


ASTEKARIA
2015eko martxoaren 29a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude