Grezia da gure esperantza


2015eko otsailaren 08an

Ikuspuntu politikotik ez ezik, ekonomikotik ere Greziak esperantza ekarri du Europako hegoaldeko beste herrietara, tartean Euskal Herrira. Baina nazioarteko kapitalismoaren ikur den Troikak (Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentrala eta Europar Batzordea) hankaz gora jarri nahiko du, kosta ahala kosta. Beraz, itxaropen hori hazi eta zaindu egin beharko da, errealitate bihur dadin, orain arteko austeritate, murrizketa, desberdintasun, inposizio eta ustelkeriaren oso bestelakoak diren politika ekonomiko eta sozial alternatiboen bidez.

Beste mundu bat eraiki dezakegula erakusteko garaia da: justua, berdintasunezkoa, parte-hartzailea, solidarioa eta herri bakoitzaren subiranotasuna errespetatuko duena. Garaia da erakusteko badaudela beste politika ekonomiko batzuk kapitalismoarekin zerikusirik ez dutenak; ustez ezkerrekoak diren gobernuek daramaten oraingo sozial-demokrazia bera ere auzitan jarriko lukete. Grezian boterera iritsi direnak mugimendu sozial eta antikapitalistetatik datoz. Aurreko gobernuek ezarritako austeritate politiken aurrean mahairatu dituzten alternatibek greziarren gehiengoaren babesa jaso dute. Ezin zaio, hortaz, jende horri guztiari huts egin. Ezta Euskal Herria, Espainiako Estatua, Portugal edo Italia moduko beste herrialdeei ere. Denok gaude begira, ea kapitalismoaz gaindiko beste politika batzuek biderik ote duten.

Greziako agintari berriek erantzukizun handia dute. Euren mezua sinesgarria izan dadin, etsenplua eman beharko dute eta inperialismoak duen fronte mediatikotik etorriko zaien oldarraldiari eutsi beharko diote. Euren nortasunaren ikur izan behar du austeritateak eta gardentasunak (soldatak, bidaiak, autoak, etxeak…), ustelkeriaren kontra egunero borrokatzea, eta langabezian eta pobrezian daudenei lehentasunez laguntzea. Grezia da gure esperantza, ez diezagutela galarazi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
2020-07-16 | Mikel Eizagirre
Yanis Varoufakis
"Troikaren itzuleraren beldur bazara, badituzu horretarako arrazoiak. Troika itzuli egingo da"

Greziako Finantza ministro ohia susperraldi-funtsaren inguruko negoziazioez mintzatu da El Diario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan. Asteburu hontan egingo da goi-bilera, eta Europar Batasuneko herrialdeek koronabirusaren efektuak leuntzeko funts komuna jasotzeko... [+]


Itaka

Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz.

Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera,... [+]


2017-01-25 | Zabaldi
Nazioartea
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2016-10-13 | ARGIA
Tsipras: "Ez dugu etsiko zorra berregituratzea lortu arte"

Syrizaren bigarren kongresuan Alexis Tsiprasek ikusmin handia sortu duen hitzaldia egin du. Aurrera begirako politika marraztu du greziar presidenteak. Hibai Arbide kazetariak jarraitu du ekitaldia Twitter bidez.


'Osasun Grexitik ez!' diru gabeko greziarrak hiltzera ez kondenatzeko

Europako oligarkiak ezarritako politika ekonomikoak bere murrizketekin Greziaren osasun sistema publikoa Hirugarren Mundukoen mailaraino hondoratu duenean, milaka mediku, zaintzaile eta klase guztietako herritar ahalegintzen dira artatzen dirurik ezagatik bazterrean geratutako... [+]


Eguneraketa berriak daude