Euskal komunikazioaren esparruan erreferentzia diren Argia Sariak elkargunerako tresna izan dira beste behin ere, urtarrilaren 30ean Usurbilen. Saridunak jakiteko ikusminetik harago, gizarte eta kultur eragileen artean hartu-emana estutzeko balio izan zuen ekitaldiak.
Euskal komunikazioaren ispilu ez ezik, herri mugimenduetako eta kultur esparruko eragileen artean ere erreferentzia dira Argia Sariak. Hala, aurten, besteak beste ekonomia sozialarekin loturiko talde eta kooperatiba eraldatzaileak batu zaizkie Usurbilgo Atxega Jauregian bildutako komunitate zabalari.
Argiak transbertsalak diren hainbat baloretan jarri du indarra azken urteetan (irakurri Estitxu Eizagirre zuzendariaren hitzaldia 45. orrialdean) eta jendartean eragitea helburu izaki, jendarteak gertu behar du izan. Koherentzia horrekin beraz, Argia Sarien ekitaldia harremanak estutzeko plaza paregabe bilakatu zen urtarrileko azken ostiralean, bazkari baten bueltan.
Orotara sei sari eman ditu aurten Argiak eta horietako biri izena aldatu die. Lehen Telebista zena, orain Ikus-entzunezkoen saria bihurtu da, euskarriari baino komunikazio alorrari garrantzia emanez. Hamaika Telebistako IDEMtitateak saioa izan da aurtengo saritua.
Bestetik, Publizitate saria zena Sustapen Ekintza da orain, komunikazio esparruko ekimen gehiagori aukera eman eta ideia konkretuak zabaltzeko kanpaina arrakastatsuak saritzeko asmoz. Eta zer arrakastatsuagorik 2014an Gure Esku Dago ekimena baino? Ainhoa Mendibil ekimeneko komunikazio arduraduna harago joan zen eskertza hitzaldian: “Sustapen ekintza aipatu duzue, ea egunen batean gu ere sustapenetik gauzapenera pasatzen garen; gaur borondatea eta bihar erabakia”..
Internet saria Ipar Euskal Herriko iazko udal bozak elkarlanean jarraitu zituzten hedabideek jaso zuten: “Elkarlanak jarraitzen du –azaldu zuen Euskal Irratietako Jose Luis Aizpuruk–. Badakizue aurten ere hauteskundeak direla? Ez soilik maiatzean, baita martxoan ere”.
Entzun! aldizkariarentzat izan da aurtengo Prentsa saria: “Adi Entzun! @entzuner saridun! #ArgiaSariak15”, halaxe zoriondu zituen twitterrez @Exprai marrazkilariak musika kazetakideak. Irratia saria berriz Arrosa sareko uhinetan entzuten den Zebrabidea-rentzat izan da, eta Aiaraldeko Komunikazio Leihoak jaso du Merezimenduzkoa.
Modu ofizialean ez, baina bai inplizituki, beste sari bat ere izan zen: Kike Amonarrizek jasotako txalo zaparrada, 34 urtez Argian txistegintzan jardun ondoren Azken Txorakikeriak liburuarekin kolaborazio horri amaiera eman baitio tolosarrak.
Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.
Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]
Bost sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria Bizkarsoro filmari eman zaio, prentsa saria Sahara. Herri bat erresistentzian liburuari, entzunezko saria Ez gatoz Paristik podcastari, internet saria gordegia.eus artxibategi grafikoari eta komunikazio kanpaina onenaren... [+]
2024ko interneteko Argia Saria Gordegia.eus Egiako Artxibategi Grafikoak jaso du eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olalde etorri dira Atxega Jauregira saria jasotzera. Honakoak proiektuko kide den Arkaitz Artolak esan dizkigunak.
Amagoia Gurrutxagak pozez hartu du ARGIAren saria, "euskarazko kazetaritzan erreferentziala delako". Ez Gatoz Paristik podcastarekin Lanarteak duen helburua gogorarazi du: "Gure kezkak, lan-baldintzei zein kulturari buruzkoak, gizarteratzeko modu goxo eta eder bat... [+]
Kristina Berasain Tristanek jaso du 2024ko prentsako Argia Saria eta honako hitzak esan dizkigu sari jaso berritan.
Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.
Guggenheim Stop plataformako Itsaso Zaldunbide, Eider Gotxi eta Zuriñe Gandariasek jaso dute kanpaina onenaren Argia saria. Hemen Eider Gotxik esan dizkigunak saria jaso ostean.
Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.
ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]
Bizkarsoro filmeko argazki zuzendari Hibai Castro, zuzendari Josu Martinez eta ekoizle Katti Pocheluk pozez jaso dute Argia Saria, eta filmaren gaiari bultzada emateko baliatu nahi dute. Martinezek dio aspalditik zuela gaia jorratzeko nahia, eta argi du jendea bihotzetik... [+]
Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.