Biniloari eta bildumazaleari omenaldia

  • Mikel Insausti zarauztarra The Covers, Big Crunch, Lusty Men, Extras eta beste zenbait musika taldetan aritu zen iraganean, eta aspalditik zinema kritikaria ere bada; gaur egun Gara egunkarian dihardu. Ikus-entzunezkoetan trebatua den Marcos Garcia irundarrak, berriz, gazteagoa izanik, ibilbide laburragoa du, baina musika barru-barruan eraman du betidanik, Bloody Mary disko denda baitu familiatzat. Bion ekimenez, Vinyland filmak argia ikusiko du aurtengo udazkenean, Bloody Mary disko dendaren 25. urteurrenean.

Marcos Garcia binilozko disko bat eskuetan, eta Mikel Insausti.
Marcos Garcia binilozko disko bat eskuetan, eta Mikel Insausti.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Proiektuaren atzean zaudetenok kontuan hartuta, Vinyland biniloari eta musikari omenaldi egiazkoa dela ez dago zalantzarik…

Marcos Garcia: Bai, horiei eta baita musika eta biniloaren bildumagintzari ere. Aitak disko-denda bat du, eta gurasoek musika kultura handia eman didate. Vinyland-en musikak izugarrizko garrantzia dauka eta aukeratutako kantu bakoitzak eszena bana osatzen du. Gainera, biniloa musika entzuteko euskarri egokiena da; ez da Spotify ezta iPod-a ere.                                   Mikel Insausti: Ni traidorea naiz biniloen bilduma aspaldi saldu nuelako. Horregatik, film hau damu horren ondorio da.

Nola jaio zen ideia? Eta nola joan da gorpuzten?

M. Garcia: 2013an Mikelek Lekunberriko Viejo Taylor taldearen bideoklipa egitea proposatu zidan. Elkartu ginenean, aspalditik buruan biniloari lotutako proiektu bat zeukala aipatu zidan. Gidoia irakurtzean eszenak irudikatu nituen, eta abuztuan errodatzen hasi ginen.                                                                                                                                                                       M. Insausti: Zinema eta rocka batuko zituen proiektua egin nahi nuen aspalditik. Zinemaren teorikoa naiz eta Marcos ezagututakoan –teknika bisuala menderatzen du– erabat osagarriak garela konturatu nintzen. Bloody Mary disko dendak merezi du halako filma bere 25. urteurrenean.

Fikziozko kontakizuna da, baina dokumentala ere bada. Kontaidazue…

M. Garcia: Filma, musika biziki maite duen bildumagile sutsu bati buruzko istorioa da eta flashback bidez pasarte bitxiak kontatzen ditugu: kontzertuetan, artisten autografoak hartzen… Hori da dokumental atala deritzoguna, benetako gertaerak direlako.                                                                                                                                                                          M. Insausti: Musika dokufikzioa da.

Istorioan musika oso barrutik bizi duten hezur-haragizko pertsonekin lan egin duzue. Beraien bizimoduek beste film baterako emango lukete?

M. Garcia: Protagonista irudikatzerakoan Mikelek Jose Luis izan zuen inspirazio iturri, eta berari eskatu genion aktore lana egiteko. Jose Luisek 25 urte daramatza aitaren disko dendarako joan-etorrian, eta kontzertu guztietara joan ohi da. Musikarako interes izugarria du, eta izugarri gozatzen du. Filmeko aktore guztiek bete-betean bizi dute musika, %100ean.                        M. Insausti: Film erabat amateurra izanik, aktore profesionalekin lan egiteak ez luke zentzua izango.

Beraien burua antzeztu behar izan dute?

M. Garcia: Jakina. Rol zailena Iñigorena zen, eta zur eta lur utzi gaitu. Inprobisatzeko gaitasun handia dauka. Orokorrean, oso lan ederra egin dute guztiek.                                                                                                                                              M. Insausti: Gidoiaren lehen zirriborroa fikziozkoa zen, baina Cristinak, nire bikotekideak, protagonistak egiazkoa izan behar zuela aholkatu zidan, eta kasu egin nion. Hainbat musika taldek ere parte hartu dute: The Lookers, Red Kross…  Aktore lanak egiteaz gain, filmerako hainbat kantu idatzi dituzte.

Zein da Vinyland-en helburua, entretenitzea, errebindikatzea?

M. Garcia: Jose Luisen istorioaren bitartez ikusleak biniloen bildumagileen munduan barneratzea eta musikaren munduaz gozatzea nahi dugu.                                                                                                                                                         M. Insausti: Biniloen bildumagintzari buruzko filmografia oso urria da, gutxi eta gaizki landuta dago. Askotan Diogenes gaixotasuna duen pertsona gisa erretratatzen da. Bildumagilea musika izugarri maite duen gizakume bitalista dela errebindikatzen du gure filmak; jende horrek, etxeko apalak diskoz betetzeaz gain, kontzertuetan artistengana hurbildu eta kantuen sortzaileak ezagutu nahi izaten ditu.

Zenbaitzuek diote diskoen industria desagertzera doala. Zer erantzuten dio horri Vinyland-ek?

M. Garcia: Inoiz ez gertatzea nahiko nuke. Eta behingoz jendea ohartzea askoz interesgarriagoa dela disko denda batera joatea disko bat Internetetik jaistea baino. Eta gauza bera film bat zineman ikustearekin. Vinyland-en musika grabatzen hasitako euskarri originala erakusten dugu, gaur egun ere dagoen onena.                                                                                           M. Insausti: Musikariak sutsuki defendatzen ditugu. Sortu, grabatu eta kontzertuak egiteagatik dirua jasotzea merezi dute.

Euskal Herriko eta atzerriko rock talde asko deskubritu ahal izango ditugu film honen bitartez?

M. Garcia: Hainbat talde grabatu ditugu: Ziburuko The Lookers, Bilboko Dr. Maha´s Miracle Tonic, Red Kross...                      M. Insausti: Balerdi Balerdi, Last Fair Deal… Ezin dugu askorik aurreratu. Filmaren soinu banda 30 bat kantuk osatuko dute eta zenbait musikari eta diskoetxerekin harremanetan gaude.

Film honetan biniloa argudioa, bidea edo helburua da?

M. Insausti: Guztia. Giradiskoak martxan, aurrera egiten duen mundua irudikatzen du. Rockzaleen inguruan musika hori guztia ez balego, existentziak ez luke oinarrizko erritmorik ezta zentzu harmonikorik izango.

Zein helburu jarri zenituzten hasieran eta zeintzuk bete dituzue dagoeneko?

M. Garcia: Niretzat helburu nagusia Mikelen gidoia iruditan islatu eta film luze bat egitea zen; eta hori beteta dago. Udan grabatutakoarekin oso hunkituta gaude. Hurrengo helburua muntaia on bat egitea da, eta sekuentzia bakoitzean abesti egokiak txertatzea. Abestien aukeraketa oso-oso garrantzitsua da, filmari erritmoa gehitzeko.                                                            M. Insausti: Nik ez nuen inongo helbururik zehaztu, eta hain zuzen horregatik, izugarri disfrutatzen ari naiz.

Gidoiaren zirriborro bat aurreratzerik?

M. Garcia: Trama, misterio baten gainekoa da: Non dauka Jose Luisek gordeta bere diskoen bilduma erraldoia? Fikzioa eta errealitatea batzen ditugu. Iñigok antzezten duen pertsonaiak misterio hori argitu beharko du.                                                 M. Insausti: Kontakizuna berez Euskal Herriko bildumagile baten kondairan oinarrituta dago, askok galdetzen dutelako zenbat single dituen eta non dauden gordeta.

Non errodatu duzue?

M. Garcia: Irunen, Donostian, Iruñean, Andoainen, Ziburun, Hendaian, Lekunberrin, Oreretan… Baina errodaje gehiena Donostian egin dugu.                                                                                                                                                        M. Insausti: Disko dendetan, azoketan eta tabernetan, benetako lekuetan.

Zein zabalkunde izango du filmak?

M. Garcia: 2015eko udazkenean eman ahal izatea da asmoa.                                                                                              M. Insausti: In-Edit jaialdian parte hartzea oso interesgarria litzateke.

Nola finantzatu duzue, baduzue diru-laguntzarik?

M. Garcia: Orain arte gure poltsikotik ordaindu dugu guztia. Zazpi t´erdi ekoiztetxekoek eta Miguel osabak materiala utzi digute, eta Joxe Areta Goñi Juxe argazkilariak ere lagundu digu.                                                                                                     M. Insausti: Filma errodatu dugu aurrekonturik gabe. Lehen fasea bukatu dugu. Gerora, kopiak editatzeko zein azpitituluak egiteko dirulaguntzaren bat beharko dugu.

Gaztelaniaz egingo duzue? Euskarak izango du lekurik? Eta ingelesak?

M. Garcia: Elkarrizketak gaztelaniaz grabatuta daude. Baina euskarazko bertsio bat ere egiteko asmoa daukagu. Hala ere, elkarrizketa gutxi daude, musika da filmean nagusitzen dena.

 


Azkenak
2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Sozialismorako Mugimenduak Bolivian agintzeari utziko dio 20 urteren ostean, eskuinari lekua utzita

Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


2025-08-18 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Eguneraketa berriak daude