Irudimenari ateak irekitzen

  • Angélica López de la Manzanara: Koloreak sukaldean

    Denon artean, 2014
     

Xorro eta Pitti ditugu liburu honetako protagonistak. “Xorro ez da ez katu ez hartz-kume, ez zakur, ez ahate, ez arkume. “Honelaxe ekiten dio egileak liburuari, baina hori baino lehen azalean izenburuak adierazten digu zeri buruzkoa den obra, eta azaleko irudian sagu bat (Pitti), sukaldeko hainbat tresna eta animalia zehaztu gabea ageri zaizkigu. Koloreak sukaldean dio izenburuak, eta “koloreak” hitzeko hizki bakoitza kolore ezberdin batez azaltzen zaigu. Egilearen izenaren “i” hizkia, berriz, piper gorri batez egina dugu, sukaldeko elikagaien presentziarekin jolastuz.

Liburuaren hasieran, Xorro zer ez den azaldu ondoren, honakoa dugu: “Eta, sukaldeko gauzak lagun, koloreak erakutsiko dizkio Pittiri”; eta, hain zuzen, horixe izan daiteke liburu honen helburuetako bat, koloreekin jolastea, koloreak erakustea. Lapiko laranjak, pitxar gorria, sardexka berdea… kolore eta neurri ezberdinetako tresnak agertzen dira; baina Xorrok sukaldeko tresnez gain, “Sukaldean ongi ikasi baino lehen, jatekoak non bildu ikasi behar da hemen” adierazten dio Pittiri, eta horrela “Uzta ederra dute lortua, kolore beroz beteta: gorri goxoak, laranja distiratsuak, arrosa leunak eta hori dirdaitsuak”. Testua ezkerreko orrian ageri den bitartean eskuinean saski bat dugu, zuri-beltzez egina eta barnean kolore bizi horietako elikagaiak. Xorro eta Pitti ere irudian ageri dira, lehenak paella batean hainbat elikagai dituelarik.

Liburuak ez du aparteko argumenturik, jolas bat da gehiago, ipuina edo kontakizuna baino. Koloreekin aritzeko liburua, bi lagunen arteko istoriotxoa, eta gertakariak, gutxi eta bakanak, adierazi baino iradokitzen dutenak. Alde horretatik Angélica López de la Manzanararen liburu honek literaturatik baino dibertimendutik du; haur liburu bitxia eta aparta dugu; euskaraz honelako gutxi ditugu, eta aproposa izan daiteke kontakizunekin batera, ipuinekin batera, tartekatzeko haur txikiekin. Izan ere, Xorroren nortasunak, bi lagunen arteko harremanak, amaierak… aukera handiak ematen dituzte horien inguruan istorioak asmatzeko, haurrekin jolasteko, irudimenari ateak irekitzeko. Horixe bailitzateke liburu honen ekarpenik handiena, itxi gabeko istorio bat izatea, behin eta berriro ikusteko, berrirakurtzeko, birjolasteko liburua.

Amaieran ageri zaigun “Ixxxxxxooooooo” luzeak liburuaren akaberan gaudela adierazteaz gain, lotarako gonbidapena ere bada, Xorro eta Pitti bezala begiak ixteko eta hurrengo egunera arte agurtzeko, ondo lo egin… ixxxxxxooooooo.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude