Ernioko biolina


2014ko uztailaren 27an
Oier Araolaza / Dantzan.com

Ernioko Pordonbaratzetik pordoirik aterako ote zuten? Agian, baita gaur ere. Goi hartan, aldera karga makila luzean pordoinkatuta, artzaina beherantz begira dago, Tolosa aldera. Han, udako solstizioko eguna izaki, pordoi dantzariak segizioan doaz, bart atarietan zut lotutako lizar arben artean. Dantzarien buru, zinegotzi gazteena, eskuetan krabelin gorrizko eta zurizko sortan erdi ezkutatuta, ezpatatxo bat daramala. Gero, anda gainean lore gorrizko sorta handiak hankapean dituzten santuei dantzatuko zaizkie dantzariak, soinean zeharka xingola eta gerriko gorriak dituztela. Odolaren gorazarrea.  

Guduarekin lotzen da pordoi dantza, zardai dantza, alagai dantza, galaien dantza... Izen ugari du. Pordoia ez da ez arma txarra, pare bat metroko makila ferratua. Makila-dantzekin eta ezpata-dantzekin ezkontzen da pordoiena... Ukaldika aritzeko denak: pordoia, makila, ezpata...

Guduetako turutak, fanfarreak eta orkestrak baino musika apalagoarekin, baina musikaren harian dantza. Txistuaren, ttunttunaren, silbotearen eta atabalaren aire gozoetan zurkaizten du, zangosagarretan zintzarriz jantzitako hanka hankaren segidan, pordoi dantzariak.

Gitarrarik ez da entzuten dantza horietan. Ez gitarrarik, ez biolinik; gudaren ondorengoetan entzungo dira horiek. Pordoirik gabeko dantzak izango dira orduan. Odol gogaikarria gogora ekarriko luketen xingola gorrien ordez, zilarrek egingo dute dir-dir orkestrako harien eran. Hari instrumentuen hari apalena ere adierazten du “pordoi”-ren amandrea den gaztelerazko bordón hitzak. Lodiena da, eta doinu apalenak, baxuenak haren kontu.

Biolinaren hari apal horri uztaiaren zurdak zirri egin behar dio, gozo baina helduz igurtzi. Heltzen ez badio, ez dago doinua egiteko dardarizorik; gehitxo helduz gero, doinua zakarra izango da... Zurdaren eta hariaren artean kolofonia ari da. Koniferoren batetik ateratako kolofoniaren artea.


ASTEKARIA
2014ko uztailaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude