Durangoko Begira Photo jaialdiak laugarren edizioa beteko du aurten, argazkigintza garaikidea bultzatzea eta erakustea xede duela. Leo Simoes iurretarra dugu jaialdiko zuzendaria, argazkilari ezaguna, bere ofizioan konprometitua. Zortzi erakusketa izango dira Begira Photo jaialdian, eta hitzaldiek, elkarrizketek eta hiritarren partaidetzak osatuko dute aurtengo egitaraua, ekainaren 10etik 29ra. Kinua Argazki Elkartearen ekimenez antolatzen da.
Nola definituko zenuke aurtengo Begira Photoren egitaraua? Zein du azken helburua?
Egitaraua oso osatua egin dugula iruditzen zait, eta espero dugu oharkabean ez dela pasako. Begira Photoren azken helburua argazkilaritza garaikidearen zabalkundean eta ezagupenean laguntzea da.
Zortzi egileren erakusketa, hitzaldiak, ikus-entzunezkoen proiekzioa, hiritarren parte-hartzea bultzatzen duten ekimenak... Begira Photo jaialdia argazkigintzaren erakusketatik harago doan jaialdia dugu.
Begira Photok kultura fotografikoarekiko interesa bultzatzen du, erakusketek horretan laguntzen dute, eta jaialdiaren ardatza dira. Baina argazki sorkuntzarekiko interesa duten pertsonak, eta publiko orokorra erakartzeko hainbat ekitaldi ere antolatu ditugu. Argazkilaritzaren gaineko ekimenak eskaintzeaz gain, zinema, bertsolaritza, antzerkia eta musika ikuskizunak ere antolatzen ditugu jaialdiaren barruan.
Zerk bultzatu zaitu Begira Photo jaialdiaren agintea hartzera? Argazkilari gisa baduzu ibilbide bat egina.
Urteak daramatzat argazkiak egitetik harago doazen proiektuetan parte hartzen. Funtsezkoa iruditzen zait sortzailea bera izatea argazkigintzarekiko interesa pizten duten proiektu hauen partaide eta bultzatzaile. Begira Photo jaialdia dugu horren adibide garbiena.
Argazkigintzara jende gehiago hurbiltzea ote da jaialdi hauen helburu nagusia? Zaletu eta profesionalen arteko topaketa? Komunitatea osatzea?
Jaialdi hauek beharrezkoak dira argazkigintzaz gehiago jakiten laguntzen badute, eta gehiago hitz egitea, hobeto ezagutzea eta argazkia mirestea baldin badakarte. Argazkiaren kulturarekiko eta sorkuntzarekiko interesa duten pertsonei zuzentzen gatzaizkie, baita argazkigintza ikasketa tresna gisa edo entretenimendu gisa uletzen dutenei ere. Begira Photo jaialdiak publiko espezializatuarengana jotzen du, argazkilari, sortzaile, komisario, argazkilari kolektibo edo elkarte, arte ikasle, eta gainerakoengana. Baina publiko orokorra ere oso gogoan izan ohi dugu. Kalitatezko argazkilaritzaren eskaintza zabala jarri nahi dugu agerian, eta honen inguruan kritikarako, eztabaidarako eta hausnarketarako espazioetara sarbidea eskaintzen dugu.
Teknologia berriek erabat aldatu dute argazkigintza. Ona ala txarra da argazkilarientzat?
Beste lantresna bat da, beste osagai bat. Hala ere, argazkilaritzan garrantzitsuena begirada da, eta kontatzeko ezer izatea. Oso gauza gizatiarra eta ordezkaezina teknologikoki!
Bestearen begirada beharrezkoa du argazkiak?
Ikusleek sorkuntza prozesua ixten dute, bada sorkuntza lanik ikusmirarik gabe?
Ikusten ez denari ere argazkia egin dakioke?
Zer da errealitatea? Argazkia ez da. Argazkia fikziotik gertuago dago. Argazkilaritzak mundua dakusa bere optikatik. Mundu berri bat sortzeko balio du argazki batek.
Zeintzuk dira disziplina honen azken joerak? Kasu egin behar zaie joerei?
Argazkigintza zintzoa egin behar da, barrutik ateratzen zaizuna.
Euskal herritarren argazkilaritza nagusi da Begira Photoren programaren barruan. Zein da gure argazkilaritzaren osasun egoera?
Hemengo argazkilaritzari erreparatu diogu, baina nazioarteko izaera garbia du jaialdiak. Aurtengo jaialdiaren zutabeetako bat euskal argazkilari gazteen lana da. Lan egin beharra dago, zintzoki, modu serio eta konprometituan. Tinko. Hortik helduko da sorkuntza lan ona.
Aurten laugarren edizioa duzue. Nola eragin die Durangoko eskualdeko biztanleei? Zer aurkituko dugu Durangora hurbiltzen garenok?
Horixe da jaialdiaren helburuetako bat: argazki sorkuntza mirestua izan dadila. Horretarako, kalitatezko argazkilaritzara hurbiltzeko modua errazten dugu, zenbait eremutan dagoen argazki sorkuntza erakutsiz.
Erretratuak. Argazkilariak: Carlos Avello, Rayen Palacios, Adrián Arias, Carolina Panozo, Xabi Lumbreras.
Butterfly Days. Bego Antón. Gizakien eta tximeleten arteko maitasun istorioa dakar.
Cabanga. Godzilla. Bilbotarraren lana azokan izango da ikusgai, ekainaren 10etik 29ra.
Bosnian Déjà Vu. Goiuri Aldekoak Europako hirugarren herrialde pobreenean egindako irudiak.
Desplazamiento. Garazi Erdaide durangarrak oroimenaren kontzeptua esploratzen du, eta horren erlazioa argazkiekiko.
Surrounded. Helena Goñi. Hiri handi batera iritsi berri denaren bilaketa eta aurkikuntza pertsonala da erakusketa, egilearen hitzetan.
Perdida. Rous Boisier txiletarrak memoriaren galtzea landu du bere amaren bidez: “Bere baitan zegoela, ulertzen eta zaintzen saiatu nintzen”.
Ero. Segun Lazkano. Ero egoera mentala dela dio egileak. Bilduma honetan gizaki bereziak aurkituko ditu ikusleak.
Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen.
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]