Munduko izotzak urtuko balira Baiona, Donostia eta Bilbo urpean lirateke

  • National Geographicek mapa bitxia atondu du. Munduko izotz guztia urtu dela erabaki du eta kontinentez kontinente erakutsi du nola itsasoak gaina hartu digun.  Itsasoaren maila 66 metro igoko bada, atera kontuak.

National Geographic-ek kontinentez kontinente erakutsi du itsasoaren mailaren igoerak ekarriko duen hondoratzea (urdin argiz, urpean geratuko diren eremuak).
National Geographic-ek kontinentez kontinente erakutsi du itsasoaren mailaren igoerak ekarriko duen hondoratzea (urdin argiz, urpean geratuko diren eremuak).

Ez zaigu bihar etorriko itsasoa, izotz koskorrek urtzeko denbora behar dute, National Geographicen kalkuluen arabera, 5.000 urte. Alabaina, atmosferara etengabe CO2 jaurtitzen segitzen badugu izotzik gabeko planeta aurki izango dugu. Eguratsa jasanezina izango litzateke, 26 gradu zentigradutik gorako batez bestekoa izango genuke, oraingo 14 graduekin alderatuta.

66 metro egiten badu gora itsasoaren mailak Londres eta Venezia urpean geratuko dira, Herbehereak osorik desagertuko dira, eta Danimarka ia osoa ere bai. Asian 600 milioi txinatar bizi diren lurrak ur azpian geratuko dira eta Bangladesh osorik galduko da. Mapa arretaz begiratuz gero irakurlea konturatuko da gure kostaldea ez dela izango lur gehien galduko duena. Baina ez lasaitu gehiegi, Zarauzko malekoia bai­no pixka bat gehixeago urperatuko litzateke.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude