Krisiak okerrera egin du Hego Euskal Herrian 2013an, eta hortik pentsa zitekeen protestarako arrazoiak sendoagoak direla. Eta akaso horrela izango da, baina azken greba orokorraren saioan ez da islatu, euskal gehiengo sindikalaren deialdiak aurrekoen erantzun bertsua izan du eta agian beherako joerarekin, grebari dagokionez behintzat. Mobilizazioetan erantzunak handia izaten jarraitzen du, eta milaka herritar ateratzen da kalera. Aurreikuspenen arabera, 2014ko egoerak okerrera egingo du herritarren gehiengoarentzat, baina gaitza izango da datorren urtean euskal gehiengo sindikalaren beste greba deialdi orokorrik ikustea, bestelako erantzunetan oinarritu beharko dira protesta eta alternatiba eskaerak.
Horrek ez du esan gura ez daudenik arrazoiak protesta egiteko, bestelako ekonomia politikak aldarrikatzeko, baina bai esan gura du urteroko greba orokorraren moldeak seguruenik bere mugarekin egin duela topo. Eta esan gura du kalea bakarrik ez dela nahiko, behar dela konplizitatea kalea eta erakundeetan murrizketaren eredu okerretik aldendu gura duten guztien artean. Eta testuinguru honetan dator Urkullu lehendakaria, krisiari aurre egiteko akordio orokorrerako deiarekin, iturri askoren arabera PSErekin gauza daitekeena. Murrizketaren ereduaren aurkakoa bada, izango du sostengurik, baina orain arteko jarrerek ez dute halakorik iradokitzen, besteak beste herritarrari akordio horien oinarriak edo proposamenak azaltzen ez zaizkiolako: nolako zerga erreforma egingo da? Zorpetzea handituko bada, non gastatzeko? Bultza liteke finantza erakundeek mailegua zentzuz eskaintzea? Zeintzuk dira gastu soziala blindatzeko neurriak? Nola bultzatuko da ekonomia soziala? Non daude azpiegitura erraldoietan inbertitzeko mugak? Zein tresna dituzte euskal instituzioek krisiari hobeto erantzuteko? Zeintzuk falta zaizkie? Erantzunak, epe laburrean ikusgai.
Eta erantzun sendoak beharko dira, oldarraldiaren tamaina ere halakoa izango da eta. Defiziterako aukera malgutuz, Europako Batasunetik zorpetzearen atea apur bat ireki zaie gobernuei, baina horren truke datorrena ez da txantxetakoa: murrizketa gehiago, zerga presio handiagoa herritarren bizkar, beste lan erreforma bat eta, besteak beste, pentsioen erreforma sakona, hauek murrizte aldera. Ongizate estatua suntsitzen jarraituko dela begi-bistakoa da, eta oraingoz, gure agintari nagusienei falta zaie onartzea hori gertatzen ari dela, eta hori ez datorrela uholde edo lurrikara baten gisan, atzean arrazoi zehatz eta argiak daudela.
Finantzen mudutik dator egungo krisia, hor kontsentsua zabala da, 2007ko udan hasi zen AEBetan eta gero mundu osora barreiatu zen, nagusiki herrialde garatuetara, eta bereziki Europara. Finantza, aseguru eta higiezinen burbuilen eztandak aldi berean eman ziren eta AEBetako datu honek ematen du neurriaren tamaina dirutan: 2007ko amaieran Wall Streeteko enpresetako liburuetan agertzen zen arrisku finantza deribatuen balioa 183 bilioi dolarretakoa zen, AEBetako ekonomiaren tamaina baino 13 aldiz handiagoa.
Finantza krisiari 700.000 milioi dolar gastatuz erantzun zion AEBetako Gobernu Federalak (Irak eta Afganistango gerretan 3 bilioi euro). Bi ideia ziren erreskatearen oinarrian: bankuak handiegiak dira erortzen uzteko eta maileguaren iturria zabalduko dute egiazko ekonomian. Eta neurriak hartuko ziren finantzen mundua kontrolatzeko. Baina ez zen halakorik gertatu. Iturri publikotik banku pribatuetarako diru fluxua kontrolatu zuen erakundearen (TARP) inspektore nagusi Neil M. Barosfsky-k operazioaren porrota onartu zuen 2011n: “Banku handiak, krisiaren aurretik baino %20 handiagoak dira eta gure ekonomiaren zati handiagoa kontrolatzen dute” (Por el bien del imperio. Josep Fontana). 2011ko uztailean, Market Watch erakundearen kalkuluen arabera, AEBetako finantzen munduan deribatuek 248 bilioi dolarreko balioa zuten, krisiaren aurretik baino gehiago.
Gero etorri ziren Erresuma Batua, Islandia, Irlanda, Grezia, Portugal, Espainia, Italia… bankaren erreskateetan gobernuek diru gehiago edo gutxiago inbertitzeaz gain, denetan antzeko prozesuekin. Zer egin da, oro har, finantzen mundua kontrolatzeko? Beren funtsak handitzera behartu dituzte, bankuen tamaina berdina edo handiagoa da eta mailegu fluxurik ez da. Baina dagoeneko ezer gutxi hitz egiten den horretaz guztiaz, gobernuak isilik dira, norbaitek zer egin litekeen eta zer ez aginduko balie moduan. Eta bitartean, zer erakusten du AEBetako ispiluak? Finantza erakundeak krisiaren aurretik baino indartsuago direla, herritarrak pobreago eta aberatsak aberatsago. Horra Urkulluren akordio zabalak borrokatu beharrekoa.
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]
Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]
Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.
Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.
2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.
Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 950 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]
Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.
Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]
Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]
Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]