Autokritika ile-uztai

Gehiegitan gehienbat, autokritika, auto-apologiaren edergarri. Ile-uztai. Gaur egun, bizi garen garaiotan, autokritikaren oinarria ezinbertzekoa du edozein erakundek bere funtzioak eta jarduerak auto-ebaluatzerakoan. Autoebaluazioa izan ohi den horri deitzeko, autokritika kontzeptua lehenesten da erakundearen asmoak definitzen dituen agirian. Holaxe ere bai Euskal Herrian sortu zaigun alderdirik modernoenean: “Bide horretan, kritikak eta autokritikak funtsezko betekizuna izango du” diosku, berehala zehaztuz autokritika zer den, gehienbat, hots, auto-ebaluazioa: “Boluntarismoa, inprobisazioa eta emaitzen gaineko balorazio eza gainditzeko modua da”.

Emanen luke, halarik ere, Sortu bezalako alderdi politiko batek, tradizio sendo batetik datorrenak, tradizio horren gauzapen politikoaren bilakaera gisa sortu den horrek, emanen luke, diot, adierazi beharko lukeela zergatik sortzen den, zergatik ez duen balio formula zaharrak, zer akats izan zituen itxurazko metamorfosia egin behar izateko. Bada, ezertxo ere  ez horretaz bi ponentzia garrantzitsu eta luzeetan. “ENAMen erreferente dinamikoa eta nazio askapenerako eta eraldaketa sozialerako prozesuaren motorra izateko helburuarekin jaio da”. Alajaina! ENAMi ezer gertatu izan ez balitzaio bezala bere bilakaeran, ENAMek izanen ez balu bezala zertaz hausnartu eta zertan ebaluatu bere esperientzia. Badu, bai, “ENAMen bilakaera estrategikoa” izenpean zazpi puntu, baina batere ez doa autokritika gisa. Alderantziz, “aldaketa soziopolitiko zein abagune berrietara egokitzeko buruturiko birmoldaketa estrategikoak eta antolaketakoak” bizi izan ditu. Alegia, autokritika oinarri gisa, baina auto-apologia gisa aplikaturik: “Abagune berrietara egokitzeko” jakinduria gisa.

Autokritikak, jakina, ez du zertan izan autozigorrik. Autokritikak ere bere mugak behar ditu, bere helburu positiboak, bide berriak jorratzeko indar eta kemenaren pizgarri izan behar. Baina definizioz mugek guneren bat mugatzen badute, nola mugatu gunerik ez duen autokritika?

Ongi etorri berriro mapa legalera inoiz desagerrarazi behar izan ez zukeen ENAMen adierazpen politiko hau (jende anitzek hartu genuen parte legez kanporaketa haren kontrako plataformetan). Ongi etorri Sorturen definizio politiko berria, egokitze saioa abagune berrira. Aitortu behar: zaila da, zaila denez, estrategia politiko-militarretan buru-belarri murgildurik ibili diren guztiak egokitzapen politiko hutsera ekartzeak. Baina gutxienezko autokritika falta isla adierazkorregia zait: zein urrun dagoen oraindik puntu politiko gehienetan gaurko abagune berrira egokitzapenetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aro politiko berria
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude