ETBren hiru erronkak

  • Gizartea desintegratzeko arriskuaren aurrean, edo egunerokoan loturarik ez duen mundu birtualaren aurrean, Estaturik gabeko nazioek behar dute nahikotasunezko sistema komunikatibo bat, eztabaidagaiak ezartzeko aukera emango diena, norabide kultural, sozial eta politiko amankomunak sortzeko eta haien garapenari laguntzeko.


2013ko otsailaren 24an

Hainbat faktore daude gertuko telebista publikoarentzat mapa arriskutsua marrazten dutenak.

Aurrena, digitalizazioa ezartzen joan den moduak bestelako komunikazio forma horizontalen konpetentzia ekarri du eta telebistaren kontsumo autogestionaturantz bideratzea (TBa-ordenagailua-sakelako telefonoa-Internet), telebista kate bakoitzaren fideltasuna eta kuotak gutxitzen dituena. Bigarrenik, Estatuak ikus-entzunezko sistema zentralizatu, pribatu, gehiegizko, zatitu eta duopoliozkoaren alde egindako apustu politikoa ezin txarragoa izan da. Hirugarrenik, krisi ekonomikoak publizitatearen merkatuari eta aurrekontu publikoei eragin die. Eta azkenik, 2008an ETBren audientzia %20koa izatetik 2012ko uztailean %12koa izatera pasa zen, eta hori Alberto Surioren akats estrategikoetatik ere eratorri da –PSE eta PPren akordioak sostengatu du eta irrati-telebistetara eraman–, gehiengoen sentsibilitateetatik urrunduta.

EITB berriz ere euskal komunikazioaren erdigunean koka dadin hiru erronkari egin behar die aurre:

1.- Demokratizazioa eta egokitzapen instituzionala. EITBren Legea aldatzea ekarriko luke. Administrazio Kontseilua eta Zuzendaritza Orokorra hautatzeko bestelako eredu eta forma beharrezkoa da. Era berean, beste lege batek sortu beharko luke Ikus-entzunezko Komunikazioaren Euskal Kontseilua, pluraltasuna eta ikus-entzunezko sistema osoaren betebeharrak ziurtatzeko.

Administrazio Kontseiluak ez luke soslai politikoa eduki beharko, profesionala baizik; eta ez litzateke legegintzaldi bakoitzera lotuta egon beharko. Legebiltzarrak hautatu beharko luke, primus inter pares presidentziarekin zeina, gainera, zuzendari orokorra izango litzatekeen. Hori ez litzateke pertsona bakarreko organoa izango berez, eta Kontseiluaren gehiengoei lotuta egongo litzateke, baina kalitatezko botoa edukiko luke. Biak hautatuko lituzke parlamentuak –nire ustez, 2/3ko gehiengoarekin, bigarren txandan 3/5 eta paralisia luzatuko balitz, gehiengo absolutuz–.

Gainera, beharrezkoa da Programazioaren Aholku Batzordea martxan jartzea, gizarte zibilaren ordezkari gisa. Koadroa osatuko lukete Informatiboen Kontseilu Profesionalak (eta Erredakzioaren Estatutuak) eta sarbide aktibo eta pasiborako eskubidearen ezarpenak, gizarteari, gutxiengoei eta kolektiboei ziurtatzeko zuzenean informatu dezaketela eta komunikazio ona eskura izango dutela.

2.- Zerbitzu Publikoaren misioen birdefinizioa eta programazio ereduena, erabiltzaileekin harremana desberdina izan behar delako dagoeneko.

Korporazio multimedia gisa definitzea izango litzateke. EITBko Zerbitzu Publikoaren ezaugarri zentralei (sarbide orokorra, gehiengoentzako programazio-eskaintza eta gutxiengoei arreta, hizkuntzaren normalizazioa, kalitatea, informazioa, neutraltasuna, identitatea, kudeaketa demokratikoa, independentzia bermatuko dion finantzazioa, ekoizpen propioa eta hurbileko ikus-entzunezko industria azpimarratzea) misio gehiago ere gehitu beharko litzaizkieke: Euskal Herriko esparru kultural eta komunikatibo propioa artikulatzea; memoria kulturala, berrikuntza, formatuen esperimentazioa, sormena eta euskarri anitzeko apustua; agenda propioa izango duen informazioan erreferentzia izatea; diferentziazioa identifikazioarekin; hurbiltasun emozionala; konpetentzia zerbitzu interaktiboetan eta plataforma ugaritan presentzia; komunitate plural eta anitzaren egituratzea; esparru publikoaren eraikuntza…

Programazioan nabarmendu behar da informatiboen garrantzia, dibulgazio- eta kultur-saioena, baina baita kalitatezko eta audientzia altuko programazioa, ahal dela ekoizpen propioan oinarrituta, izan talde barrukoa edo kanpokoa.

EITBren zerbitzu publikoko funtzioarekin lotuta, bere zentzua edukiko luke Albisteen Euskal Agentzia batek ere, hizkuntza ugaritan EITBren zerbitzuen luzapen multimedia izango litzatekeena.

3.- Kateen sistema eta dauzkan funtzioak berrikusi euskarazko programazioaren mesedetan.

Joan den legegintzaldian ETB1en rol sozialak beherantz jarraitu du. Audientziak ez du bat egiten errealitate soziolinguistikoarekin. Betelana egiten duten programa gehiegi daude, baita kirola (pilota) eta elkarrizketa eta erreportaje “etniko” errepikakorrak ere. Iritzi publikoaren kudeaketa funtzioari kontra eginez, euskarazko albistegien ordu kopurua gaztelaniazko kateen herena da. Gaur egun euskaldunek ez dute ETB1 ikusten. Bigarren mailako katea da, kate lokal baten antzekoa, gazteentzat eta jende kultu alfabetatuarentzat egokitu gabea. ETB2k espazioa fagozitatzen dio. Begi-bistakoa da kateen arteko espezializazio eredu desberdindua hautu txarra dela: ETB1 euskalduntzeko eta ETB2 sozializaziorako, integraziorako eta iritzi publikorako.

Nola eman jauzi bat ETB1en? Lehentasuna emanez, TB orokorraren bokaziotik, euskaldunen eremu ugaritara zuzenduz. Horretarako programazioa eta finantzazioa hobetu beharko lirateke; ekoizpena zabaldu eta bikoizketa bikoiztu.

Eta ETB2ko hizkuntzarekin malgutasun handiagoa balego, pixkanaka saio elebidun eta azpidatziak sartuz, eta euskal kulturari, zentzu zabalean, arreta handiagoa eskainiz? Baina ETB1ek ETB2ren azpian egon behar ez duen bezala, ez da egokia ETB2ren rola desegitea kate federatzaile gisa.

EITB.com-ek lehentasuna eduki behar du Interneteko kanal propio gisa, gazteekin konektatzeko eta nahierako edukiak euskarri ugaritan eskaintzeko. ETB3 mantendu behar da ahal den neurrian, haur/gazte programazioarekin jarraituz. Hori egin ezean, haur eta gazteen audientzia besteren kate tematikoei emango genieke. Bestalde, ETB4ren proiektuak itxaron dezake. Eta nazioarteko kateak beharrezkoak dira, eta agian egungo kostuak estutzea komeni da OTT bidez. Azkenik, zentzuzkoa dirudi ikustea badaudela telebista lokalak euskaraz eta elebitan eta, berez, zerbitzu publiko edo soziala betetzen dutela, eta EITBk eduki beharko lituzkeela pribilegiozko harremanak eta babesa.

Laburbilduz, demokrazian, kalitatean eta zerbitzuan jauzi baten aldeko apustua egin beharko litzateke euskal irrati-telebistan.

(*) Ramon Zallo EHUko irakaslea da.


Azkenak
2024-05-05 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


2024-05-05 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Pertson(alismo)en politika

Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez. Bost egun errepikaren errepikaz. Enpatxura arte eztabaidatu da “hausnarketa” egun batzuk hartzeak zenbat duen zintzotik eta zenbat jokaldi politikotik. Baina deus ez bere egiteko... [+]


Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Euskara okupatu, marisolasteko

Urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi hitzak aldatzen doaz, eta horiekin batera hitzen esanahia. Modu asko daude norbere burua izendatzeko: soropil, biziosa, marioker, ez-binario, maritxu, eta beste. Pertsona sexu-genero disidenteen beharrak asetzeko euskara zikintzeaz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude